Ba al zenekien ezin dela prebentzio teknikari gisa modu “independentean” jardun?

Ba al zenekien
Ba al zenekien ezin dela prebentzio teknikari gisa modu “independentean” jardun?

Enpresa bateko prebentzio-jarduerak modu askotan antola daitezke, eta hainbat pertsonak beren gain har ditzakete enpresaren prebentzio-lanak; Legearen arabera, ordea, pertsona horiek enpresako kide izan behar dute edota prebentzio-erakunde  bateko kide. Prebentzio-arloko teknikariaren lan horiek, beraz, ezin dira inoiz modu independentean egin. Jarraian, xehetasunak emango ditugu.

Enpresa bateko prebentzio-jarduerak modu askotan antola daitezke, eta hainbat pertsonak beren gain har ditzakete enpresaren prebentzio-lanak; Legearen arabera, ordea, pertsona horiek enpresako kide izan behar dute edota prebentzio-erakunde  bateko kide. Prebentzio-arloko teknikariaren lan horiek, beraz, ezin dira inoiz modu independentean egin. Jarraian, xehetasunak emango ditugu.

Prebentzioa arautzen duen araudiak, hots, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 30. eta 31. artikuluak eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluak,  ezartzen du prebentzio-arloko teknikariak prebentzio-jarduerak egin behar dituela, horretarako gaituta badago, baina betiere prebentzio-erakunde baten barruan egin behar du.

Horretarako, enpresaren jabea izan daiteke edo enpresak izendatutako langilea edo prebentzio-zerbitzu propioko (PZP) edo kanpoko prebentzio-zerbitzu bateko (KPZ) kidea. Pertsona independente batek inola ere ezingo du postu hori hartu, inolako lege-arauditan ez baitago horrela jasota.

39/1997 Errege Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, enpresaburuak pertsonalki prebentzio-jarduera egin ahal izango du honako kasu hauetan:

  • Gehienez hamar langile dituzten enpresak badira, edo, hogeita bost langile izanez gero, lantoki bakarra izanez gero.
  • Jarduera profesionala lantokian egin ohi badu.
  • Betiere garatuko dituen prebentzio-funtzioei dagokien gaitasuna badu.
  • Enpresan garatutako jarduerak eranskinean jasota ez badaude.

39/1997 Errege Dekretu bereko 12. eta 13. artikuluetan esaten da prebentzio-jarduera hori ere egin dezaketela enpresak izendatutako langileek, baina beteko dituzten eginkizunetarako gaitasun egokia izan beharko dute.

  1. artikuluan adierazten zein kasutan egin behar dituen prebentzio-lan horiek prebentzio-zerbitzu propio batek. Zerbitzu hori eratuko da honako kasu hauetan:
  • 500 langile baino gehiago dituzten enpresak.
  • 250 eta 500 langile arteko enpresak, Eranskinean jasotako jarduerak egiten dituztenak.
  • Lan-agintaritzak horrela erabakitzen duenean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileak eta Autonomia Erkidegoetako prebentzio-arloko organo teknikoek aurrez txostena eginda.

Enpresak nahi duen guztietan, hautatu ahal izango du prebentzio-lan horiek kanpoko prebentzio-zerbitzu batek egitea, eta, zenbait kasutan, nahitaezkoa da KPZ horretara jotzea:

  • Prebentzio-jarduera burutzeko langile bat edo gehiago izendatzea nahikoa ez bada eta PZP eratu beharrik ez badago.
  • Artikuluko c) paragrafoan jasotako kasuan, prebentzio-zerbitzu propioa eratzea hautatu ez bada.

Bestalde LAPen 31.3 artikuluaren arabera, “enpresak prebentzio-jarduerak bere baliabideekin burutzen ez baditu, atal honetan deskribatutako funtzioak kanpoko prebentzio-zerbitzu batek bakarrik hartu ahal izango ditu”.

Azkenik, 39/1997 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezartzen da KPZ moduan soilik jardun ahal izango dutela jarduera gauzatzeko behar dituzten antolaketa, instalazioak, langileak eta ekipoak dituzten erakunde espezializatuek, baldin eta beren erantzukizuna estaliko duen berme bat eskaintzen badute eta lan-administrazioak egiaztatzen baditu, osasun-administrazioak aldez aurretik onartuta.

Egiazta daitekeen moduan, inola ere ez da agertzen pertsona independente batek prebentzio-teknikari gisa jarduteko aukera, erakunde bateko kide izan gabe.

Buletinera harpidetu