Ba al zenekien komunikazioa eta autoestimua estu lotuta daudela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien komunikazioa eta autoestimua estu lotuta daudela?

Komunikazioa eta autoestimua estu lotuta daude. Jende aurrean hitz egitearen eta norberaren buruarenganako konfiantzaren artean oso harreman esanguratsua dago. Gure autoestimuak erabat zehatzen du hitz egiten dugun era eta komunikatzen garen era. Geure buruekin ondo edo gaizki sentitzen bagara konfiantza gehiagorekin edo gutxiagorekin komunikatuko gara, hurrenez hurren. 

Autoestimu altua edo baxua izatearen arabera, munduarekin modu batean edo bestean komunikatuko zara. Jakin nahi duzu komunikazioa nola aldatzen den gure autoestimuaren arabera? Bada, jarraitu irakurtzen.

Autoestimu baxua duen batek hutsala dela uste du eta komunikatzeko trabak ditu. Autoestimu baxua duenak ez dira euren benetako pentsamenduak, sentimenduak edo nahiak adieraztera ausartzen. Ez dute komunikazio zuzena erabiltzen, eta esan nahi duten horri bira ugari ematen diote. Horiekin komunikatzea zaila izaten da, ez dutelako feedbak egokirik.

Lanean lankideekin edo jabeekin komunikatzeko arazoak izaten dituzte.  Zapuztuta sentitzen dira, ez direlako komunikazio arina mantentzeko gai eta euren buruak horregatik erruduntzat jotzen dituzte. Komunikazio pasiboa zein oldarkorra har dezakete, euren iritziari garrantzia ematea kostatzen zaielako. Orduan, batzuetan amore ematen dute eta besteetan, aldiz, indarraz baliatuz konkistatzen saiatzen dira. Ez dute euren buruenganako konfiantzarik eta amore ematen dute eta ez diete solasaldi batean ager daitezkeen arazoei aurre egiten eta ixiltzen dira, edo, neurri logikorik gabe aurre egiten dute.

Bestalde, autoestimu altua dutenek komunikazio arina dute, hizkuntza aberatsa eta seguruarekin. Bertan dauden gainontzekoen partaidetza eta feedback-a bilatzen dute. Solasaldietan parte hartzea atsegin dute, pentsatzen eta sentitzen dutena aditzera emanez, euren iritzia baloratzen dutelako eta uste dute euren hitzak eta iritziak garrantzitsuak direla. Hizkuntza zuzena erabiltzen dute eta solasaldia mintzagai dituzten alderdietarantz zuzentzen dute, gainontzekoen iritziak eragitea utzi gabe. Euren hitzekiko fedea dute eta igorle onak dira.

Horrenbestez, autoestimuaren balioaz ohartu gaitezen, geure indar guneak, gaitasunak ahuleziak eta akatsak onartuz.

Buletinera harpidetu