Ba al zenekien lan-ingurunean gero eta gehiago erabiltzen direla droneak prebentzio-tresna gisa

Ba al zenekien
Ba al zenekien lan-ingurunean gero eta gehiago erabiltzen direla droneak prebentzio-tresna gisa

Duela urte gutxi batzuk, droneen erabilera aisialdiarekin edo airetik irudi ikusgarriak grabatzearekin bakarrik lotzen genuen; gaur egun, ordea, laneko arriskuen prebentzioaren ohiko aliatu bihurtu da. Izan ere, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi horiek protagonismoa handia hartzen ari dira prebentzio-tresna moduan, batik bat zuzeneko sarbidea langileentzako arrisku gehigarria den jardueretan.

Duela urte gutxi batzuk, droneen erabilera aisialdiarekin edo airetik irudi ikusgarriak grabatzearekin bakarrik lotzen genuen; gaur egun, ordea, laneko arriskuen prebentzioaren ohiko aliatu bihurtu da. Izan ere, urrutiko kontrol bidez pilotatutako aireontzi horiek protagonismoa handia hartzen ari dira prebentzio-tresna moduan, batik bat zuzeneko sarbidea langileentzako arrisku gehigarria den jardueretan.

Droneek hegan egiteko, eremu konplexuetara sartzeko eta irudiak eta datuak denbora errealean hartzeko gaitasuna dute, eta, horri esker, arriskuak behatzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko aukera ematen dute, lekuan bertan egon beharrik gabe. Prebentzio-abantaila hori ezin zitekeen alferrik galdu.

Aurrean azaldutako moduan, droneak laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan berehala sartu dira ideia sinple baina indartsu honi erantzuteko: zeregin arriskutsu bat pertsona bat arriskuan jarri gabe egin badaiteke, saihestu daitekeen arrisku horri aurre egin gabe egin behar da.

Hori dela-eta, droneei ematen zaien prebentzio-erabilera nagusietako bat da sarbide zaileko eremuak ikuskatzea. Modu horretan, estalkiak, fatxadak, goratutako egiturak, dorreak, linea elektrikoak, siloak edo ezpondak berrikus daitezke pertsona bakar batek ere altuerako lanak egin behar izan gabe; era horretan, nabarmen murrizten da erortzeko arriskua, hots, sektore askotako istripu larri eta ohikoenetako bat.

Gauza bera gertatzen da bestelako lan-ingurune arriskutsu batzuetan; hala nola, espazio konfinatuetan edo erortzeko  arriskua duten eremuetan. Droneak lehen behatzaile moduan jarduten du, inor arriskuan jarri behar izan gabe.

Droneak, halaber, arriskuak ebaluatzeko laguntza moduan erabiltzen dira, eskaintzen dituzten aireko irudiek industria-instalazioen, obren edo baso-ustiategien ikuspegi orokorra lortzea ahalbidetzen baitute, egoera ez seguruak, jardueren arteko interferentziak edo antolamendu-hutsuneak detektatzea erraztearekin batera. Informazio hori oso baliagarria da lurraren errealitatera hobeto egokitutako prebentzio-neurriak planifikatzeko.

Droneak beren baliagarritasuna erakusten dute, baita ere, baldintza arriskutsuen zaintza eta jarraipenean. Kamera termikoak edo sentsore espezifikoak dituzte, eta gainberotzeak, ihesak, sute-arriskua duten eremuak edo begi hutsez ikusten ez diren egiturazko aldaketak detekta ditzakete. Horrek, beraz, istripuak gertatu aurretik aurrea hartzeko aukera ematen du.

Gainera, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren ikuspegitik, droneek eskuratutako irudiak gero eta gehiago erabiltzen dira material didaktiko gisa. Arriskuak beste ikuspegi horretatik ikusteak zenbait segurtasun-arau zergatik existitzen diren hobeto ulertzen laguntzen du, erakundeetan prebentzio-kultura indartzen laguntzeaz gain.

Hori bai, droneak lan-ingurunean erabiltzeko, baldintza batzuk bete behar dira. Hain zuzen ere, aeronautikaren, datuak babestearen eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean den araudia bete behar da. Gainera, droneak horretarako behar bezala prestatutako eta baimendutako langileek erabili behar dituzte.

Eta, jakina, droneak erabiltzea prebentzio-plangintzan sartu behar da, baina ordezkatu gabe. Izan ere, droneek ezin dute prebentzio tradizionala ordezkatu, hori osatzeko erabili behar baitira.

Buletinera harpidetu