Ba al zenekien LGTBIQ+ langileen erdiek beren sexu-orientazioa ezkutatzen duela lanean?

Ba al zenekien
Ba al zenekien LGTBIQ+ langileen erdiek beren sexu-orientazioa ezkutatzen duela lanean?

Gizarte moduan LGTBIQ+ kolektiboarekiko eta horren onarpen eta normalizazioarekiko aurrerapenak lortu baditugu ere, oraindik lan handia dago egiteko. Izan ere, LGTBIQ+ langileen erdiak baino gehiagok bere sexu-orientazioa ezkutatzen du lanean. Zergatik egiten dute? Zer egin dezakegu lanerako espazio seguruak lortzeko, pertsonak diren bezalakoak izateko libre sentitzeko eta nahi duten bezala adierazteko?

Gizarte moduan LGTBIQ+ kolektiboarekiko eta horren onarpen eta normalizazioarekiko aurrerapenak lortu baditugu ere, oraindik lan handia dago egiteko. Izan ere, LGTBIQ+ langileen erdiak baino gehiagok bere sexu-orientazioa ezkutatzen du lanean. Zergatik egiten dute? Zer egin dezakegu lanerako espazio seguruak lortzeko, pertsonak diren bezalakoak izateko libre sentitzeko eta nahi duten bezala adierazteko?

UGT sindikatuak Hacia centros de trabajo inclusivos izeneko ikerketa egin du, eta, horren arabera, LGTBIQ+ pertsonen %51 ez dira aske eta seguru sentitzen lantokian nahi duten bezala adierazi eta jokatu ahal izateko. Elkarrizketak saihesten eta sexu-orientazioa bistan utz dezaketen keinuak saihesten ahalegintzen dira.

Beren nortasunaren zati hori deskubritzeak lan-sustapenean eragin negatiboa izango ote duen beldur dira edo egoera desatseginak gertatzeko beldur, diskriminazioa jasan dezaketelako edo iseka eta txisteak egin diezazkieketelako.

Horren ondorioz, beren nortasuna ezkutatzen dute, elkarrizketen naturaltasuna ezabatu, adiskideak egitea saihestu, bikoteari buruzko iruzkinik ez egin edota mutil-lagun eta neska-lagunak ere asmatu beren benetako sexu-egoera ez erakusteko, modu horretan, gerora gutxiesteko ez erabiltzearren.

Bizitza pribatuaren eta lan-bizitzaren arteko bereizketa horrek etengabeko tentsio-egoera batean bizitzera eramaten ditu, eta, epe luzera, haien osasunean eragina izan dezake. %20ak aitortzen du antsietatea duela, eta %11k dio pilatutako tentsio horrek giharretako mina eragiten diola.

Azterketa beraren arabera, %65ak berretsi du txisteen edo zurrumurruen helburu izan dela, %47ak zuzenean jasan dituela mespretxuzko keinuak edo jarrerak, eta hamar pertsonatik hiruk baieztatu dute hitzezko erasoren bat jasan dutela lanean. Gainera, LGTBIQ+ pertsonen %75ak uste du lan bat lortzerakoan ez dituztela heterosexualek izaten dituzten aukera berak.

Jarrera LGTBfobiko horiek guztiak guztiz lotuta daude genero-berdintasunarekin; hori dela-eta, beharrezkoa da berdintasunaren alde lan egiten jarraitzea eta diskriminazioaren aurkako legeak eta protokoloak ezartzea, jazarpen- edo diskriminazio-kasuak modu formal eta zorrotz batean erregularizatzen eta izapidetzen laguntzeko. Enpresek era horretako egoerei modu egokian aurre egiteko eta horiek kudeatzeko aniztasun-politikak, -arauak eta -protokoloak  behar dituzte.

Protokoloaren helburuak argi eta garbi identifikatu behar dira, askotarikoak izan daitezke, eta ahal bezain espezifikoak izan beharko lukete. Ondoren, segimendu bat egin ahal izateko ekintza neurgarri eta ebaluagarriak izan behar dituzte.

Horrez gain, langile guztiak berdintasun-balioetan eta errespetatuak izateko premian eta derrigortasunean trebatzen eta prestatzen jarraitu behar da, era horretako jokabideak erabat desagerrarazteko.

Berdintasun-politikak ezartzearekin batera, lan-antolaketa bat egin behar da, jazarpena eta diskriminazioa zailtzeko. Gainera, sentsibilizazio-ekintzak egin behar dira (ikastaroak, tailerrak, informazio-saioak, informazio-liburuxkak, kartelak…).

Halaber, oso garrantzitsua da langileekin elkarrizketak izatea, parte hartzeko kudeaketa-eta lidergo-estiloak erraztuz, talde-kohesioa sustatu eta pertsonen arteko informazio-fluxua bultzatzeko, langile guztien konpromisoa eta inplikazioa lortzearren.

Enpresaren erantzukizuna da enpresako pertsonak babestea enpresako pertsonen artean nahiz enpresarekin lotutako kanpoko pertsonen artean gertatutako jokabideen aurrean.

Beraz, enpresak adi egon behar du diskriminazio-egoeren aztarnak badauden ikusteko eta lan-ingurunean integritatea eta duintasuna errespetatzeko. Orobat, beharrezko prebentzio-neurriak ezarri behar ditu, diskriminazio-egoerarik gerta ez dadin.

Buletinera harpidetu