Ba al zenekien okupazioaren osteko zaintza existitzen dela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien okupazioaren osteko zaintza existitzen dela?

Lan-munduan, osasuna zaintzeak berebiziko garrantzia du, eta etengabe egin behar da, arrisku-faktoreen eraginpean dagoen langileari jarraipena eginez. Baina, zer gertatzen da langile horrek arrisku-faktoreen eraginpean egoteari uzten dionean? Hemen da garrantzitsua okupazioaren ondoren osasuna zaintzea; askotan oharkabean pasatzen bada ere, funtsezkoa da, pertsona askoren bizitzan eragina izan baitezake.

Lan-munduan, osasuna zaintzeak berebiziko garrantzia du, eta etengabe egin behar da, arrisku-faktoreen eraginpean dagoen langileari jarraipena eginez. Baina, zer gertatzen da langile horrek arrisku-faktoreen eraginpean egoteari uzten dionean? Hemen da garrantzitsua okupazioaren ondoren osasuna zaintzea; askotan oharkabean pasatzen bada ere, funtsezkoa da, pertsona askoren bizitzan eragina izan baitezake.

Okupazioaren osteko osasunaren zaintzan langileei segimendu medikoa egiten zaie, latentzia-aldi luzea izan dezaketen agenteekiko esposizioa eten ondoren. Alegia, horrek esan nahi du, jada substantzia arriskutsuekin kontaktuan ez badaude ere (kantzerigenoak, agente mutagenikoak…), haien osasunean askoz ere geroago ager daitezkeela efektu negatiboak; adibidez, amiantoaren eraginpean egon den langile batek baliteke sintomarik ez izatea lanpostua utzi eta urte batzuetara arte.

Okupazioaren ondorengo zaintzak funtsezko bost helburu ditu:

  • Arrisku handiko populazioak identifikatzea: horrek aukera ematen du ahaleginak benetan behar dituztenengana bideratzeko.
  • Prebentzioz jarduteko egoerak identifikatzea: arrisku-egoerak identifikatzean, etorkizuneko arazoak saihesteko neurriak ezar daitezke.
  • Lanak osasunean eragindako kalteak ezagutzea: jarraipen egoki batek gaixotasunak detektatzen lagun dezake, arazo larri bihurtu aurretik.
  • Tratamendu- errehabilitazio- eta prebentzio-metodoak garatzea: zaintzari esker, lan-esposizioa medio kalteak jasan dituzten pertsonentzako tratamenduak hobe daitezke.
  • Gaixotasun profesionalak aitortzea: agente kaltegarriekiko esposizioaren ondorioz sortutako gaixotasunak deklaratzeko prozesua errazten du.

Okupazioaren ondorengo zaintza hori burutzeko erantzukizuna langilearen lan-egoeraren araberakoa da. Pertsonak aktibo jarraitzen badu arriskuaren eraginpean egondako enpresan, enpresa horretako prebentzio-zerbitzua arduratuko da segimendua egiteaz. Beraz, enpresa egungo arriskuez kezkatzeaz gain, langileak aurretik izan zituen arriskuez ere arduratu behar du.

Hala ere, langileak enpresa utzi badu, erretiroa hartu duelako edo lana aldatu duelako, okupazioaren osteko osasun-zaintzaren erantzukizuna Osasun Sistema Nazionalaren (Osakidetza) eskuetara pasatuko da, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeak eta 39/1997 Errege Dekretuak babestuta, osasuna zaintzeko eskubidea lan-harremanez harago hedatu behar dela ezartzen baitute argi eta garbi.

Horrek esan nahi du langileek eskubidea dutela enplegua utzi ondoren ere segimendu mediko bat izateko. Era horretan, pertsona guztiek, haien lan-egoera edozein izanda ere, jarraipen mediko egoki bat izatea ziurtatzen da.

Buletinera harpidetu