Ba al zenekien trafiko konoek bizitza salbatu diezazuketela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien trafiko konoek bizitza salbatu diezazuketela?

Seinaleztatze erreminta soilak badirudite ere, funtsezkoak dira edozein istripu mota saihesteko. Tresna deigarriak dira gure arreta bereganatu behar dutelako, ahal den neurrian, garaiz erantzun eta kontuz ibili ahal izateko.

Euria egin, elurra egin zein trumoia jo, lagun hauek beti eraginkor egingo dute lan. Zer iruditzen zaizue elementu hauen ezaugarriak eta erabilera zuzena aztertzen badugu?:

1- Konoekin ia guztia seinaleztatu dezakegu: putzuak, lanak, errepideak edo oker dauden bideak, lur labaingarriak… lur gaineko geure salbamendu-uztaila da.

2- Berdin du egunez zein gauez erabiltzen baduzu, beti euren zeregina beteko dute, laranja kolore biziari eta banda islatzaileei esker.

3- Konoek, oro har, lauki itxurako oinarria dute eta material malguez, iraunkorrez eta egonkorrez eginak dira.

4- Erreminta hauek tenperatura altuak jasan ditzakete eta eguraldi txarrari aurre egin diezaiokete.

5- Errepidean, gutxienez 100 metrotara beti ikusgai izango dira. Aurreikuspen eta distantzia horri esker, erraz asko ikus daitezke eta zonaldera segurtasunez gerturatu gaitezke behar bezalako prebentzioaz lagunduta.

Ez ahaztu gure lagunak beti han izango direla gure segurtasunaren alde eginez. Erabili beharrezkoa den guztietan, saihestu ditzagun istripuak!

Buletinera harpidetu