Ba al zenekien zure lantokiko tenperaturak zure produktibitateari eragiten diola?

Ba al zenekien
Ba al zenekien zure lantokiko tenperaturak zure produktibitateari eragiten diola?

Norberak bere gorputzak batez besteko 37º izatea behar dugu, normaltasunez funtzionatzeko. Lantokietan, hainbat buru, zenbat buru. Batzuek beti hotza sentitzen dute, eta beste batzuek, berriz, beroa. Izan ere, langile guztiak  aire egokituaren edo berogailuaren tenperaturari dagokionez, adostasun batera iristea lortzea ia ezinezkoa da.

Laneko Segurtasun eta Higieneko Erakunde Nazionalak dio itxitako lan eremuetako tenperatura 17 eta 27 ºC artean egon behar dela, lana eserita garatzen denean eta 14 eta 25 ºC artean, lan arinak burutzen diren lokaletan. LSHENek, halaber, gomendatzen du  neguan, arropa lodiago janzten dugunez, tenperaturak 24ºC-tik gora ez egitea eta, udan, berriz, arropa arinagoa denez, gehienezko tenperatura 27ºC izatea.

Izan ere, tenperatura ez da ez hotzegia ez beroegia izan behar, bi muturrek arazo fisikoak eragiten dituztelako, eta gure zereginak eta produktibitatea kaltetu ditzakete. Baina, ba al zenekien hotzez lan egiteak lan etekinari kalte handiago eragiten diola?

Cornelleko Unibertsitatearen ikertzaile talde batek azterketa bat burutu zuen, Science aldizkarian argitaratuta: azterketa aseguru bulego batean garatu zen eta bertan egiaztatu zuten tenperatura baxuek produktibitatea kaltetzen dutela. Tenperatura baxua zenean, (20ºC edo gutxiago), langileek %44 akats gehiago egiten zituzten euren zereginetan, eta produktibitatea tenperatura beroetan baino okerragoa zen (25º C).

Hotzak distraitu egiten gaitu eta.  Gure gorputzaren tenperatura jaisten denean, aparteko energia gastatzen dugu bero mantentzeko eta horren eraginez, kontzentratzeko, inspiratzeko eta hautemateko energia kopuru erabilgarria txikiagoa da. Logika hutsa.

Horrez gain, etekina eta zereginen prozesua kaltetzeaz gain, tenperatura desegoki batek langileen ongizatea eta osasuna kaltetu ditzake,  katarro ugari, gihar arazoak, kalteak eta deserosotasuna eragin dituelako langileengan.

Buletinera harpidetu