Ba zenekien XX. mendearen lehen erdian laneko arriskuen prebentzioari buruzko kartelek beldurrezko filmek baino izu gehiago eragiten zutela?

Ba al zenekien
Ba zenekien XX. mendearen lehen erdian laneko arriskuen prebentzioari buruzko kartelek beldurrezko filmek baino izu gehiago eragiten zutela?

Gaur egun, laneko prebentzioa ikuspuntu positibista batetik lantzen da, betiere prebentzioaren prestakuntzan eta heziketan oinarrituta; aitzitik, XX mende hasieran, prebentzioa bultzatzeko modua langileari benetako izua sentiaraztea zen, ezbehar bat ez jasango ez bazuen erne ibili zedin. Eta horren laginak lirateke 1920 eta 1950 urteen artean Holandan prestatutako laneko arriskuen prebentzioari buruzko kartel guztiak. Ez dakizu zeintzuk ditugun hizpide? Ba jarraitu irakurtzen eta jakiteko aukera izango duzu.

Orainaldian, laneko prebentzioa alderdiek bere gain hartutako eta zenbait arauetan deskribatu den ardura bezala ulertzen da. Baina garai hartan, kartelen jatorriak diren Holanda bezalako herrialdetan, istripu bat jasatearen ardura langilearen irudian eta haren arreta gabezian soilik irudikatzen zen. Gure ustean hemen ez zen hala gertatzen.

Ardura ez zen partekatzen eta patronala arazo honetatik salbuetsita eta libre zegoela ulertzen zen. Beraz… ba ote zegoen prebentzio modu hoberik langileei ezbeharrek zekartzaten ondorio larriak agerian jartzea baino? Haiek beldurraraztea zen konponbidea. Hona hemen erabiltzen zituzten laneko arriskuen prebentzioari buruzko kartelak.

«Ile moztu hau ekiditeko». 1925ean diseinatutako kartela.

Ba esan eta egin. Garaiko prebentzio kareletan ez ziren hitzerdika nahiz limurtu nahian ibiltzen, aitzitik, grafikoki bistaratzen zuten, gardentasun eta xehetasun ororekin, gauzak behar bezala eta behar adinako arretaz ez egiteak zekartzan zoritxarreko emaitzak.

«Ateak eta leihoak zabaldu zure motorra abiarazi aurretik». 1925ean diseinatutako kartela.

«Erne: Munstroak zelatan daude linea elektrikoetan!». 1925ean diseinatutako kartela.

Garaiko estilo espresionistarekin eta konstruktibistarekin egokitutako diseinu grafiko batekin, Nosferatu edo El Gabinete del Doctor Caligari bezalako beldurrezko filmen kartel ezberdinetan aproposak gertatuz, kartelak ez ziren nabarmendu gabe geratu eta gogoangarriak izatera heldu ziren.

«Erabili segurtasun mekanismoa». 1936an diseinatutako kartela.

«Arreta erradialaren erabileran». 1939an diseinatutako kartela.

Gaur egun erabiltzen diren kartel eskematikoagoen eta adeitsuagoen aldean, kartelek inpaktu handia eragitea zuten helburu, irudi beldurgarriak zirela medio eta prebentzio mezua azalpen testu batekin osatu ohi zuten.

«Material akastuna ezbehar ugariren jatorria da». 1927an diseinatutako kartela.

Izan ere, Jacob Jansma, E. Lukàcs, Gé Hurkmans eta Albert Hahn bezalako artista ospetsuek diseinatutako benetako artelanak bailiran uler daitezke.

«Alkoholak istripu-arriskua hedatzen du». 1926an diseinatutako kartela.

Ilustrazioa zehatza eta zirraragarria zen eta berariaz mezua garbia zekarren, baina badaezpada mezua azpimarratzeko testu labur eta zuzen batekin osatuta zetorren. Ez zuten inor epel utzi.

«Honek hanka bat kosta dakizu». 1940an diseinatutako kartela.

«Segurtasun-uhal batek salba zezakeen!». 1945ean diseinatutako kartela.

Buletinera harpidetu