Bazenekien segurtasunaren mundua aldatu duten 5 ehun mota daudela?

Ba al zenekien
Bazenekien segurtasunaren mundua aldatu duten 5 ehun mota daudela?

BBEak arriskuen prebentziorako oinarrizko erremintak dira. Ekipoa hauen helburua babestea da eta bere laneko zereginak betetzerakoan pertsona langilearen segurtasuna edota osasuna mehatxatu ahal izango luketen arrisku bat edo gehiago aurreikusten dituzte.

BBEak arriskuen prebentziorako oinarrizko erremintak dira. Ekipoa hauen helburua babestea da eta bere laneko zereginak betetzerakoan pertsona langilearen segurtasuna edota osasuna mehatxatu ahal izango luketen arrisku bat edo gehiago aurreikusten dituzte.

Beraz, BBE horiek elaboratzeko erabilitako oinarrizko ehunak funtsezko elementuak bihurtzen dira babes eta segurtasun gorenenak bermatzeko orduan. Bazenekien ehun horiek 5 motatan katalogatzen direla. Zeintzuk diren eta babesten dituzten arriskuak azaltzen dizkizugu.

 

1 – EBAKIEKIKO BABESA

Ebakien aurkako ezaugarriei esker, beira, motozerra, laban edo bestelako erreminta zorrotzen bidez gertatutako ebakien aurrean babes mailarik gorenena eskatzen duten ehun mota batzuk daude. Polietileno batean oinarritutako ehun mota bat sortze aldera teknologikoki eratutako maila oso aurreratuko zuntza bat erabiltzen dute, altzairua baino 15 aldiz gogorragoa den pisu molekular ultra altua duena.

Hainbat babes maila eskaintzen dituzte, EN 388 eta UNE-EN ISO 13997:2000 araudien arabera. Beira manipulatzeko, botilatzeko, elikadurako, hondakinen kudeaketako, automobilgintza eta abarreko enpresetarako BBE arropa fabrikatzeko hautatuak izaten dira.

 

2 – SUAREKIKO BABESA

Suaren aurkako babesari dagokionez nazioarteko araudiekin ziurtatutako ehunak dira. Sugarra atzeratzeko ehunak dira, langileak bere lanaldian zehar suak eragindako balizko arrisku orotik babesten dituztenak. Konforta eta beroarekiko erresistentzia eskaintzen dute. BBE arroparen fabrikaziorako erabiltzen dira, suhiltzaileak, poliziak, militarrak, elektrizitate-, kimika-, petrolio-, gas-enpresak, etab. bezalako sektoretan.

 

3 – SUAREKIKO, ARKU ELEKTRIKOAREKIKO ETA KARGA ELEKTROESTATIKOAREKIKO BABESA

Ehun-sorta honek deskarga elektroestatikoak saihesten ditu bere zuntzen nahasketari esker, zeinek ehun antiestatikoak beste hainbat atzeratzaileekin konbinatzen dituen, erabiltzailea sutatik, arku elektrikoetatik hala nola arrisku elektroestatikoetatik babestu dadin BBE jantziak eskaintzeko, betiere konfort mailarik gorenena zainduz. Suhiltzaileak, poliziak, militarrak, elektrizitate-, kimika-, petrolio-, gas-enpresak bezalako sektoretarako ere erabiltzen dira.

 

4 – GAUEKO ETA BAKTERIEKIKO BABESA

Ehun hauek goi mailako ikusgarritasuna, transpirazioa bermatzen dituzte, bakterien aurkako babes eta UPF propietateekin kontatzeagatik. Erabiltzailea hainbat distantzietatik bistaratzea ahalbidetzen dute eta gorputza beti lehor mantentzeko transpirazio gorenena eskaintzen dute.

Hezetasuna lurrintzen dute beste ehunek baino bost aldiz azkarrago eta halaber babes geruza bat sortzen dute izpi ultramoreen aurka babesteko. Gainera, zuntzaren baitan zilarrezko ioiak dakartzate bakterien aurkako efektu iraunkorra lortzeko. BBE arropa fabrikatzeko, errepideko eta azpiegituretako mantentze lanetarako, gaueko lanetarako, garraio enpresetarako, polizien, militarren erabilerarako, etab. erabili ohi dira.

 

5 – BABES TERMIKOA

Ehun termiko hauek klima baldintza mota ororekin egokitzen dira eta gorputza bero eta lehor mantentzeko gai dira. Zuntz hutsen eta sei kanaleko zuntzen konbinaketa batekin fabrikatuta daude. Zuntz hutsak gorputza babesten du bere barnean eratzen den aire-ganberaren bidez eta sei kanaleko zuntzak azala beti lehor mantendu eta izerdia husteko sistema bat eratzen du. Maila goreneko babes termikoa eskaintzen die mantentze-lanetan, kanpoko, industriako lanetan, biltegi hotzetan, hozkailu ganberetan eta abarretan muturreko tenperaturak jasanez lanean jarduten diren pertsonei.

 

Buletinera harpidetu