Bazenekien zure bihotzari ibiltzea izugarri gustatzen zaiola?

Ba al zenekien
Bazenekien zure bihotzari ibiltzea izugarri gustatzen zaiola?

Zure bihotzak ariketa fisikoa egiteko eskatzen dizu. Izan ere, osasun onaz gozatzeko oso garrantzitsua da sasoian mantentzea… Ez da beharrezkoa maratoi batetan parte hartzea, mugitu eta oinez ibiltzearekin nahikoa da. Egunean zehar atera ezazu denbora pixka bat oinez ibiltzeko!

Erregulartasunez ibiltzera irtetzeak bihotzekoak eta garuneko gaixotasun baskularrak nozitzeko aukerak %30 murrizten ditu. Denok gure eguneroko bizitzan aplikatu beharko genukeen ariketa osasuntsua da, eta are gehiago, 50 urte baino gehiago badituzu eta hipertentsioa baduzu.

Gogoan izan, halaber, estresaren aurkako erremedio natural hoberena dela, sasoi onean mantentzen zaituela,  bihotzeko gaixotasunak saihesten dituela eta antsietatea edo depresioa nozitzeko arriskua murrizten duela. Entzun duzun moduan! Bizimodu osasuntsua izaten lagunduko dizun errutina perfektua.

American Journal of Preentative Medicine aldizkarian argitaratutako adineko helduetan egindako ikerketa baten arabera, astean 150 minutu ibiltzen diren pertsonek heldu sedentarioek baino % 20ko probabilitate txikiagoa dute hurrengo 13 urteetan zehar hiltzeko.

Ez pentsatu gehiago eta ohitura osasuntsu hau hartu ezazu eguneroko bizitzan. Ikusiko duzu nola maiztasunez erritmo onean ibiltzea bezain sinplea den zerbaitek onura nabarmenak dakartzala zure bihotzarentzat. Dena dira abantailak!

Buletinera harpidetu