Bide segurtasuna eta COVID 19. Musukoak, gidatzeko arriskutsuak?
Bizitza seguruakDagoeneko, musukoak geure bizitzan barneratu ditugu eta gure eguneroko hainbat jardueretan jantzita eraman behar ditugu. Gidatzerakoan, baliteke musukoa jantzita eraman behar izatea eta gure segurtasuna kaltetzen duen arrisku erantsia suposatu dezakeen elementu arrotza izan daiteke.
Lehenik eta behin, argi eduki behar dugu zein egoeratan jantzi behar dugu musukoa gidatzen ari garenean eta noiz ez da beharrezkoa. Garraiobideak, Mugikortasuna eta Hiri Agendaren Ministerioko agindu baten arabera, autoan doazen guztiok nahita nahiez erabili behar dugu, gidaria barne, autoan doazen bidaiariak ez direnean elkarrekin bizi.
Bestalde, bakarrik bidaiatzean edo familia unitate berbereko kideekin, ez da musukoa jarri behar, ibilgailuak kanpo munduarekiko isolamendu zonaldetzat jotzen baita.
Gidatzen dugun bitartean, musukoa erabili behar izanez gero, kontuan hartu beharreko hainbat alderdi daude, gidatzerakoan eraginik sor ez dezan. Oinarrizkoena musukoa zuzen ipintzea da. Hobe da hasieratik ondo ipintzeko denbora galtzea, presaka jartzea baino eta ondoren denbora guztian behin eta berrio ipintzen egon behar izatea.
Garrantzitsua da musukoa sudurrari ondo eutsita gelditzen dela ziurtatzea eta bai sudurra eta bai ahoa estalita geratzen direla. Musuko kirurgikoa bada, goialdeko egitura metalikoari forma eman behar zaio, sudurrera egokitzeko.
Horrela, ez dugu sudurrean altuegi ipiniko, eta ez zaizkigu betaurrekoak lausotuko edo musukoa mugituz gero ez dizkigu begiak tapatuko. Bi egoerak oso arriskutsuak dira, ikustea eragotziko liguketelako.
Betaurrekoak lausotu ez daitezen, ahalik eta garbien eramatea gomendatzen da, kristalak zikinak egonez gero, errazago lausotuko baitira. Lausotze aurkako produktu egokiak erabiltzea ere oso lagungarria da.
Musuko seguruak eta gidatzeko ahalik eta erosoenak direnak aukeratu behar ditugu. Formatu desberdinak daude eta batzuk besteak baino erosoagoak izan daitezke.
Horrez gain, gidatzerakoan musukoa erabili behar izateak eragin ditzakeen arazoak kontuan hartu behar ditugu eta horregatik, arrisku horiek murrizteko, bide segurtasuneko aparteko neurriak hartu behar ditugu, besteak beste, segurtasun tartea zertxobait handitzea, angelu itsuak maizago egiaztatzea, abiadura moteltzea, etab.
Motoz bagoaz eta gurekin bizi ez diren bidariak eramateagatik musukoa eraman behar badugu, gomendagarria da kasko osoa erabiltzea, aireak musukoa ez mugitzeko eta ikusmena ez estaltzeko, istripu bat eraginez.
Azkenik, gidatzerakoan musukoa erabiltzeak dakarren beste arrisku bat aipatu behar dugu: estresa areagotzea. Erosoa ez denez, molestatu eta asaldatu gaitzake, eta horrek gidatzen dugun bitartean kalte eragin dezake.
autoa Covid-19 gidatzeko arriskutsuak Musukoak