Eskolara itzultzea. Nola eraman modu seguruan poltsak, motxilak ea soin-uhalak

Bizitza seguruak
Eskolara itzultzea. Nola eraman modu seguruan poltsak, motxilak ea soin-uhalak

Eskola berriz hasi da eta horrekin, berriro liburuak eta koadernoak eskolatik etxera eta alderantziz eraman behar. Etengabeko joan-etorriak eta ondorioz, ikasleek egunero motxila edo poltsa astunak eraman behar dituzte euren bizkarren eta sorbalden gainean, eskola edo instituturako bidean. Motxilen pisuak osasun arazoak eragitea saihesteko, hona hemen zama gain zuzen hartu ahal izateko hainbat jarraibide.

Neska-mutilek ez dute gorputzaren pisu osoko %10etik gorako zamarik hartu behar, ezta %20tik gorakoa ere, gurpildun motxilak edo orgatxoak erabiliz gero. Motxila oso astuna bada, bizkarrezurra aurrerantz okertu edo burua eta enborra aurrerantz makurtu behar ditu, pisua konpentsatzeko. Hori dela eta, hezitzaileek eta gurasoek pisua mugatu eta ezinbesteko eskola materiala egunero garraiatzea ahalik eta gehien murriztu behar dute, eta baita behar ez dituzten gauzak gainean eraman behar izatea ere.

Egunero gehiegizko zama eramateak, epe luzera, bizkarreko mina eta arazoak eragin ditzake, eta baita hezurren garapeneko arazoak ere, horregatik, ezinbestekoa da zama behar bezala eramatea. Horretarako, honako hauek kontuan hartu behar dira:

  • Motxila bizkarretik ahalik eta gertuen kokatu eta beti bertikalki eraman behar da. Bi tiranteak erabili behar dira beti eta ez bakarrik bat, pisua modu orekatuan banatzeko eta sorbalda bat gehiegi ez kargatzeko.
  • Komenigarria da uhal zabalak eta barrubigunak dituzten motxilak erabiltzea, bizkarreko barrubiguna eta errefortzuekin.
  • Motxila bizkarrera ondo lotuta eraman behar da, gerritik bost zentimetro ingurura. Ez da ez altuegi ez baxuegi eraman behar. Ez ipurdian oinarrituta, ezta lepoan oinarrituta ere.
  • Gehien pisatzen duten liburuak bizkarretik gertuen dagoen motxilaren zatian kokatu behar dira.
  • Behin eta berriro esan behar da motxiletan gehiegizko pisurik ez sartzeko eta gehiegizko zamak saihesteko.
  • Komenigarria da haurrek bizkarreko giharrak sendotzen dituzten ariketak edo kirolak egitea, esate baterako, igeriketa.
  • Motxila hartzeko bi eskuak erabili behar dira eta lurretik hartzeko, ez da bizkarra okertu behar, baizik eta belaunak tolestu eta pixkanaka makurtu.
  • Motxila gurpilduna bada, hura garraiatzerakoan bizkarrezurra zuzen mantendu behar da, okertu gabe.
  • Sorbalda batetik zintzilikatzen den soin-uhala bada, komenigarria da uhal zabalak eta barrubigunak izatea eta gomendatzen da 15 minutuz behin, sorbaldez aldatzea .
  • Soin-uhalei dagokienez, kulunkak ekidin behar dira.

Aholku hauek jarraitzen badituzu, eskolara segurtasunez itzultzeko ez duzu arazorik izango.

Buletinera harpidetu