Estatistikak ere istripuak prebenitzen laguntzen du

Bizitza seguruak
Estatistikak ere istripuak prebenitzen laguntzen du

Estatistikak gehien finkatutako espezializazioetako bat bioestatistika da.

Gaur egun, estatistika lesioak prebenitzeko maiz erabiltzen den diziplina bat da. Esate baterako, kirol esparruari estatistika gero eta gehiago interesatzen zaio eta haren aldeko apustu irmoa egin du. Bertan, figura profesional berri bat sortu dute, kirol bioestatidistikoa: Estatu Batuetan edo Australian oso ezaguna da eta Moneyball pelikulari esker mundu mailan ezagutzera eman da.

Baina, nahiz eta  bioestatistika lesioei buruzko datuak optimizatzeko erabili ahal izan, horiek zenbatzen laguntzeko, eragiten dituzten kausak ulertzeko eta era horretan prebenitu ahal izateko, ez da datuetatik ateratako irakaskuntza hau jorratzeko aukera ematen digun esparru bakarra. Lan esparruan, duela zenbait urtetik, enpresek, gobernuek eta interesa duten bestelako alderdiek estatistikak erabiltzen dituzte; alde batetik, lesioak, gaixotasunak eta istripuak prebenitzeko eta, bestetik, politikak eta programak formulatzeko.

Estatistikak gehien finkatutako espezializazioetako bat bioestatistika da. Horrek osasun zientziei aplikatutako estatistika aurreratuen gaitasunak uztartzen ditu. Espezialitate hau hedatzearen ondorioz, bioestatistika eta epidemiologiako izen handiko departamentuak eta elkarteak sortu dira. Gaur egun mundu osotik zehar finkatuta daude.

Izan ere, bioestatistika tratamenduetan eta lan arriskuak prebenitzeko kanpainetan oso erabilgarria den informazioa sortzeko faktore garrantzitsuenetariko bat bilakatu da. Lan esparruko segurtasun eta osasun adierazleek langileak arriskuetatik eta lanarekin lotutako arriskuetatik egoki babesten diren ebaluatzeko esparrua eratzen dute. Horretaz gain, istripuak prebenitzeko jardueren estrategia bat planteatzen laguntzen dute.

Gaur egun eskuragarri dauden etengabeko berrikuntza teknologikoek, big data fenomenoarekin batera, datuei balio erantsi berri bat eman diete eta estatistika eta analistak duela urte gutxi batzuk imajinatu ez genituen xede berrietaraino eraman dituzte. Estatistika aplikatuaren espezializazioek (esaterako, bioestatistika, ekonometria edo bioinformatika) azken urteetan gora egin dute eta dagoeneko  kideak diren bestelako zientziek onartzen dituzte.

Gaur egun sortzen diren lesio eta istripuei buruzko datu kopuru handiaren estatistika eta matematika tratamendua ezagutza area berri bat zabaltzen ari da. Patroiak aurkitzeko bildu, gorde eta prozesatu daitezkeen datuen kopurua erraldoia da. Lan istripuaren partearen dokumentuek honako honekin lotutako informazioa dute: istripua izandako langilearen ezaugarri pertsonalak eta profesionalak, lantokiaren eta enpresaren datuak eta baita istripua izan duen langilea aurkitzen den lanpostuari buruzko datuak ere. Era berean, honako datuak ere biltzen ditu: istripua gertatu zen inguruabarrak, lesioa izandako langilea burutzen ari zen lan mota, lesioak kaltetu duen gorputz atala, etab.

Informazio hori guztia erabilgarri izateko eta, erreminta informatikoen bidez, datuak prozesatzeari esker aztertu ahal izateak istripuak modu eraginkorragoan prebenitu ahal izateko aukera zabala irekitzen dute. Giltzarria informazioa behar bezala erabiltzean datza, prebentzio programak sortzeko ondo aprobetxatuz.

Datuetara orientatutako kultura berri baten aurrean gaude eta horrek erakundeetako gaur egungo kudeaketa eredua aldatzea eskatzen du. Lan esparruan, beste esfera batzuetan bezala, aldaketa ez da berehalakoa izango. Baina, lan analisietako departamentuak sortzen edo berritzen hasi behar dira, eragile profesional desberdinak (langileak, teknikariak, ofizialak, enpresaburuak, etab.) datuetan adituak ziren zientifikoei gerturatzeko aukera emateko, datu horietatik ateratako ondorioak modu eraginkorrean neurtzeko, kontrolatzeko eta jakinarazteko gai izateko, benetan erabilgarriak izan daitezen eta eraginkorragoak eta seguruagoak diren prebentzio politika berriak sortzeko erabili ahal izateko.

Zientifiko aditu hauek lesioei buruzko datuen analisitik sortzen diren erronka berriei aurre egin beharko diete eta euren ideiak azaltzeko gai izan beharko dira, funtsean matematikak, lan erkidegoan inplikatutako profil guztiek ulertu ditzaketen hitzetan, denok istripuak prebenitzeko eta aurreikusteko erabili ahal izateaz jabetzeko.

Hori dela eta, lesioen prebentzioan aurrera egiteko, bioestatistika barne hartzen eta aldaketa praktikoak aplikatzen dituzten diziplina anitzeko talde gehiago behar dira. Datuak optimizatzen lortzeko erremintak eta prozedurak sortu behar dira, edozeinek ulertu eta aplikatu ahal izateko. Hartara, lesioak prebenitzea eta langileen osasuna benetan eraginkorragoa den era batean babestea lortu ahal izango da.

Buletinera harpidetu