Etxean gasa erabiliz gero, zeintzuk dira ezagutu behar dituzun arriskuak eta prebentzio neurriak?

Bizitza seguruak
Etxean gasa erabiliz gero, zeintzuk dira ezagutu behar dituzun arriskuak eta prebentzio neurriak?

Gas-ihes txikiek edo galdararen okerreko errekuntzak etxeko biztanleen osasuna larri kaltetu dezakete. Adi egon behar gara, bai etxekoek gas instalazioa zuzen erabiltzeari dagokionez eta bai behar bezala instalatuta egoteari eta mantenu egokia egiteari dagokionez. Gaur egun, arriskuak kontrolatuta daude prebentzio neurriak betetzen badituzu.

Gasa berokuntzarako eta sukaldetarako erregai bat denez, lehenik eta behin, jakin behar duzu etxean gasa erabiltzeak arrisku bikoitza dakarkiela bertan bizi direnentzat:

-Leherketa edo sutea

-Asfixia

Gas-ihes txikiek edo galdararen okerreko errekuntzak etxeko biztanleen osasuna larri kaltetu dezakete. Okerreko errekuntza gertatzen denean, karbono monoxidoak intoxikazioa eragin lezake.

Adi egon behar gara, bai etxekoek gas instalazioa zuzen erabiltzeari dagokionez eta bai behar bezala instalatuta egoteari eta mantenu egokia egiteari dagokionez. Gasa etxetik igarotzen den tutueria eta hodi guztiei arreta jarri behar zaie (bonbonak, tutueria, galdarak, sukaldeak, etab.), eta gas naturalari dagokionez, baita etxebizitzatik kanpotik igarotzen direnei ere.

Gaur egun, arrisku horiek kontrolatuta daude honako prebentzio neurriak betetzen badituzu:

Prebentzio neurriak

  • Baimendutako profesionalak instalazioa egiteaz arduratu behar dira.
  • Aireztapen gune nahikoak ezarri eta estali gabe mantendu behar dira, baita baldintza egokietan ere.
  • Instalazioaren garbiketa modu erregularrean mantendu behar da.
  • Etxebizitzatik kanpo denbora luzez egonez gero, gasa igarotzeko giltza orokorra, edo bonbonak itxi behar dira.
  • Kontuz ibili bonbonaren erregulatzailearen konexioarekin; egiaztatu prozesua zuzena dela.
  • Ez erabili inoiz ofizialki ziurtatu ez den mahukarik.
  • Ez erabili bonbonen segurtasun zigilua kentzeko erreminta zorrotzik.
  • Instalazio osoko eta gas gailuetako prebentzio mantenua eta aldian aldiko errebisioak Gutxienez, gas banatzeaz arduratzen den konpainiak ikusketa bat egin behar du bost urtez behin. Baina horrez gain, galdara bat duen etxebizitza bakoitzak urteko mantenua egin behar du derrigorrez.
  • Instalazioan edo gailuren batean ez ohiko zerbait atzematen baduzu, fabrikatzailearen zerbitzu teknikoari edo espezializatutako enpresa bati abisatu behar zaio, behar bezala legeztatuta eta baimenduta, ahalik eta lasterren.

GOGORATU

Gas usaina badago, ez piztu, ez itzali argia edo txinparta eragin dezakeen edozein gailu, eztanda egiteko arriskua baitago.

– Zabaldu leihoak ondo aireztatzeko, gasa bere suikotasun mailatik ateratzeko eta errekuntza saihesteko. Kontuan hartu behar duzu erabiltzen duzun gasak airean pisu handiagoa edo gutxiagoa duen, hartara, jakin ahalko duzu etxebizitzako beheko aldeetan edo goiko aldeetan pilatzeko joera duen, dena delako zonalde horiek ondo aireztatzeko.

– Itxi igarotze giltza. Bonbonak baldin badituzu, itxi “konexio alkatxofaren” balbula eta kanalizatutako gasa baduzu, etxebizitzako sarrera balbula itxi behar duzu, kobre tutuerian. Igarotze giltzak itxita daudela jakingo dugu, tutueriarekiko gurutzatuta gelditzen direnean, gurutze bat sortuz. Laurden bat biratu behar dituzu.

– Gasa usaina desagertu bada eta zure ustez matxura bat baldin bada, deitu zerbitzu teknikoari, hura konpon dezaten. Arazoa ixtea ahaztu zaizulako bada edo sukaldeko su batek eragin badu eta arazoa non dagoen ondo badakizu, ez duzu deitu beharrik izango.

– Ihesak ez badu eten egiten edo ez bazaude ziur, deitu 112 zenbakira, baina beti gas usainik ez dagoen leku batetik,  mugikorrak gasak su hartzeko eta eztanda egiteko energia nahikoa eragin baitezake.

Ihesa lokalizatu nahi baduzu ura eta xaboia haustu behar duzu  instalazio osotik zehar. Gasa ateratzen ari den lekutik erortzen denean, burbuilak sortuko dira. Puzgarri handietan zuloak lokalizatzeko egiten den bezala (txalupak, flotadoreak…) Hori beti kontu handiz egin behar dira, ondo aireztatu ondoren eta aireztatuta mantenduta.

Ez saiatu inoiz ihesa metxero batekin lokalizatzen. Erabat logikoa ez da, baina badago hori egiten duena. Eskaini ditudan hitzaldi askotan batek baino gehiagok hala adierazi dit.

 

Buletinera harpidetu