Etxerako segurtasun-aholkuak oporretan lasai egoteko

Bizitza seguruak
Etxerako segurtasun-aholkuak oporretan lasai egoteko

Egun hauetan oporretara bazoaz, komeni da alderdi hauek kontuan hartzea, etxera itzultzen zarenean ustekaberik izan ez dezazun.

Egun hauetan oporretara bazoaz, komeni da alderdi hauek kontuan hartzea, etxera itzultzen zarenean ustekaberik izan ez dezazun.

Udan, askoz ere lapurreta gehiago izaten dira etxe eta etxebizitzetan. Barne Ministerioaren datuen arabera, martxoa eta urtarrila kenduta, abuztuan izaten dira lapurreta gehien Espainiako etxeetan. Oporraldietan bereziki adi ibili behar da, etxeak hutsik gelditzen baitira eta lapurrek aukera ezin hobea dute aberasteko.

Horregatik, ahalik eta kontu handienaz ibili behar da etxean oporretara joaten garenean, eta etxebizitza hutsik dagoela agerian uzten duten pistarik ez ematen saiatu. Hona hemen zenbait aholku oporretara joatean etxea babestuta uzteko eta itzultzen zarenean ustekaberik ez izateko.

  • Begiratu itxigailuak. Bistakoa da, baina askotan ez ditugu aintzat hartzen. Ate eta leihoetako sarrailek seguruak eta gogorrak izan behar dute, eta egoera onean egon. Etxeko atea erabakigarria da: lapurren aurkako sarraila duen segurtasun-ate bat izatea da onena. Itxi sarrerako atea giltzaz, ondo itxita geratu arte!
  • Eman azken begiratua. Inoiz ez dago sobera joan aurretik ziurtatzea ez duzula utzi leihorik edo terrazako atea irekita, inor ez dadin sartu zure etxean beste solairu batzuetatik.
  • Utzi leiho-saretak erdi jaitsita. Aukera ona da etxean norbait dagoela pentsarazteko, leiho-saretak erabat itxiz gero etxea hutsik dagoela pentsatuko baitute lapurrek. Beheko solairuetan edo kaletik sarbide erraza duten etxeetan, beste segurtasun-neurri batzuk (burdin sareak edo antzekoak) ere izanez gero soilik utzi behar dira leiho-saretak erdi jaitsita.
  • Konektatu (edo instalatu) alarmak. Logikoa den bezala, segurtasun-sistema hau baldin baduzu, gogoratu konektatu egin behar dela. Gaur egun, segurtasun-sistema ugari daude. Adibidez, ateak eta leihoak kontrolatzen dituzten detektagailuak daude, zeinek 2-6 metroko irismena ere izan baitezakete. IP kamera bat ere instala dezakezu, etxea zaintzeko eta mugimendua detektatuz gero mugikorrean abisuak jasotzeko. Mugikor zahar bat ere erabil dezakezu segurtasun-kamera gisa.
  • Jarri presentzia-simulagailuak: Horren harira, lapurrak uxatzeko beste neurri bat da argiak edo gailuren bat (esaterako, irratia edo telebista) eguneko momentu batzuetan piztuko dituzten elementuak jartzea.
  • Ez kendu argindarra: Nahiz eta ohikoa izan segurtasun-neurri gisa (zirkuitulaburrak edo argindarrarekin erlazionatutako gorabeherak saihesteko), korrontea ez deskonektatzea gomendatzen da, lapurrek txirrina jo ohi baitute, besteak beste. Entzuten ez badute, etxea hutsik dagoela jakingo dute. Beste aukera bat da segurtasunerako (kamerak, txirrina, programatutako argiak, etab.) ezinbestekoak ez diren koadroko etengailu magnetotermikoak soilik deskonektatzea.
  • Jokatu zuhurtasunez. Oinarrizko beste gomendio bat da bizilagunei, lagunei edo ezagunei ez esatea oporraldiaren datak, eta are gutxiago sare sozialen bidez. Ezin da jakin noraino iritsiko den informazio hori!
  • Utzi «zaindari» bat: Eskatu konfiantzazko lagun bati edo gertuko senide bati etxeari begiratu bat emateko eta postontzia husteko. Horrela, aukera gutxiago izango dituzu lapurrek etxebizitza husteko. Laguntza hori baldin baduzu, esaiozu leiho-saretak apur bat irekitzeko edo ixteko, errezelak irekitzeko edo kanpoko esekitokian arropa zintzilikatzeko…

Gogoratu, gainera, oporretan etxea seguru egoteko, istripuak ere saihestu behar direla; besteak beste, suarekin edo ur- nahiz gas-ihesekin erlazionatutakoak. Halakoekin erlazionatutako oinarrizko segurtasun-neurriak hartuz gero, utzi zenuen bezala aurkituko duzu etxea itzultzen zarenean.

Buletinera harpidetu