Zer gertatzen zaio zure gorputzari gosaltzen ez duzunean?

Bizitza seguruak
Zer gertatzen zaio zure gorputzari gosaltzen ez duzunean?

Ez gosaltzeak, nahiz eta sarritan gosaltzen ez dutenei garrantzirik gabeko zerbait iruditu, oso ohitura txarra da eta arazo asko ekarri ditzake gaixotasunak barne.

Ez gosaltzeak, nahiz eta sarritan gosaltzen ez dutenei garrantzirik gabeko zerbait iruditu, oso ohitura txarra da eta arazo asko ekarri ditzake gaixotasunak barne. Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Jarraitu irakurtzen, horietako batzuekin harri eta zur geratuko zara eta.

American Heart Association elkarteak aitortu du egunero ez gosaltzearen ohiturak hainbat gaixotasun garatu dezakeela, esaterako, diabetesa edo obesitatea, eta denboraren poderioz, baita bihotza ere kaltetu dezakeela. Aipatutako erakundearen arabera, ez duzunean egunero gosaltzen, bihotzeko bat edukitzeko arriskua edo gaixotasun koronario batek jota hiltzeko aukera %27 handiagoa da.

Bai erakunde ofizialek eta bai zientifikoek, osasun profesionalek, ikertzaileek eta hainbat erakundek denbora luzea daramate arazoaz ohartarazten eta behin eta berriro errepikatzen digute gosaria egunaren otordurik garrantzitsuena dela. Hala ere, askok ez dakite ez gosaltzeak osasunean hainbat ondorio kaltegarria ekar dezakeela eta ohitura txarrarekin jarraitzen dute.

Leah E. Cahill jaunak,  Harvard School of Public Healtheko azterlan baten zuzendaria, zera baieztatu zuen:  “Ez badugu gosaltzen arrisku faktore bat edo bat baino gehiago eragin ditzake, besteak beste, obesitatea, hipertentsioa, kolesterol altua eta diabetesa, eta horiek, hein berean, bihotzekoa eragin dezakete denborarekin. Ez da txantxa.

Baina, halaber, ez gosaltzeak ez ditu arazo fisikoak soilik sortzen, baizik eta gure trebetasunak eta adimen gaitasunak murrizten ditu. Horrenbestez, ez badugu gosaltzen, alferrikako arrisku bat gehitu dezakegu, gure zeregin profesionalak garatzerakoan. Ez badugu eraginkortasun osoz lan egiten, gure trebetasun eta gaitasunekin maila gorenean, arrisku egoerei edo arriskuari aurre egin behar diegunean, baliteke garaiz ez erreakzionatzea edo behar bezala ez egitea.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) dionaren arabera, egunaren hasieran ez badugu gosaltzen, gure burmuinak ez du behar bezala funtzionatuko, hura egiteko behar zituen elikagai guztiak jaso ez dituelako; proteinak eta azukreak, alegia. Gabezia hori behin eta berriro ematen bada, gure burmuina larri kaltetu daiteke.

Gosaltzen ez dutenak, halaber, nekatuago sentitzen dira egunean zehar eta ez dute beharrezko indarra eta energia. Metabolismoa moteldu egiten da energia aurrezteko, eta horrek gure mugimenduetan eta instintuzko erreakzioetan abiadura galtzea eragiten digu.

Beraz, orain badakizu zer gertatzen den zure gorputzean gosaltzeko ohitura ez duzunean, ez egin berriro eta animatu zure ohitura gaur bertan aldatzera. Zure osasunarengatik eta zure segurtasunarengatik hartu ohitura egokiak.

Buletinera harpidetu