Zure larruazala babestuko duen gel hidroalkoholiko egokia aukeratzeko aholkuak

Bizitza seguruak
Zure larruazala babestuko duen gel hidroalkoholiko egokia aukeratzeko aholkuak

Gel hidroalkoholikoa ezinbesteko bihurtu da gure eguneroko bizitzan. Kalera irteten gara pote bat poltsan edo poltsikoan sartuta. Establezimenduetako sarreretan, enpresetan eta gure etxeetan ere baditugu banagailuak. Une oro eskuak desinfektatzeko erabiltzen dugu.  Kutsatuta egon daitekeen zerbait ukitzen dugun bakoitzean, eskuak igurzten ditugu. Maskararekin batera, covid-aren aurkako borrokan gure aliatu onenetako batean bihurtu da. Baina ba al dakigu zer gel-mota erabiltzen ari garen? Gure azala zaintzeko egokiena da?

Ehunka gel daude merkatuan, marka ezberdinetakoak, baina denak ez dira berdinak. Hitz egin dezagun horiei buruz zure azalerako gomendagarrienak aukera ditzazun.

Lehenik eta behin jakin behar da merkatuan beste gel eta soluzio hidroalkoholiko batzuk daudela, kosmetikoak direnak eta biozidak ez direnak, eta gel hidroalkoholiko guztiek ez dutela Covid-etik babesten. Gel bat desinfektatzailea izan dadin, % 70 eta % 90 arteko alkohol-ehunekoa izan behar du. Birizida efektua duten hidrogelak erosi behar ditugu eta ahal dela, UNE14476 araudia bete behar dute.

Elena de las Heras Madrilgo Ramón y Cajal ospitaleko dermatologoak dio alkohol-kontzentrazio egokia %70ekoa dela. Gutxiagok ez du behar den desinfektatzeko ahalmenik eta graduazio altuago bat azkar lurruntzen denez, ez du uzten birusarekin kontaktuan egoteko behar adina denbora hura hiltzeko; gainera, larruazala gehiago kaltetu dezake.

Dermatologoaren arabera, gelaren erabilera jarraituak azala kaltetu ez dezan, garrantzitsua da konposatu asko ez eramatea. Konposatu horien artean etanola sartu behar da, gela eraginkorra izan dadin birusen aurka eginez. Etanolak oso ekintza bortitza eta frogatua du. Komeni da, halaber, osagai horien artean glizerola edo glizerina egotea, haren propietate hidratatzaileek larruazala babesten laguntzen baitute.

Baina dermatologoaren arabera, gelak inola ere eduki behar ez duen osagaia erantsitako lurrinak dira, larruazalean arazo gehiago eragin baititzakete. Beraz, gela usaintzea bezain erraza den trikimailu batekin, erostea komeni zaizun ala ez jakin dezakezu. Usain atsegina badu, hobe duzu ez erabiltzea.

Eta zure azala hobeto babesteko, gogoratu ahal den guztietan hobe dela eskuak garbitzea gel desinfektatzaile bat erabiltzea baino. Gel hidroalkoholiko bat erabili behar baduzu, gogoratu konposizio egokia izatea bezain garrantzitsua dela behar bezala aplikatzea.

Gel hidroalkoholikoa aplikatzean, kontuz ibili behar da eta larruazaleko edo mukosetako gune sentikorretan edo kaltetuetan aplikatzea saihestu behar da. Gainera, produktu mota horrek azalaren lehortzea eta narritatzea eragiten duenez, gomendagarria da eskuak eta azazkaletako kutikulak krema hidratatzaile on batekin hidratatzea, egunean pare bat aldiz edo, gutxienez, eguna amaitzean.

Buletinera harpidetu