“Denon artean enpresa seguruagoa lortuko dugu. Langileak enpresan etxean bezala sentiarazi nahi dugu, lasai eta seguru.” – Verónica Busto, Zorelor enpresaren Kalitate, Ingurumen eta LAP arloko Zuzendaria

Enpresa seguruak
“Denon artean enpresa seguruagoa lortuko dugu. Langileak enpresan etxean bezala sentiarazi nahi dugu, lasai eta seguru.” – Verónica Busto, Zorelor enpresaren Kalitate, Ingurumen eta LAP arloko Zuzendaria

ZORELOR enpresa 1988. urtean sortu zen. Bertan, soluzio kimiko berritzaileak eskaintzen ditu teknologiaren eta I+G+b arloko inbertsioaren bidez. Teknologian inbertitzen dute, produktu kimikoen produkzioa hobetzeko ez ezik, segurtasun eta prebentzio arloan hobetzeko. Zorelor enpresaren Kalitate eta Ingurumen arloko Zuzendaria den Verónica Busto andreak prebentzio kulturari eta lan arriskuei buruzko galdera batzuk erantzun dizkigu.  

ZORELOR enpresa 1988. urtean sortu zen. Bertan, soluzio kimiko berritzaileak eskaintzen ditu teknologiaren eta I+G+b arloko inbertsioaren bidez. Teknologian inbertitzen dute, produktu kimikoen produkzioa hobetzeko ez ezik, segurtasun eta prebentzio arloan hobetzeko. Zorelor enpresaren Kalitate eta Ingurumen arloko Zuzendaria den Verónica Busto andreak prebentzio kulturari eta lan arriskuei buruzko galdera batzuk erantzun dizkigu.

 

– Zertan egiten du lan zuen enpresak? Zeintzuk dira zuen jarduera eremu nagusiak?

Gure enpresak produktu kimiko ugari merkaturatzen eta fabrikatzen ditu, sektore desberdinetan erabiltzeko: industria, eraikuntza, hiri mantenua eta nekazaritza eta abeltzaintzarako sektorea.

 

– Nola kalifikatuko zenukete ZORELOR enpresak prebentzio kulturarekiko hartutako konpromisoa?

Oraintxe bertan ISO 45001 ziurtagiria lortzeko fasean gaude, alegia; Lanean Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko lehenengo nazioarteko araua. Hortaz, prebentzioarekiko hartutako konpromisoa handia da eta handitzen jarraitzea nahi dugu.

 

Nola egiten duzue lan zuen enpresan prebentzio kultura eraginkorragoa ezartzeko?

Etengabeko komunikaziotik eta sentsibilizaziotik lantzen saiatzen gara. Gurekin lan egiten dutenek prebentzioa eta segurtasuna enpresari bakarrik dagokion zerbait ikusteari uztea nahi dugu. Prebentzioa barneratzea eta euren buruak zaintzea nahi dugu, euren interes pertsonalarengatik, euren segurtasunarengatik, langileak baitira arriskuen eraginpean lan egiten dutenak.

Etengabeko lana burutzen dugu arriskuren bat atzematen dugunean edo zerbait oker egiten ari dela ikusten dugunean, dagokion taldearentzako hitzaldiak antolatzen ditugu eta informazioa eskaintzen diegu, jarduteko modu zuzenari buruzko prestakuntza ematen diegu, egoera horrek ekar ditzakeen arriskuei buruz, etengabe eta era progresiboan hobetu ahal izateko.

 

– Zeintzuk dira prebentzioaren eta lan eta ingurumen saileko osasunaren helburuak eta xedeak?

Aurretik esan dugun bezala, egun gure esfortzu eta energia guztiak ISO 45001 ziurtagiria lortzeko erabiltzen ari gara, gure xede nagusia da. Hura lortzen dugunean, gure kudeaketa sistemaren barruan dagoenez eta etengabe hobetuko dugunez, hobekuntza jarduerak ezartzen joaten aukera izango dugu, enpresak, legeak, laneko segurtasun eta osasun arloan, hala agintzen duelako, bete beharreko gutxieneko horietatik haratago egin ahal izateko. Gure lan istripuen kopurua oso ona da eta beti gure sektoreko batez besteko baliotik behera kokatzen da. Horregatik, eredu hori mantendu eta gure langile guztien segurtasuna hobetu nahi dugu, eskuragarri ditugun baliabide guztien bidez.

 

– Zeintzuk dira zuen indar gune nagusienak?

Nik komunikazioa esango nuke. Enpresa txikia garenez, gure abantaila handiena bertako langile bakoitzarekin oso modu pertsonalizatuan jardun dezakegula da. Haiekin modu pertsonalean komunikatu gaitezke eta zuzeneko tratua mantendu dezakegu. Horrek asko laguntzen du. Horrela egiteko aukera dugu eta aukera hori aprobetxatu egiten dugu.

 

– Zein jarduera jarri dituzue abian eta zeintzuek izan dute harrera hoberena? Zeintzuk dira emaitza hoberenak eman dituztenak?

Aurten higiene arloko prebentzio neurriak planifikatu eta ezarri ditugu. Langileek oso ondo hartzen dituzte mota horretako neurriak, horien bidez enpresak eurengatik, osasunarengatik eta segurtasunarengatik kezkatzen dela ikusten dutelako. Inguru seguruan eta osasuntsuan lan egiten ari direla egiaztatzeaz pozik daude.

 

– Familia enpresa honek lan egin duen 30 urteetan baino gehiago, nola aldatu da LAP?

Enpresa kimiko bat denez, LAP beti asko nabarmendu da. Beti bete beharreko baldintzen zerrenda luzea izango dugu, produktu kimikoen eraginpeari buruz, AD garraioari buruz, etab. Beti horri buruzko lege guztiak betetzeak asko kezkatu baitu eta beti dena zuzen egiteaz arduratu gara, legea modu zorrotzea betetzeari dagokionez ez ezik, baita gure langileen segurtasunari dagokionez ere.

Gaur egun esan dezakegu ISO 45001 ziurtagiriaren lorpenarekin aurrera pausu handia ematen ari garela. Ziurtagiria lortu, mantendu, eboluzionatu eta prebentzio arloan etengabe biziki hobetu nahi dugu.

 

– Zuen ustez zein prebentzio neurria da zuen sektorea ezartzeko zailena?

Guren sektoreak manipulatu behar diren eta oso arriskutsuak diren lehengai eta produktu kimiko ugariekin lan egiten dugu. Fabrikazioan erabiltzen diren makinei dagokienez, ez da hain zaila, nahiz eta batzuetan makina horiek baldintza legal berrietara egokitu behar izan. Horrek, funtsean, pixkanaka ezarri behar ditugun inbertsio handiak egin behar izatea dakar.

Lan guztiak gehien konplikatzen digun gai nagusia produktu kimikoekin eta substantzia arriskutsuekin lan egin behar izatea da. Horiek garraiatu, bildu eta manipulatu behar ditugu, etab. Beti aukerak bilatzen eta lehengai arriskutsuak hain arriskutsuak ez diren beste batzuengatik ordezkatzen saiatzen gara. Izan Ere, aurten oso arriskutsua zen zenbait lehengai kentzea lortu dugu, alegia, minbizia eragiten zuten H350 substantzia. Horiek arrisku hori erabat ezabatu duten beste batzuengatik ordezkatu ahal izan dugu.

Baina ez da beti erraza izaten mota horretako aldaketak egitea, askotan ez baitago ordezkatzeko beste lehengairik, produktua eraginkortasuna galdu gabe. Beti arrisku guztiak erabat saihesten saiatzen garen arren, ezinezkoa denean, ahal den neurrian horiek murrizten saiatzen gara. Zalantzarik gabe, gure sektorean, alderdi hau zaiena da.

 

– Zure enpresan nola sustatzen duzue Prebentzioa Kudeatzeko Sistemaren etengabeko hobekuntza?

Enpresaren langile guztiek parte hartuz. Gure Prebentzioa Kudeatzeko Sistema Kalitate Ziurtagiriarekin eta Ingurumen Ziurtagiriarekin uztatuta dugunez, gure Jarduera Plana produkzioari eta ingurumenari zuzentzen zaie, eta baita lan arriskuen prebentzioari ere. Horrenbestez, burutzen diren jarduera guztiak, esaterako, prestakuntzari dagozkionak, beste arloetako prestakuntzari eta arrisku prebentzioaren arloari berari zuzenduta daude. Arriskuen prebentzioari zein beste edozein arlori adinako esfortzuak dedikatzen dira.

 

– Sektore kimikoan, zuen jarduerak ingurumenean eragin ditzakeen efektuak prebenitzea eta murriztea oso garrantzitsua da. Zein neurri hartu ditu ZORELOR enpresak aipatutako efektu horiek murrizteko edo prebenitzeko?

Oso gai garrantzitsua da eta lan arriskuen prebentzioarekin estu lotuta dago. Alderdi anitzetan, LAP arloan zein Ingurumenean gauza beraz hitz egiten ari gara.

Geuk geure buruei beti erronkak, helburu batzuk ezartzen dizkiegu urteko planfikazio gisa eta iaz 5 edo 10 litroetako birziklatutako ontzi batzuk erabiltzeko konpromisoa hartu genuen gain, merkaturatzen ditugun produktu batzuetarako. Erraza badirudi ere ez da, produktu kimikoak barne hartu behar dituztenez, ezin dugu birziklatutako edozein ontzi erabili. Hainbat baldintza eta ezaugarri zehatz bete behar du eta ez da erraza horiek birziklatutako ontzietan lortzea.

Baina lotu egin dugu. Gure helburua birziklatutako ontzien %10 lortzea zen eta %17ra iristea lortu dugu. Eta aurten ere bide zuzenetik goaz.

Horrez gain, erantzukizunez birziklatzen dugu eta saiatzen gara botatzen ditugun produktuak ez suntsitzen, berriro erabili ahal izateko. Aurten ere lortu dugu hornitzaile batek edukiontziak ez botatzen, baizik eta berriro erabiltzen, beraz, hura ekonomia erabat zirkular bilakatu da.

Ingurumenaren arloan ere, 2017. urtetik eta modu boluntarioan, gure karbono aztarna kalkulatu izan dugu, hura murrizten saiatzeko. Eta azken urteotan gutxitzen lortu dugu.  Besteak beste, komunikazio eta kontzientziazio kanpainekin, enpresaren u r eta energia kontsumoari buruz.

Horrez gain, gure eguzki plaken estalkia zabaldu dugu. Dagoeneko duela zenbait urte gure kontsumorako instalatutakoak bikoiztu ditugu. Hortaz, neurri honekin ere gure aztarna murriztea espero dugu.

 

– Zeintzuk dira etorkizunean planteatutako erronkak edo jarduerak?

ISO 45001 ziurtagiria lortzea eta ondoren mantentzea. Gure instalazioak modernizatu nahi ditugu ere, zenbait prozesu modernizatu eta makinak hobetu segurtasuna areagotzeko. Aukera  hau aprobetxatu nahi dugu “veremus” egoeran zeuden gauzak burutzeko eta baztertuta izateari uzteko, errealitate bilakatu ahal izateko.

Buru-belarri lanean ari gara hau guztia lortzeko, beti egin dugu, baina orain inoiz baino gehiago. Esfortzu ekonomiko zein pertsonal handia suposatzen ari da, langile guztien eskutik, baina denon artean enpresa seguruagoa lortuko dugu. Langileak enpresan etxean bezala sentitzea nahi dugu, lasai eta seguru.

 

 

Buletinera harpidetu