“Jakin badakigu lan segurtasun eta osasun arloan etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko prebentzio kudeaketaren giza arloan aurrera egin behar dela” – Izaskun Lizárraga Vicinay Sestaokoa

Enpresa seguruak
“Jakin badakigu lan segurtasun eta osasun arloan etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko prebentzio kudeaketaren giza arloan aurrera egin behar dela” – Izaskun Lizárraga Vicinay Sestaokoa

Izaskun Lizárraga, Laneko Segurtasun eta Osasuneko arduraduna, Ingurune eta LAP arloko arduraduna, atsegin handiz, gurekin segurtasunari buruz hizketan aritu da eta hainbat galdera erantzun ditu, enpresa seguruek prebentzio kulturaren alde egiten duten lana hobeto ezagutzen laguntzeko.

 

  • Zertan egiten du lan Vicinay Sestao konpainiak?

Vicinay Sestao, S.L. konpainiak bere jarduera offshore merkatu globaletan garatzen du eta offshore munduko aparatu mugikorrak ainguratzeko soluzioak ekartzen ditu. Nagusiki, petrolio eta gas erauzketan, ustiaketan eta ekooizpenean aritzen da, eta baita energia eoliko berriztagarriaren sorkuntzan ere, aerosorgailu mugikorren bidez.

Urte hauetan merkatuari balio erantsi handiko soluzioak ekartzteari ekin egin dio. Gure jarduera era jasangarrian gauzatzen dugu, ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokienez, etorkizuneko belaunaldien ongizatearen alde egiteko helburuarekin.

 

  • Eskarmentuko 20 urtetik gorako ibilbide luzean zehar, zer nolako garrantzia izan du segurtasunak, offshore industriaren barruan erreferente bilakatzeko?

Gure erronka enpresa segurua eta osasungarria sortzean oinarritu da beti, bertan lan egiten duten langileak eta senitartekoak xede hartuta. Kontzeptu horrekin, Segurtasuna gure ardatz nagusia da, eta lan egiteko eskubide eta erantzukizun pertsonaltzat zein kolektibotzat jotzen dugu, hirugarrenei, laneko elementuei eta Ingurumenari kalte eragitea saihestuz.

Horrez gain, gure sektorean, segurtasunak alderdi bikoitza dauka, hots; gure produktuaren segurtasuna erauzketa plataformetan lan egiten dutenei eta gure bezero diren enpresei dagokie. Horrenbestez, ikuspegi dualtasun horren eraginez, gizatiarragoa den ikuspegi bat eta ikuspegi osatuagoa barneratu behar dugu.

Gure sektorea, berez, segurtasun arloan eragin handia sortzen duen sektorea da eta geuk modu seguruan lan egiteko premia geureganatzen  dugu, eta aldi berean produktu segurua bermatzen dugu. Dagoeneko, ez da pertsonei eta prozesuari zuzenduriko segurtasun hutsa, baizik eta haratago egiten duen segurtasuna da, alegia; pertsonengana, prozesura eta bezeroengana eramaten den segurtasunarekin identifikatzen da.

 

  • Zergatik jasangarritasuna hain garrantzitsua da Vicinay Sestao konpainian?

Vicinay Sestao konpainian antolakuntzaren jasangarritasunarekiko konpromiso irmoa hartu dugu gain. Gure ustez, modu jasangarrian hazi gaitezke teknologia, giza eta emaitzen arloan, ezagutzera eman ahal izateko eta horri esker, etorkizuneko belaunaldien premiak ziurtatu ahal izateko.

Horretarako, giza, ekonomia eta ingurumen arloetako berrikuntzaren aldeko apustua egin dugu. Ingurumen ikuspuntutik, eta EPD ziurtagiriarekin (Environmental Product Declaration) kalitate desberdinetako katerako, aipatutako konpromisoari jarraipena ematen diogu.

 

  • Amarratze sistemak fabrikatzerakoan, zeintzuk dira suertatzen diren arrisku nagusiak?

Sektore siderometalurgikoan existitzen diren ia arrisku guztiak aurki ditzakegu, bertan garatzen diren jarduera desberdinak ugariak direlako eta tona-kopuru handiko piezak manipulatu behar direlako. Azken horiek, askotan, ez dira ainguratzeko edo erabiltzeko errazak.

Hori dela eta, gure helburu nagusia arriskuen kudeaketa da, teknologia, automatizazioa eta robotizazioa diseinu printzipiotzat erabilita, arriskua desagerrarazteko edo murrizteko xedearekin, pertsonen eta makinen arteko elkarrekintzari dagokionez. Bestalde, arriskuei buruzko kualifikazio, sentsibilizazio eta prestakuntzaren aldeko apustua egin dugu, eta baita arrisku horiek murrizteko neurrien ezapenaren alde ere.

 

  • Amarratze kate horiek eta hainbeste tona pisatzen duten konexio pieza horiek garraiatzeak prebentzio neurri ugari eskatuko dituzte. Nola planifikatzen dira eta nola gauzatzen dira leku-aldatze horiek?

Planifikazioa arrakastaren muina da, “prebentzioaz” hitz egiten dugunean. Gure prozesuan, kargak manipulatzea jarduera zailenetariko bat da, horregatik, gure apustua giza talde profesionalean eta gaituan datza.

Kargen manipulazioaren arloan goi mailako gaikuntza eta prestakuntza duten taldeak, eskarmentu handikoak, arriskuak etengabe identifikatzea ziurtatzen duen sistema batek lagunduta, zereginen analisia, segurtasun ikuspuntu batetik, neurri egokien proposamen bat eta beharrezko baliabideak eskuragarri izatea zama modu egokian eta seguruan garraiatzea bermatzen duten gure lan erremintak dira. Hori guztia, lan-taldeen etengabeko koordinazioak lagundtua, barne logistikakoa zein kanpo logistikakoa, eta baita aurretiko antolakuntzak lagunduta ere.

 

  • Zein izan da ezarri dituzuen lan segurtasun eta osasun arloko aldaketarik garrantzitsuena?

Vicinay Sestao proiektuaren kontzeptua prebentzio kudeaketako printzipioak ekipoen eta instalazioen diseinuan barne sartzearen premian egituratzen da.

Lehenengo premisa honakoa izan zen: lanpostu desberdinetan lan egiten dutenen esfortzu-eskakizunetan zuzenean eragiten duten prozesuaren diseinuari eta ingeniaritzari dagozkion alderdiak identifikatzea. Identifikazio haren ondoren, eskakizun fisiko gutxiago eskatzen duten lanpostuak disenatzerakoan, aintzat hartu beharreko jarraibide desberdinen aukerak aztertzea eta definitzea kontuan hartu ditugun faktore garrantzitsuenak izan dira.

Hori guztia, abiapuntu gisa, instalazioen etengabeko analisi batekin osatuta, aurreikusitako erabileran aurki daitezkeen edo ezustean ager litezkeen arriskuak etengabe identifikatzeko. Hartara, aipatutako analisiak aukera hauek eskainiko dizkigu:

  • makinaren ezaugarri zehatzen ikuspegi orokorra izatea, eta
  • langileek berarekin elkarrekintzan nola jarduten duten ezagutzea.

Honekin gure helburua zera da: gure enpresan lan segurtasun eta osasuneko alderdiak barne hartzea printzipio ukaezina izatea, definizio, diseinu eta antolaketa lanak gauzatzerakoan.

 

  • Nola lantzen da prebentzio kultura Vicinay konpainian, batez ere, langileekin?

Partekatutako proiektuaren ideia sortu genuen, diziplina anitzeko lan-taldeen funtzionamenduaren premisapean egituratuta, non instalazioetan lan egiten dutenen iritzia, diseinatzen dutenen ikuspegia eta parte hartzen duten guztien prozesu eta produktuaren ezagutzak osoko kontzeptua lortzeko aukera ematen diguten, non norberak helburuen lorpen-prozesuan partaide sentitzen den.

Hala ere, puntu honetan etorkizunerako premiazko erronkak agertzen dira, jakin badakigulako lan segurtasun eta osasun arloan etengabe aurrera egiteko, prebentzio kudeaketaren giza alderdian aurrera egin behar dela, ikuspegi proaktibo bat bilatuz, non kulturak arrisku prebentzioan erreminta nagusitzat jarduten duen.

 

  • Teknologiaren erabilera berritzaileari esker LAP arloa erraztu egin da Vicinay Sestao konpainian?

Prozesu honetarako guztirako berrikuntzak hobekuntza kualitatiboa dakar eta esan genezake, baita ezinbesteko hobekuntza ere. Gure enpresan, berrikuntza etengabeko ezagutza eta ikaskuntzaren aldeko apustua izan da beti, Pertsonei, Bezeroei eta Enpresari balioa ematen dieten produktuak eta zerbitzuak hornitzeko.

Gure enpresarako “10 urte barru non egon nahi duzu? galdera beti hortxe egon da, berrikuntzarako aukerak bilatzen, eztabaidatzen eta aztertzen ditugu etengabe, bai teknologia mailan, prozesuari eta produktuari zuzenduta, eta bai kudeaketa eta antolaketa mailan, enpresaren pertsonen banre jarduerarako oso garrantzitsua delako eta harekin konektatuta dagoelako.

Gure helburua berrikuntzaren eta hobekuntzen merkatuan erreferente bilakatzea izan da beti.

 

  • Zeintzuk dira lan segurtasun eta osasun arloan etorkizunerako planteatzen diren erronkak?

Gure etorkizuneko erronkak ikuspegi proaktiboan eta motibatzailean aurrera egitean murgiltzen dira, non kultura giltzarria den, langilei lan seguru eta osasuntsuaren xedearen arabera jarduteko aukera ematen diena.

Ildo honetan, enpresaren egiturak bigarren mailako buruzagitzen beharra bideratu behar du lan giro eta antolakuntza eraginkorrak eta emankorrak sortzeko, alegia; ideiak dakartzaten eta eguneroko garapenaren aldeko ekarpenak dakartzaten pertsonak. Baikortasun eta partaide izatearen kultura sustatzea, proiektu zehatzak eta hazkuntza ekartzen dituzten lankidetza gureak sortzen dituzten inguruak bideratuz.

Hau guztia, oraindik heldu gabe dauden hobekuntza ergonomiko eta bizigarritasun hobekuntzako erronkak alde batera utzi gabe, lantokien eta instalazioen hobekuntza eta bikaintasuna xede dituen inbertsio eta berrikuntza agenda baten alde eginez.

 

Buletinera harpidetu