“Jarduketa txikia bada ere, sekula ez murriztu segurtasun neurriak” Beñat Torre Ibinarriagari – Bein Taldea Enpresa

Enpresa seguruak
“Jarduketa txikia bada ere, sekula ez murriztu segurtasun neurriak” Beñat Torre Ibinarriagari – Bein Taldea Enpresa

Beñat Torre Ibinarriaga, Grupo Bein enpresaren gerenteak, enpresak prebentzioan eta seguritatean inbertsioa egitearen garrantziari buruz hitz egingo digu.

Beñat Torre Ibinarriaga, Grupo Bein enpresaren gerenteak, enpresak prebentzioan eta seguritatean inbertsioa egitearen garrantziari buruz hitz egingo digu.

 

– Zuen enpresak eraikuntzarekin eta etxebizitzarekin lotutako ia zerbitzu guztiak eskaintzen ditu. Proiektuak egiten dituzue maila oso ezberdinetan: Etxebizitzen sustapena, Eraikuntza. Eraikinen birgaikuntza, erreformak eta mantenua, banakako etxebizitzetan edo kolektiboetan eta halaber bulegoetan, ikastetxeetan, saltokietan, industrietan…edo industrialetan. Nola kudeatzen duzue LAP? Nola dago antolatuta?

Eraikuntzaren sektorean arriskuen prebentzioa arlo oso garrantzitsua da, izan ere, erabiltzen diren neurriak behin-behinekoak dira eta jarduketa bakoitza ezberdina da. Gure kasuan, egin izaten dugun jarduketa askotarikoa izateagatik kasu bakoitzean arriskuei aurre egiteko modua oso garbi izan behar dugu.

Jasotzen dugun proiektu bakoitzak Segurtasun Azterketa bat eskatzen du zeinetan arkitektoak hartu beharreko neurriak eta prozedurak proposatzen dituen. Guk Segurtasun eta Osasun Plan bat eskatzen diogu teknikari bati, hark neurri horiek gure proposamenarekin jarraituko dugun prozedurarekin egokitu ditzan. Segurtasun eta Osasun Plan hori, sustatzaile bat esleitzen duen Segurtasun eta Osasun Koordinatzaile batek onartzen du; sustatzailea ere goi maiako teknikari  bat izan behar da, lehen kasuan bezala. Koordinatzaile honek obraren garapenaren jarraipena egin izaten du aldizka eta babes-neurri orokorren hala nola obran dagoen langile propio edo azpi-kontratatu bakoitzeko (baita bisitak ere) banakako baliabideen erabilera zaintzen ditu.

Bestalde, Besteren Prebentzio Zerbitzu bat daukagu (BPZ. Eraikuntzan besterena izaten da lege eskakizunagatik). Zerbitzu honek egiten dugun lan mota bakoitzerako arriskuen ebaluaketa bat egiten digu, beharrezko neurriak hala nola langileentzako prestakuntza planifikatuz.

Langile bakoitzak prestakuntza generiko bat izaten du obretan jardun ahal izateko eta berezia bere gremio eta kategoria profesionalerako. Gainera, halaber prestakuntza eta baimen bereziak izango ditu makinak eta erremintak erabiltzeko.

Obra bakoitzean, funtzio horretara dagokion prebentzio errekurtso iraunkor bat izan ohi dugu erabilgarri, zein prebentzio esparruan enpresaren ordezkaria izaten den obrako agente batekin (zuzendaritza, sustatzailea, koordinatzailea, azpi-kontratak) edo erakunde publikoen eta ikuskaritzaren aurrean.

Gainera, gu Alkar sistemarekin atxikita gaude, Bizkaiko Eraikitzaileen Elkartea (ASCOBI-BIEBA) bere sustatzailea izanik; honek, dokumentazioarekin nahiz aldizkako berritzeen mantenuarekin laguntzen digu, baita atari berezi bat mantentzen ere, koordinatzaile eta bezeroek kudeaketa denak eguneratuta ditugula egiazta dezaten. Sistema honek arlo honen kudeaketarekin eta komunikazioarekin laguntzen digu.

 

– BEIN taldean erabat konprometituta zaudete eskaintzen dituzuen zerbitzuen kalitatearekin. Eta prebentzioarekin, zein mailako konpromisoa duzue?

Prebentzioarekiko gure konpromiso maila erabatekoa da. Gure plantillaren gehiengo zabala epe luzerako da; langileekin dugun harremana lanekoa nahiz pertsonala da, beraz, konpromiso hori legezkoa eta profesionala da, baina pertsonala eta gizatiarra ere bai.

Bestalde, gure posizionamendua kalitateaz, segurtasunez eta bermeaz arduratzen den enpresa zorrotz eta arduratsu batena da. Beraz, baliabide material eta giza baliabide ugari ditugu, gure lanak berme guztiak eskaini ditzan bezero eta langileentzat, enpresa azpi-kontratatuak barne.

Gure esfortzuak gehienbat obrako gure teknikarien prestakuntza eta esku-hartze iraunkorrean oinarritzen dira. Halaber beti erabiltzen ditugu beharrezko baliabide materialak, gure langileen segurtasunerako eta erosotasunerako.

Hau ez da gertatu izaten sektoreko enpresa guztietan.

Zenbait enpresek, ez gutxik, kontzientziatze eza edo preziotan errazago lehiatzea direla medio, prebentzio neurriak mespretxatzen dituzte, bere langileak eta hirugarrenak ere arriskuan jarriz. Ez da gure kasua. Bezero partikularrek eta komunitateek hau ere kontuan hartu behar lukete, beti egiten ez den arren.

 

– Nolakoa da BEIN taldeko prebentzioaren arduradun baten egunerokotasuna?

Gure teknikariek definitzen dituzte obraren fase bakoitzean jarraitu beharreko prozedurak eta behar izaten diren prebentzio neurri orokorrak. Langileek erabili beharreko banakako neurriak ere aurreikusten dituzte, haiek aldizka informatuz. Horrez gain, aldizka obra bisitatzen dute prebentzio

Buletinera harpidetu