Juan Manuel Lavín, Villa-Lucía Espacio Gastronómico enpresako zuzendari-kudeatzailea: “Garrantzitsuena talde langile eta moldaerraza izatea da. Eta esan dezakegu talde hau gabe, ezin izan genituzke gauzatu ditugun hobekuntzak eta aldaketak egin”.

Enpresa seguruak
Juan Manuel Lavín, Villa-Lucía Espacio Gastronómico enpresako zuzendari-kudeatzailea: “Garrantzitsuena talde langile eta moldaerraza izatea da.  Eta esan dezakegu talde hau gabe, ezin izan genituzke gauzatu ditugun hobekuntzak eta aldaketak egin”.

Juan Manuel Lavin-ek, Villa Lucía Espacio Gastronómico enpresako zuzendari-kudeatzailea, azaldu digu bere enpresak nola egin dion koronabirusari aurre eta nola lortu duen Covid 19 Jatetxe Seguru bilakatzea, Espainiako Ostalaritzak emandako zigilua eskuratu ondoren. Horrez gain, zehaztu digu nola osatu duten Covid 19 biruserako kontingentzia plan berezia eta adierazi digu zien den bere sektorearen egoera eta nola egingo dioten etorkizunari aurre.

 

Zure enpresa familiarra beti berritzailea izan da bere ibilbide profesionalari heltzerakoan, Altair kafetegi-jatetxea Gasteizen inauguratu zenetik zure sektoreko abangoardian kokatu arte, Espacio Gastrónomico Villa-Lucía sortuz. Orain, nola egingo diozue aurre Covid 19 gure gizartean agertzeak suposatu duen erronka berriari? Oraingo honetan ere berrikuntza funtsezkoa izan al da arazo berri honi aurre egiterakoan?

Birusari aurre egin diogu, lehenik eta behin, gune, sarrera, igarobide, aukerako fluxu, aireztapenak, azalerak eta enpresaren DAFO bat osatuta, barne mailan eta beste bat Arabako Errioxa xedearen barruan. Horrekin guztiarekin, ondoren, COVID-19 aurkako kontingentzia plan bat osatu zen, ARALAB laborategiekin batera eta azken horrek, hein berean eta bete ondoren, Villa-Lucía, Espacio Gastronómico enpresari zigilua eman zion, eta baita Catering, Altair Abadía Catering enpresaren sistemei ere. Era berean, “COVID-19 Jatetxe Segurua” zigilua lortzeko beharrezko protokoloa abian jarri genuen, Espainiako Ostalaritzak emanda.

Zalantzarik gabe, berritu behar izan dugu. Horrez gain, hainbat inbertsio gauzatu behar izan ditugu egoera berrira eta sortzen ari ziren araudi, agindu eta dekretu berrietara moldatzeko. Ez dugu ahaztu behar produktu enograstronomikoak eta enoturistikoak diseinatu behar izan direla, COVID-19 agertzetik eratorritako egoera berriekin bat egiteko.

 

Zure gune gastronomikoa COVID-19 gune segurutzat aitortu da, eta ‘COVID-19 Jatetxe Segurua’ zigilua jaso du, Espainiako Ostalaritzaren eskutik, ‘COVID-19 Ostalaritza segurua’ programaren barruan. Nola lortu duzue?

Hemen esan beharra dugu hori guztia lortu dugula, alde batetik, SEA-Hosteleria Alavesa elkarteak egindako lanari esker, izapide guztiak lortzeko bidea erraztu digulako eta, bestalde, enpresaren langile guztiak erabat inplikatu direlako, beharrezko prestakuntza jasoz, ideiak emanez eta programaren eta prestakuntzaren zuzentarau guztiak betez, eta kolektiboak gauzatutako ekarpen horiek eginez ere.

Enpresaren sail guztiek parte hartu zuten eta bidea erraztu zuten, zigilua lortzeko ez ezik, zuzentarauak gure errealitatean eta instalazioetan aplikatzeko ere. Zigilua lortzeko bezain garrantzitsua da egunerokotasunean eta Villa-Lucia eta Altair Abadia Caterin enpresetako berezko jardueran aplikatzea.

 

Kontingentzia plan berezia ezarri duzue Covid 19-rako? Zertan datza? Nola gauzatu da?

Enpresak une horretan zuen egoera aztertu eta DAFO bat arretaz osatu ondoren, enpresaren giza taldeko kide guztien ekarpenekin, aldaketaren eta unearen helburuak ezarri genituen, ondoren, hori guztia lortzeko eta Covid-19 Aurkako kontingentzia plan batean sartzeko, Vitoria-Gasteizeko ARALAB laborategiek zuzenduta.

Hurrengo funtsezko helburuak ezarri ziren:

  • Existitzen ziren bezeroak finkatu: zuzeneko partikularrak, kolektiboak eta enpresak, turismo bitartekotza eta informala.
  • Bezero gehiago bereganatu eta salmentak finkatu COVID-19 ondoren. Tokiko eta merkatu nazionala c/p.
  • Kostuak murriztu ildo guztietan. Errentagarritasuna handitu edo galera gutxitu.
  • Langileei eta bezeroei segurtasuna ematea, hainbat neurri aplikatuz: mahien arteko distantzia mantenduz eta terraza aprobetxatuz, seguruago eta estalkirik gabe egoteko.
  • Villa-Lucia, Fabulista eta Altair Abadia Catering enpresetako erreputazioa hobetu sarretan eta off line.
  • Gure baliabideetatik gertuko biztanleen ezagutza hobetu: Villa-Lucia, Fabulista eta Altair Abadia Catering (janaria jaso eta etxera, upeltegira edo txokora eramateko aukera sustatu)
  • Taldeko eta, horrenbestez, bezeroen asebete-maila handitu.
  • Jazoera, ospakizunak, ezkontzak, jaunartzeak eta dagoeneko kontratatutako ahalik eta ekintza guztiak mantendu epe laburrera edo ertainera.

 

Horren ondorioz, planteatutako helburuak gauzatzeko beharrezko jarduerak eta inbertsioak ezarri ziren.

  • Berehalako Covid-19 kontingentzia plana, laborategi independenteak ziurtatuta (ARALAB)
  • Espainiako ostalaritzako eta Euskadiko Ostalaritza Elkarteen ostalaritza seguruaren zigilua
  • Wine Bar zonaldeak sortu: El Fabulista Upeltegia, Villa-Lucia ardo museoa eta gune tematikoa.
  • Inguruabarretarako egokiagoak diren bisita mota berriak sartu (Fabulista, Ardo Museoa)
  • Villa-Lucia: Terraza egoerara egokitu: bazkariak eta afariak.
  • 18 x 5 metroko JUMBO pistoidun toldo teleskopikoa eta de 5,5 m x 5,5 metroko 3 itzalkin ipini.
  • Ioietako lainoztagailuak eta eltxoen aurkakoak. Finkoak eta mugikorrak. Aurrezte energetikoa izan daiteke.
  • Zirkuituak, gelak eta azalerak desinfektatzeko produktuen lainoztagailuak.
  • Hormetako kanpo berogailuak eta misto eramangarriak.
  • Sarrera kontrola tenperatura neurketekin.
  • Bezeroen eta langileen fluxu, sarrera eta igarotzeen seinaleak.
  • Sabaian ipintzeko aireztagailuak jantoki nagusian eta pribatuan energia aurrezteko eta egonaldia atseginago egiteko eta ateak ireki ahal izateko. Aurrezte energetikoa eta aireztatze hobea.
  • Bakterien eta birusen Infragorrien osoko sistema gune guztietan UV-C lanparekin eta itzaltze eta pizte eta presentzia programatutako sistema, pertsonak sistemaren eraginpean izatea saihesteko.
  • Urmaelaren hobekuntza hesia luzetara instalatuta, haurrak gehiago babesteko, ur eta ur-lehorreko fauna , bertako landareak, hegaztientzako habiak, etab. ekartzea
  • Zonalde eta areen arteko kanpo bereizketa mugikorrak.
  • Barne bereizketa sistema zabalgarriak.
  • Orokorrak: langileen jarrera eta konpromisoa sustatzeko hobekuntzak.
  • Langileen prestakuntza hobekuntzak. Barnekoa eta kanpokoa.
  • Baliogabetzeak, zerbitzu berreskuragarriak, erreserbak, zenbatekoak, erreserben jarraipena, baliogabetzeak, bezeroak etab. zenbatu eta kontrolatu.
  • Inbentarioak, biltegiak, stockak, izakinen, etab. parametro berriak gehiago kontrolatu eta ezarri. Garbiketa eta txukuntasuna gehiago kontrolatu eta exijitu.
  • Baliabideak aprobetxatzeko eta optimizatzeko politika. Giza Baliabideak optimizatu.
  • Pizteak, kontsumoak, hornikuntzak kontrolatu (gasa, elektrizitatea,)
  • Barne mantenu handiagoak eta ekipo propioarekin. Kanpo mantenu-konponketak gutxitu.
  • Olio eta ardoaren munduarekin lotutako makina eta lanabes zaharren kanpo erakusketa iraunkorra sortu.
  • Langileentzako laguntza iraunkorra SEPE gaietarako, ERTE kobratzeko, diru-laguntzak, etab.
  • COVID-19 materialak, COVID-19 aurkako txokoa, garbiketa produktuak, …
  • Digitalizatze arloko hobekuntza: prozesuak, sareak, online denda, …

 

Gastronomia eta zerbitzuari dagokienez, hauek izan ziren ezarritako helburuak:

  • Plater berriak sartu gustu guztietarako eta ia poltsiko guztietarako.
  • Karta aldaketa: gutxiago saltzen ziren platerak kendu eta karta dinamikoagoa egin. Batez ere, ildo eta tipologia desberdinekoak eta bezero familiarrari eta gazteari begira.
  • Beganoentzako platerak eta elikadura premia bereziak dituztenentzako platerak hobetu. Erakargarri eta sendo bilakatu. Begano izateak ez du esan nahi gutxi jan behar dela.
  • Plateren aurkezpenak hobetu.
  • Ez du esan nahi merkeak izan behar direla, baina bai kalitate/prezio arteko harreman bikainekoak.
  • Aukerako merkatua: familiarra, adin guztietako bikoteak, lagun taldeak, talde itxiak, etab.

Aukerako merkatua: gertukoa. Probintziako 8 hiriburu ordu eta erdira autoz.

  • Barne eta kanpo prestakuntza gehiago eta hobea eskaintzen dugu.
  • Elkarrentzako laguntza eta auto prestakuntza talde barruan. Lankidetza eta laguntza. Irakasle eta buruzagi direnen pazientzia eta jarraibideak eta ikaskuntza jasotzen duenaren jarrera egokia. Exijentzia.
  • Zentzuzko aprobetxamenduaren kultura. Guda ekonomia ezarri. Xehetasun txikiak garrantzitsuak dira.
  • Taldeari kanpo eta barne (taldea) bezeroei dagokienez behar dena igorri, sail guztietan, sukaldean zein jantokian, harreran, marketin, merkataritza arloan eta administrazioan.
  • Bezeroekin arreta bikaina mantentzea garrantzitsua da, eta baita hobetzea ere, ahal bada.

 

Ondoren, finantzazio gaiari heldu zitzaion, konfinamenduan zehar, ezarritako inbertsio guztiek suposatzen zuten aldaketa guztiak egin ahal izateko, 2020ko uztailaren hasieran berriz irekitzeko helburuarekin.

Uztailaren erdialdean, COVIS-19 egoera berria zela eta,  enpresaren planean zein estrategian ezarritako inbertsioak eta protokoloak probatu ziren.

Itzultzeko helburuarekin eta langile guztiek prestakuntza saio desberdinak jaso ondoren, sail bakoitzeko buruek kontrolatu zuten protokolo osoa behar bezala funtzionatzen eta betetzen ari zela. Eta baita hobetu ere, zenbait prozesuren benetako praktikarekin eta beste berri batzuen ezarpenarekin.

Esan dudan bezala, langile guztiek erabat parte hartzeari esker, dena errazagoa izan da, prozesu osoaren zailtasunaren barruan.

 

Moldakortasuna zure indar guneetako bat da. Moldakortasun hura aplikatu behar izango zenuten zuen jarduera bideratzeko era berriari aurre egiteko. Nola kokatu duzue testuinguruan?

Garrantzitsuena talde langilea eta moldaerraza izatea da. Eta esan dezakegu talde hau gabe, ezin izan genituzke neurri handiagoan edo txikiagoan gauzatu ditugun hobekuntzak eta aldaketak egin.

Hura lortzeko, taldeari aplikatu den guztiari buruzko informazioa etengabe eman zaio eta bestalde, langileek aipatutako aldaketetan eta planteamenduetan parte hartu dute.

Sortu da, alde batetik, publiko gazte eta familiar batekin bat egiten duten proposamen enogastronomiko berriak  eta, bestalde, gastronomia beganoaren joera berriekin bat datozenak.

“Bizitza osoko” gastronomia tradizionala eraldatu dugu, esate baterako, “Antojitos de Casqueria en 8 pases” izeneko menu bat proposatuz. Hura oso arrakastatsua izaten ari da.

MICE jazoerei dagokienez, COVID-19 kontingentzia plan berezi bat osatu dugu, merkatu-hobi honetarako, hainbat jardunaldi profesionaletan aplikatu da. Legezko aginduen eta dekretuen arabera egokitu den plan biziduna.

Bestalde, ComeCultura proiektuak, ekitaldi honetan, 5 programa eta kontra programa izan ditu, beraz, oso zaila izan da hura kudeatzea. Horietako bakoitza unean une aplikatu beharreko araudiaren arabera antolatzen zen eta horietako batzuk behin betiko baliogabetu behar izan dira.

Gauza bera gertatu da antolatu diren ezkontza eta jaunartze ospakizun gutxiekin. Jantokien egiturak, planoak, guneak, animazioa unean uneko araudiaren arabera aldatu behar izango ditugu. Gune guztiak moldaerraz bilakatu dira eta langileak diziplina anitzeko bihurtu behar izan dira, eta, zorionez, unean une egoera desberdinetara egokitu dira.

Zerbitzu guztiak moldaerrazak izan behar izan dira, unean uneko araudiaren eta osasun segurtasunaren arabera. Oso konplikatua izan da, baina azkenean, gure giza taldeak, egungoa bezalako egoera batean, duen benetako balioa ezagutzeko aukera eman digun erronka bat izan da.

 

Zeintzuk dira, pandemia honetan, Villa Lucia enpresak, prebentzio arloan, eman dituen aurrera pausu nagusienak?

Protokolo berriak sartu dira bezeroentzako eta langileentzako prebentzio eta segurtasun gaiari dagokionez, eta kasu askotan, nire ustez, protokolo horiek betirako izango dira.

Langileentzako Segurtasun Protokoloak:

  • -Tenperatura hartu fabulista, Villa-Lucia eta bulegoak eta Vitoria-Gasteizeko lantegiko zerbitzua baino lehen eta ondoren;
  • Musukoa eta/edo musukoa, eskularruak,
  • Gel hidroalkoholikoetako guneak, barne eta kanpo zonaldeetan
  • Mantala higienizatuak (erabili eta botatzekoak edo soilak zerbitzuen ondoren garbitzeko)
  • Barne zonaldeak, aldagelak, komunak eta kanpo zonaldeak zehatz garbitu eta desinfektatu.
  • Mahaiak, lan zonaldeak, aldagelak, langileen komunak etengabe desinfektatu.
  • Zirkuituak, gelak eta azalerak desinfektatzeko produktuen lainoztagailuak.
  • Bakterien eta birusen Infragorrien osoko sistema gune guztietan UV-C lanparekin eta itzaltze eta pizte eta presentzia programatutako sistema, pertsonak sistemaren eraginpean izatea saihesteko.
  • Erronka: langile guztientzako testa lortzea. PCR edo serologiko pribatuak egitea lortu da, askotan enpresaren pentzura edo, beste kasuetan, laguntza ekonomikoak emanez, Gizarte Segurantzak estali ez duenean edo zalantza zegoenean.

 

Bezeroentzako segurtasuna museoan, Fabulista-n, Villa-Lucia-n, aretoetan, terrazan:

  • Sarreren kontrola tenperatura neurketarekin. Tenperatura hartu sarreran.
  • Bakterien eta birusen Infragorrien osoko sistema gune guztietan UV-C lanparekin eta itzaltze eta pizte eta presentzia programatutako sistema, pertsonak sistemaren eraginpean izatea saihesteko.
  • Birus alfonbra txikiak
  • Sarrera, igarotze eta mugimendu fluxuak lurrean seinaleztatuta. Seinaleak.
  • Irisgarritasun eta inklusibitate hobekuntza.
  • Zirkuituak, gelak eta azalera desinfektatzeko produktuen lainoztagailuak. Ingurumen Ozonoa.
  • Pertsonak desinfektatzeko aukerako lainoztagailu arkua.
  • Gune higienekoak eta Gel hidroalkoholikoko guneak
  • Azalera horizontalak, mahaik eta bertikalak etengabe desinfektatu. Komunak.
  • Bisitetako, aretoetako eta terrazetako bezeroen kopurua gutxitu.
  • Wine Bar guneak sortu (zutik egon ahal izan denean).
  • 1,5 metroko gutxieneko distantzia mahai baten aulki bat eta beste mahai baten aulkiaren artean.
  • Barne guneak maiz aireztatu
  • Mahaien arteko bereizketak zenbait barne eta kanpo jazoeratan.
  • Pistoidun itzalkina terrazan 18 metro x 5 metrokoa.
  • 5,5 m. x 5,5 m-ko itzalki estatikoak, segurtasunarekin 75-80 km orduko haize boladetarako.
  • Bereizketa fisikoak mahai multzoen artean. Landareekin apainduta.
  • Infragorriko erradiazioko berokuntza kanpo alderako
  • Ioi negatiboetako funtzio ionizagailuarekin, giroan dagoen hauts partikulak kentzeko
  • Eltxoen aurkako lainoztagailuak, batez ere, arratsalde-gauerako

 

Zurea bezalako gune zabala edukitzeak, 10.000 m2 lorategiekin, terraza handiarekin, karpak eta hainbat gela eta jantokiekin, lanak nabarmen erraztuko zituzten. Zein izan da horri dagokion zuen jardute politika? Nola antolatu zarete?

Oso zorrotzak izan gara COVID-19 Kontingentzia Planetik eratorritako protokoloak, “Espainiako ostalaritzako Ostalaritza seguruaren”-SEA zigilua, aurretik aipatutako helburuak eta lehen adierazi ditugun jarduerak betetzerakoan.

Langileak erdi burbuilez osaturiko taldeetan banatu ditugu, non, karpetan zeudenak ez baitziren erretegira edo terrazara joaten, salbuespenak salbuespen.

Hori guztia langileen laguntzarekin eta euren kontzientziazioarekin. Gure sektoreak publikoarekin harreman estua dauka eta horrenbestez, arrisku handia dugu. Auto babesak bezeroei eta taldeari berari ere lasaitasun handiagoa eman die. Denek protokoloak bete dituzte. Benetako talde lana izan da eta nik neuk taldeko errieta jaso dut, lapsus txiki bat izategatik musukoaren erabilerarekin, esaterako.

Ez da erraza izan, heldu beharreko fronte asko izan direlako, baina gune bakoitza ireki dugu hura ondo egiteko langile eta talde nahikoak izan baditugu. Izan ere, ohiko langile gehiago erabili behar izango ditugu zenbait gune indartzeko.

Langileen kostua izugarri igo da negozio edo salmenta ale bakoitzeko, baina ez daukagu beste erremediorik, segurtasuna, izen ona on eta offline eta bezeroaren asebetetze maila altua lotu nahi bagenuen.

 

Jazoera handiak, ezkontzak, jaunartzeak, ospakizun bereziak, batzordeak, etab. ospatzean adituak zarete. Aurkitu ahal duzue jendetsuak diren jarduera mota hauek mantentzen jarraitu ahal izateko modua? Neurri zorroztaileak aplikatu behar izan dituzue mota honetako jazoeretarako? Zein prebentzio neurri bereziak abian jarri behar izan duzue?

Oro har, kontratatuta genituen ospakizun eta jazoera jendetsuak askotan ezin izan dira ospatu bere horretan.

Ospatu diren ezkontza eta jaunartze gutxi horietan gonbidatu gutxi bildu dira eta unean une indarrean zegoen araudiari heldu diogu. Jakina, ez da dantzarik izan eta koktelak ezin izan dira ohiko moduan egin; desberdinak izan dira eta zerbitzu baldintzatzaile desberdinak aplikatu dira.

Ildo horretan gauza asko aurkitu behar izan dira: zerbitzu mota, atalen araberako bereizketak gehienezko jende kopuruarekin, informazio seinaleak erabiltzea, auto babeseko sistemak eta bezeroen, taldeen, mahi bakoitzeko pertsonen kopuruaren babesa, bezeroak eta euren jarduerak kontrolatzeko langileak…

Talde desberdinak ezarri dira ekitaldietarako, eta horiek aldatuz joan gara premien eta ekitaldien arabera. Ahalik eta erdi-burbuila estankoenak egiten saiatzen gara, sarrera eta irteera ordutegi desberdinekin.

Araudia aplikatuko dugu “ad hoc” ekitaldiak sortzeko. Adibidez, hirutan atzeratu behar izan zen “II Spring Wine Fest” jaia irailaren hasieran antolatu behar izan zen, kanpoko eta barruko hainbat gune erabiliz. Iaz 1.000 lagun inguru bildu ziren, aurten, ordea, guztira 285 lagun etorri dira. Parte-hartzaileen sarrera murriztu behar izan genuen, segurtasun arrazoiengatik. Ekitaldiari dagokionez, primeran atera zen, baina, noski, inolako errentagarritasunik eta galera handiekin, babesleen laguntza jaso arren.

 

Giza talde handia duzue. Nola moldatu dira segurtasun neurri berrietara? Prestakuntza zehatzik jaso behar izan dute egoerari aurre egiteko?

Giza taldea zoragarria da. Batzuek gurekin 25 urte baino gehiago daramatzate, batzuk, dagoeneko erretiratu dira eta, beste batzuk, berriz, laster egingo dute. Hain jarrera bikaina izan da. Bestalde, egunero, maila pertsonalean zein profesionalean, ikasten ari diren gazteek osatutako beste talde bat dugu, eta, oro har, ezusteko ona izan dugu haiekin.

Denek COVID-19ri buruzko prestakuntza zehatzaren inguruko saioetara joan dira; mugitu dira, parte hartu dute, ideiak ekarri dituzte, ekarpenak egin dituzte, laguntza eskaini dute, etab. Ez dugu inolako kexarik. Horiei guztiei esker, bizirik iraun ahal izango dugu.

 

Sintomak adierazi dituzten langileak etxean, soldata jasota, geratzearen politika apustu arriskutsua izan da edo beste enpresek eredutzat hartu beharko luketen premiazko neurri bat izan da? Nola garatzen ari da praktikan?

Guk, langile iraunkorrek sintomak adierazi dituztenean edo COVID-19 eduki zezakeen norbaitekin harremanetan egoteko aukera zegoenean, nahiz eta gero ez duela eduki ikusi, nahiago izan dugu etxean geratzea euren soldatarekin, bezeroenganako edo lankideenganako nolabaiteko arriskua eragin baino lehen.

Une honetan eta zabalik gauden bitartean, politika berbera aplikatzen jarraituko dugu. Pozik gaude, guztiontzako segurtasun neurri bat delako, harrera ona izan du eta gainera, itzultzerakoan, langileek %200 eman duten euren lanean. Kostua igo egiten du, baina uste dugu segurtasuna, kasu honetan, lehentasunezkoa dela.

 

Euren esperientzia guztiak aktibo mantentzen jarraitu ahal izan duzue: gymkanak, tailerrak, ikastaroak…? Eta zuen kultur ekitaldiak eta ComeCultura-ko afari tematikoak: kontzertuak, magia ikuskizunak, umore bakarrizketak. Aurrera jarraitu ahal izan duzue? Zein eragin jaso dute?

5 bider baino gehiago programatu eta kontra programatu behar izan dugu. Aurten 2020ko programazio osoa 2019. urte amaieratik prest geneukan. Material eta promozio guztiak zaborretara bota behar izan ziren, izugarrizko kostuari aurre eginez.

Udarako beste programazio batzuk sortu behar izan genituen, eta zenbait ekitaldi antolatu ahal izan genuen, baina murrizketa anitzekin. Araudi berrietara egokitutako ekitaldiak sortu genituen, baina ekonomia errentagarritasun negatiboarekin, publikoaren asebetetzea jaso genuen arren.

 

Udan, estalperik gabeko guneen aldeko apustuak zure negozioa arrakastaz mantentzen lortu du. Nola egingo diozue arre neguari?

Kartari eta terrazako eta kanpoaldeko ekitaldiei dagokienez, udan, errentagarritasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, bizirik iraun ahal izan dugu. Izan ere, terrazan eskaini dugun baztertutako karta txokoak arrakasta handia izan du publikoaren aurrean, segurtasuna, zerbitzua eta proposamen gastronomiko berriak kontu handiz zaindu direlako, eta publikoak hura izugarri estimatu du.

Udazkena kezkagarria izan da, turismorik gabe, eta dekretuaren ixtearen aginduarekin. Diru-sarrerak oso txikiak izan dira eta 2020ko Udazkeneko ComoCultura ekitaldiko programak bertan behera utzi behar izan dira, murrizketen eraginarengatik. Neguak oso itxura txarra dauka, gure zonaldean, eguraldiak ez duelako urtaro honetan terrazaz gozatzeko aukera handirik ematen.

Gure zonaldeko berezko zenbati ekitaldi, MICE zenbait jardunaldi, Gabonetarako eramateko platerak eta Arabako Errioxako biztanleen kontsumo pixka bat dira aurreikusitako diru-sarrera bakarrak.

Bestalde, Arabako Errioxan, zerbitzuen enpresok, ostatuok, merkataritzak eta ostalaritzak, oro har, turistengandik eta bidaiarengandik bizi gara nagusiki eta horiek guztiak mapatik desagertu dira udalerrien, autonomia erkidegoen eta herrialdeen arteko mugikortasun murrizketengatik. Horregatik, turismorik gabeko zonalde honetan bizirik irautea oso zaila eta ia ezinezkoa da. Aisialdiko, negozio turismoaren eta MICEren erabat menpe gaude.

 

Zuen ekitaldiak erabateko segurtasunez antolatzen jarraitzeko esfortzu handia egin duzue. Esfortzu eta inbertsio horrek dagokion ordaina jaso du?

Hori guztia egin arren, galera ekonomikoak egon dira eta garrantzitsuak izan dira, bezero bakoitzeko langileen kostu ratio handiak sortu direlako, erabilitako gune bakoitzeko bezero gutxiago izan direlako, “bezero” aleari dagokion kostu finko gehiago aplikatu direlako, COVID-19 kostua sortu direlako eta, batez ere, araudiak etengabe eta bat-batean sortu dituen aldaketengatik, alderdi guztiak behin eta berriro aldatu behar izanez. Horren ondorioz, langileak, lehengaiak, stockak, etab. mugitu behar izan ditugu eta hura, jakina, oso garestia izan da.

Enpresaren izen onari dagokionez, langile, talde, laguntzaile, hornitzaile eta bezeroen mailan, uste dugu oso positiboa izan dela eta espero dugu sari hori jasotzea %100eko lanera itzultzen garenean eta mota orotariko ekitaldiak antolatu ahalko direnean. Horri dagokionez, taldeko guztiak oso pozik eta ilusioz beterik gaude.

 

Zure sektoreko aldi baterako itxialdiak ostalaritza enpresa askoren ekonomia nabarmen kaltetzen ari dira. Nola bizi duzue zuek krisialdia? Zein etorkizun aurreikusten duzue zuen sektorerako?

Arabako Errioxak 11.500 eta 12.000 biztanle artean dauka soilik eta zerbitzuei dagokienez, eskualde hau turismotik bizi da nagusiki. Ez badago turistarik, ez dago diru-sarrerarik, eta horiek gabe irekitzen bada, enpresa turistikoek, merkataritzak, ostalaritzak, ostatuek eta ostalaritzak galera nabarmenak izaten dituzte, eta batzuetan, horiek establezimendu ugari behin betirako ixtea eragiten dute. Izan ere, eskualdeko ostaturik garrantzitsuenak, ohe kopuruari dagokienez, 2021eko martxo-apirilera arte ez irekitzea pentsatzen ari dira.

Gu, biztanle kopuru handiko hiriburuak edo udalerriak ez bezala, ez gaude ostalaritza irekitzearen edo ez irekitzearen menpe. Turismoaren menpe gaude. Mugimendu, edukiera, multzokatzeari, etab. dagokion murrizketak badaude, ez dago turistarik. Ez badago turista partikularrik,  turisten talderik, ezta estatuko edo nazioarteko opor bildumarik ere, hobarien oporrik, bileren egonaldirik, ez dugu ia diru-sarrerarik eta galerak ikaragarrizkoak dira.

Etorkizuna edukieren, mugikortasunen murrizketaren eta autonomia erkidegoen, udalerrien, estatuen eta kontinenteen irekieren araberakoa izango da. Mugikortasun askatasuna eta edukiera errentagarriak itzultzen direnean, argia ikusten hasiko gara. Txertoen eraginkortasunean, eskuragarritasunean sinetsi beharko dugu, eta baita geure agintariengan ere, benetako laguntza programa eraginkorra behingo osa dezaten, funts galduarekin, esate baterako, Alemaniaren modura. Edo gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritza elkarteek eskatutakoa bete dezatela.

 

Nola planteatzen duzue zuen prebentzio politika etorkizunerako? Zein erronka berriei egingo diezue aurre zure sektorean, segurtasun esparruari dagokionez?

Esparru honetan buru-belarri lan egiten jarraituko dugu. Gure ustez, COVID-19 Kontingentzia Plan biziduna dugu eta bere etorkizuna gertatzen diren aldaketen araberakoa izango da. Espero dugu, urte askotan, hau bezalako beste pandemia handirik ez izatea, baina, halakorik baldin badago, ez gara berriz zerotik hasiko.

Gure ustez, aplikatu ditugun protokolo asko betirako geratuko direla edo hura uste dugu, behintzat, Bodega El Fabulista, Villa-Lucia eta Altair-Abadia Catering enpresetan. Apustu irmoa egin dugu zerbitzuen kalitatearen eta atsegintasunaren alde, 0 kilometroa, bertako eta gertuko produktuak, kalitate eta prezioaren aldeko harreman egokiena eta, jakina, segurtasunaren alde, bai gure kanpo bezeroei dagokienez eta bai barne bezeroei eta laguntzaileei dagokienez.

Buletinera harpidetu