LAP boterea hartzen joan da, eta, lehen, “bigarren” mailan zegoena, Segurtasuna, une honetan lehen gauza da – GKNko Kepa Galparsoro

Enpresa seguruak
LAP boterea hartzen joan da, eta, lehen, “bigarren” mailan zegoena, Segurtasuna, une honetan lehen gauza da – GKNko Kepa Galparsoro

Gaur Kepa Galparsororekin hitz egin dugu. GKN Automotive Zumaiako segurtasun-arduraduna da, eta transmisio-sistemako osagaien automobilgintzan espezializatuta dago. Elkarrizketa honen bidez, LAP bere enpresan modu seguruan nola kudeatzen duten ezagutuko dugu, eta, oro har, prebentzioaz eta segurtasunaz hitz egingo dugu.

Gaur Kepa Galparsororekin hitz egin dugu. GKN Automotive Zumaiako segurtasun-arduraduna da, eta transmisio-sistemako osagaien automobilgintzan espezializatuta dago. Elkarrizketa honen bidez, LAP bere enpresan modu seguruan nola kudeatzen duten ezagutuko dugu, eta, oro har, prebentzioaz eta segurtasunaz hitz egingo dugu.

 

Nolakoa da segurtasun-arduradun baten egunerokoa GKN Automotive Zumaian?

Segurtasun Prozesuko lider moduan, hau da nire eguneroko egitekoa:

  • Gure instalazioan gertatutako gorabeheren edo istripuen edo arrisku-adierazpenen (Hazard) edo kuasi istripuen (Near Miss) e-mailak edo jakinarazpenak berrikustea, horiek kudeatzeko (Prebentzio eta Zuzenketa Ekintzak Aztertzea eta Planifikatzea).
  • Prozesuko lider ezberdinekin egunero komunikatzea aurreko eguneko -aurreko asteko- emaitza operatiboak partekatzeko.
  • Prebentzio-ekintza guztien jarraipena egitea.
  • Enpresa-jarduerak gure instalazioan lan egiten duten kontratekin koordinatzea.
  • Instalazioan zehar egunero azterketa egitea Segurtasun-arloko behaketetarako -Auditoriak.
  • Prebentzioko Ordezkariekin komunikatzea eta langileen premiak artatzea.

 

Zeintzuk dira aurrean dituzun erronkak?

  • Gure langileen Segurtasun- eta Osasun-arloko baldintzak etengabe hobetzea:
    • Makina eta prozesu seguruagoak eta ergonomikoagoak.
    • Industria Higienea hobetzea: tenperatura hobea, kea eta zarata murriztea,…
    • Erakundearen alderdi psikosozialak hobetzea.
  • Langile guztiak etxera ezbeharrik izan gabe joatea eta irribarre batekin itzultzea.

 

Multinazional hau 19 herrialde baino gehiagotan dagoenez eta 50 fabrikazio-lantegi dituenez, Laneko Arriskuen Prebentzioa kudeatzea askoz ere konplexuagoa izan behar du. Nola antolatzen zara? Pentsatzen dut ez duzuela prebentzio-sistema bera partekatuko. Jarraibideak partekatuz eta baterako ekintzak eginez planifikatzen zara? Edo herrialde bakoitzaren edo lantegi zehatz bakoitzaren arabera, kudeaketa modu independentean egiten al da?

  • GKNko lantegi bakoitzak bere prebentzio-sistema du lantegiaren ezaugarrien arabera, antolamendu-baliabideen aldetik. Batzuek Prebentzio Eredu propioa dute, eta beste batzuek Mankomunatua edo Kanporatua izan dezakete.
  • GKN-n eskatzen da Segurtasun Estandarrak ezartzea. Hori da helburua. Estandar horietan, instalazio bakoitzak zehaztutako prozedura ezarri behar du (Arrisku-ebaluazioak, Auditoriak erreleboaren hasieran, Biltegiratzeko eta Orgak erabiltzeko arauak, Kontratak kudeatzea, Ereduaren aldaketa kudeatzea, NBEak…).
  • Halaber, definitutako helburuak orokorrak dira guztientzat, baina lantegi bakoitzak bere helmuga izango du aurreko urteko emaitzaren arabera.
  • GKNko planta ezberdinen artean, metodo, sistema eta Best Practice onenak partekatzen ditugu hamabost egunean behin egiten ditugun bileretan, eta, horrela, gure segurtasuna hobetzeko balioko duten ideia egokiak ezarri ahal ditugu.

 

Britainia Handiko multinazionala izateak eragiten du nolabait? LAP beste modu batera lantzen al da?

  • Europako Ekonomia Erkidegoko herrialdeetan, Prebentzioak estandar oso zorrotzak ditu. EBtik kanpo, baliteke hainbesteraino ez izatea. Oker egotea espero dut.

 

Britainiarrak gehiago jabetzen al dira laneko segurtasunak eta osasunak duten garrantziaz edo prebentzio-kulturari dagokionean maila berean gaudela esan al dezakegu?

  • Ez dugu ia alderik nabaritzen Erresuma Batuko eta Europako gainerako lantegietako segurtasun-arloko emaitzen eta helburuen, emandako informazioaren eta egin ditugun bisiten inguruan dugun esperientzian. Instalazio guztiak ia bikaintasunetik hurbil dauden Prebentzio-mailetan aurkitzen dira, baina, jakina, horietako bakoitzean ñabardurak daude.

 

Zure ustez, zure lantegiko langileek nola ikusten dute prebentzioa eta segurtasuna? Izan al da bilakaerarik azken urteotan?

  • Gure eskakizun-maila handiagoa da urtetik urtera, eta aitortzea kostatzen bazaigu ere, Segurtasuna eta Prebentzioa aldatzen eta hobetzen joan dira egunetik egunera gure erakundean.
  • Adierazleen arabera, ezbehar-kopuruak beheranzko bilakaera izan du eta sentsibilizazioa areagotu egin da, erakundearen hainbat puntutatik datozen egoera ez-seguruak deklaratu dira-eta. Aitortutako baldintza ez-seguru bakoitza zuzendu egiten da, etorkizunean istripu-kausa izan ez dadin. Horretan ari gara…

 

Zure ustez, Euskadin, laneko arriskuei eta prebentzio-neurrien aplikazioari buruzko kontzientzia-maila nahiko handia da?

  • Urtero, Laneko Arriskuen Prebentzioa boterea hartzen joan da, eta, lehen, “bigarren” mailan zegoena, une honetan, eta, jakina, GKN-n, SEGURTASUNA lehen gauza da .

 

Zer egin daiteke hobetzeko?

  • Gure produkzio-prozesuak eta –metodoak hobetzen jarraitzeaz gain, seguruagoak eta ergonomikoagoak eginez) eta lantegiko higiene-baldintzak hobetzeaz gain, Langile guztien Sentsibilizazio-fasean gaude, Segurtasunean Oinarritutako Jokabideen bila.
  • Erakundeko langile guztien barne-motibazioa bilatzen dugu, modu proaktiboan, segurtasuna BERARENTZAT BALIOA izan dadin eta BESTEAK ERE ZAINDU DITZAGUN.

 

Laneko Arriskuen Prebentzioaren aldetik, zure enpresan egin dituzuenetatik aldaketa esanguratsuren bat eragin duen neurriren bate do ekintzaren bat nabarmenduko zenuke?

  • Urtero, 300 prebentzio-ekintza baino gehiago egiten ditugu gure instalazioetan, eta horietako bakoitzak bere “aletxoa” ekarri du Segurtasuna hobetzeko. Ondorengoak nabarmendu ditzakegu:
    • Orga jasotzailea ordezkatu duten AGVak ezartzea, instalazioetara lehengaiak entregatzeko eta produktu amaituaren kaxak biltegira itzultzeko. Horri esker, orga jasotzailea ia desagertu egin da plantan. Manipulazioan materialak harrapatzeko edo erortzeko arrisku handia eragiten zuen.
    • Ekoizpen-prozesuen automatizazioa zelula-buruetako forjaketa-osagaien elikaduran. Kargagailu magnetikoak edo robotak, langileek egiten zuten karga-manipulazioa ordezteko.
    • Lantegiko erosotasuna hobetzea tenperatura hobetuaz Lurrunketa Sistemekin, udan beroa minimizatzeko eta neguan berokuntza hobetzeko.
    • Garabiak – polipastoak ezartzea langileak pisu handiak erabiltzen dituen prozesuetarako.

 

Buletinera harpidetu