“Prebentzioa ezin zaie siderurgia edo eraikuntza bezalako industriei bakarrik aplikatu, baizik eta lan esparru guztietan zaindu beharreko zerbait da” – Mercedes de Miguel-eko Jon Errasti

Enpresa seguruak
“Prebentzioa ezin zaie siderurgia edo eraikuntza bezalako industriei bakarrik aplikatu, baizik eta lan esparru guztietan zaindu beharreko zerbait da” – Mercedes de Miguel-eko Jon Errasti

Prebentzioa lan eremu guztietan beharrezkoa da eta prebentzio kultura sektore guztietan hedatu behar da, baita hain larriak ez diren arriskupean garatzen diren horietan ere. Mercedes de Miguel-eko Jon Errastik gurekin partekatu ditu moda sektoreko prebentzioari eta lan segurtasunari buruzko gogoetak.

Prebentzioa lan eremu guztietan beharrezkoa da eta prebentzio kultura sektore guztietan hedatu behar da, baita hain larriak ez diren arriskupean garatzen diren horietan ere. Mercedes de Miguel-eko Jon Errastik gurekin partekatu ditu moda sektoreko prebentzioari eta lan segurtasunari buruzko gogoetak.

 

– Mercedes de Miguel-en zer nolako garrantzia ematen diote prebentzioari?

Gure jarduera arrisku maila txikiko giro batean garatu arren, gure helburua 0 lan arrisku dira. Beraz, guretzat oso garrantzitsua da segurtasun neurriak betetzea eta arriskuei aurre hartzea saihestu ahal izateko.

 

– Lan segurtasun eta osasun arloan, zeintzuk dira zure lanean aurre egin beharreko arrisku nagusiak?

Gure lan inguruan jantzigintzako erremintekin eta ekipoekin lan egiten dugu (besteak beste, mozteko makinak, josteko makinak, sareak konpontzeko makinak, lixagailuak, etab.). Horiek hainbat lesio eragin ditzakete, esaterako: ebakiak, zauriak, erredurak, zulaketak, etab.

Horrez gain, arrisku ergonomikoei ere aurre egin behar diegu. Horiek jarrerarekin lotutako lesioak eragin ditzakete, zenbait zeregin behin eta berriro errepikatu daitekeelako, esate baterako, josteko makinen pedalak erabiltzea. Behartutako jarrerak mantentzen dira, halaber, eta horiek eskeleto eta giharretako patologiak eta bizkarrezurreko gorabeherak eragin ditzakete.

Bestalde, makinak konpontzeko eta mantentzeko lanetatik eratorritako arazoak daude. Eta jakina; edozein eraikuntzaren berezko arriskuak: suteak, maila berean erortzeagatik hartutako kolpeak, edo merkantziak manipulatzeagatik, edo bildutako objektuak erortzeagatik.

 

– Moda sektorean, prebentzio kultura sortzeko lan asko gelditzen da egiteko?

Egia da, nahiko segurua den sektore bat denez, arrisku handiagoa duten beste batzuekin konparatuta, ez da prebentzio arloko kultura gehiegi garatu. Hala ere, sektorea gero eta gehiago egiten ari da arriskuak murrizten dituen eta bertako langile guztien osasun eta segurtasun baldintza guztiak hobetzen dituen lan giro bat sortzearen alde.

 

– Nola eboluzionatu du zure sektoreak eta zure enpresak berak segurtasunari eta LAPri dagokionez?

Uste dut eman den aldaketa nagusia izan dela prebentzioa ez zaiela siderurgia edo eraikuntza bezalako industriei aplikatzen soilik, baizik eta lan esparru guztietan zaindu beharreko zerbait dela. LAPri dagokionez bide luzea daukagu egite, baina norabide zuzenerantz abiatzen hasi gara.

 

– Nola diseinatzen da lan arriskuen prebentziorako plan bat moda lantzen duen enpresa baterako?

Pentsatzen dut bestelako industrien antzera izango dela; normalean diseinu arloko araudiei eta gidei heltzen diegu. Hala ere, suposatzen dut beste sektoreekin dagoen alde nagusiena malgutasuna dela: segurtasuna bermatzen duten hainbat arau eta protokolo ezarri behar ditugu, baina hein berean, sei hilabetez behin jaiotzen eta hiltzen den sektore batek behar duen malgutasunari bide eman behar diote.  .

 

– Zein babes neurri aplikatu dituzue zuen tailer-laborategian?

Honako babes neurriak aplikatu ditugu: suteen aurkako babes neurriak, mantenurako eta makinen langileentzako segurtasun ekipoak sortzea, seinaleen instalazioa eta noski; prestakuntza, funtsezko neurrietako bat izanik. Mercedes de Miguel-en lan egiten dutenei prestakuntza eskaini diegu, ekipoak erabiltzeari, jarrera praktika egokiei eta atseden zainketari buruz.

 

– Zer uste dute Mercedes de Miguel-eko langileek prebentzioari eta segurtasunari dagokienez?

Ondo deritzate, esan dezakegu prebentzio giro egokia dugula, nahiz eta oraindik prebentzioaren garrantziaz jabetzeko bide luze egiteko izan. Horretan etengabe egin behar dugu lan, eboluzionatzen eta hobetzen jarraitu ahal izateko, enpresa osoan prebentzio kultura ona ezartzea lortu arte.

 

– Euskadin, beste hirietan baino prebentzio kultura handiagoa dago?

Uste dut gure lurraldeko iragan industrialaren eraginez, arrisku prebentzioaren garrantziarekiko kontzientziazio handiagoa dagoela. Hala ere, gure erkidegoak prebentzio kultura hobetzeko lanean dihardu eta erakundeek lan osasuneko estrategia berrietan lan egiten dute, Osalanek burutzen dituen bezalako ekimen eta jarduera anitzekin.

 

– Hurrengo urteotan, modaren industriak zein erronkari egin beharko dio aurre LAP arloan?

Lan inguru sedentario batetik gero eta gertuago gaude, non arriskuak aldatzen ari diren. Digitalizazioarekin eta telelanarekin, prebentzioaren muina orain arte ezagutzen genuen lan ingurutik urruntzen ari da eta prebentzio baldintzak bermatzeko banakako kontzientzia gero eta garrantzitsuago bilakatu da.

Buletinera harpidetu