Kartelen erakusketa – Laneko prebentzioaren eta segurtasunaren artea Europan
Mugarik gabeko segurtasuna
Gure mugetatik kanpo, kartelen erakusketa iraunkor bat hurbildu nahi dizuegu gaur; hain zuzen ere, Bruselako Europako Institutu Sindikaleko (ETUI) dokumentazio-zentroan bisita daiteke. Bertan, laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan aurrez aurre dauden ikuspegi desberdinak nabarmentzen dira. Prebentzio-kartelen hautaketa oso honek aukera ematen digu laneko arriskuen prebentziorako kanpainen iraganetik gaur egunera arteko bidaia egin ahal izateko.
Gure mugetatik kanpo, kartelen erakusketa iraunkor bat hurbildu nahi dizuegu gaur; hain zuzen ere, Bruselako Europako Institutu Sindikaleko (ETUI) dokumentazio-zentroan bisita daiteke. Bertan, laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan aurrez aurre dauden ikuspegi desberdinak nabarmentzen dira. Prebentzio-kartelen hautaketa oso honek aukera ematen digu laneko arriskuen prebentziorako kanpainen iraganetik gaur egunera arteko bidaia egin ahal izateko.
Erakusketan modu apartan erakusten dira XX. mendean zehar prebentzioko kartelak eta kanpainak sortzerakoan eragina izan duten prebentzio-kulturak, laneko prebentzioak gaur egun arte izandako bilakaera erakustearekin batera.
- Babestu istripuetatik! Hungaria, istripuak prebenitzeko kanpaina, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala 1925-1949. Diseinua: Gebhardt Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
- Pozoia botilan. Heriotza zelatan dago Austria, langileen kalte-ordainen funtsa 1950-1974. Diseinua: Leippet, Theo Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
Gure mugetatik kanpo, kartelen erakusketa iraunkor bat hurbildu nahi dizuegu gaur; hain zuzen ere, Bruselako Europako Institutu Sindikaleko (ETUI) dokumentazio-zentroan bisita daiteke. Bertan, laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan aurrez aurre dauden ikuspegi desberdinak nabarmentzen dira. Prebentzio-kartelen hautaketa oso honek aukera ematen digu laneko arriskuen prebentziorako kanpainen iraganetik gaur egunera arteko bidaia egin ahal izateko.
- Laneko hautsaren kontrako kontrol-neurri eraginkorrak eskatu Polonia, Lan Babeserako Institutu Zentrala 2004-2011. Diseinua: Kubicha, Witold Iturria: CIOP
- SOS … Substantzia kimiko arriskutsuak Polonia, Lan Babeserako Institutu Zentrala 2004-2011. Diseinua: Skorwider, Eugeniusz Iturria: CIOP
- Homo computerus Polonia, Lan Babeserako Institutu Zentrala 2004-2011. Diseinua: Skakun, Jerzy Iturria: CIOP
- Lanetik etxera burua danbor bat bezala nuela iritsi naiz Txekiar Errepublika, Laneko Segurtasunari buruzko Ikerketa Institutua 2002. Iturria: VÚBP
- Laneko estresa Polonia, Lan Babeserako Institutu Zentrala 2004-2011. Diseinua: Napierata, Mariusz Iturria: CIOP
Tartean, gerren arteko garaiko kartelak ditugu, abangoardia artistiko desberdinen eragina erakusten dutenak (adibidez, Alemaniako espresionismoa), eta fotomuntaia eta abstrakzio geometrikoa sartzen hasten dira, langilearen erantzukizun indibidualean oinarritzen jarraitzen duten mezuak komunikatzeko.
- Arriskurik gabe solda dezagun Herbehereak, Platen Commissie Secretariat 1939. Diseinua: Lukåcs Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
- Kontuz hatzekin Portugal. Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
- Bi begi bakarrik dituzu. Babestu itzazu Italia, Laneko Istripuen kontrako Aseguruaren Institutu Nazionala 1952-1978. Diseinua: Boggiani, Luciano Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
Kartel horietan, langileari zuzenean eskatzen zaio arauak betetzea, makineria eta erremintak behar bezala erabiltzea, zereginak egiterakoan kontuz ibiltzea edo babes-neurriak erabiltzea.
- Modu desegokian pilatzea arriskutsua da Herbehereak, Blikman & Sartorius 1929. Diseinua: Heyenbrock, Herman Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
- Eta zure errua balitz? Belgika, Laneko Arriskuen Prebentziorako Elkarte Nazionala 1959. Diseinua: Peretti, Calisto Iturria: Mundaneum (Mons, Belgika)
- Ez galdu torloju bat! Jantzi kaskoa Erresuma Batua, Istripuak Prebenitzeko Errege Elkartea 1950-1974. Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, prebentzioaren kultura berria garatzen hasi ziren eragile sindikalak, eta, horrela, prebentzio-kartelari aldarrikapen-funtzio bat eman zioten. Kartel sindikal horiek lan-osasunaren beste ikuskera bat izango dute, langileen jokabideen arreta-gunea alde batera utzi eta Europako langileek aurrean dituzten arrisku berriak adierazteko. Gainera, laneko gaixotasunei buruz hitz egiten hasiko dira, aurreko karteletan alde batera utzi ohi zirenak.
- Zamaketariak, borrokatu zuen segurtasunaren alde zuen sindikatuarekin! Herbehereak, Garraioko Langileen Sindikatua 1927 Diseinua: Hahn, J.C. Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
- Zenbat jasan beharko dugu? Galdetu zure segurtasun-ordezkariari Danimarka. Metaleko Langileen Danimarkako Sindikatua 1950-1974. Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
- Amaitu ditzagun ekoizpen-erritmo izugarriak Frantzia, Atelier Populaire, Paris 1968. Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
Amaitzeko, emakumeak laneko segurtasunaren karteletan zer-nolako egitekoa izan duen aipatuko dugu. Historikoki, kartel gehienetan, emakumeak oso gutxitan irudikatzen dira langile gisa; aitzitik, emazte eta ama moduan agertzen dira, senarrei gogorarazteko kontuz ibili behar dutela eta etxera onik itzuli behar dutela, edota zuhurtziagabekeriak edo babes-baliabideak ez erabiltzeak familietan dituzten inplikazioei buruz hitz egiteko eta aisialdiaz gozatzea galarazten dutela adierazteko.
- Ez, ezin izango gara aurten oporretara joan. Nire senarrak istripua izan du. Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
- Gerd ez dago hemen. Babesteko betaurrekoak jartzea ahaztu zitzaion, eta 3 astez ospitalean egon behar du, Tenerifen 3 astez egon ordez Alemania, Doitasun Mekanikarien eta Ingeniaritza Elektrikoaren Elkarte Profesionala 1999. Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)
- Langilea eta haren familia. Austriako, Alemaniako eta Herbeheretako kartelak
- Iturria: Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutua (Amsterdam)