PreZero enpresaren lan-segurtasuneko kanpaina Jose Motarekin – Eta…. balitz? Aurre hartu
Mugarik gabeko segurtasuna
Aurreko aldietan aipatu dugun moduan, laneko arriskuen prebentzioak ez du zertan beti zurruna izan, ez eta arauez beterikoa ere, eraginkorra izateko. Gainera, askotan, mezua gertuagoko kanalen bidez komunikatzen denean (adibidez, musika edo umorea) urrunago iristea lortzen da, sakonagoa izatea eta langileek denbora gehiagoz izatea oroimenean.
Aurreko aldietan aipatu dugun moduan, laneko arriskuen prebentzioak ez du zertan beti zurruna izan, ez eta arauez beterikoa ere, eraginkorra izateko. Gainera, askotan, mezua gertuagoko kanalen bidez komunikatzen denean (adibidez, musika edo umorea) urrunago iristea lortzen da, sakonagoa izatea eta langileek denbora gehiagoz izatea oroimenean.
Horren adibide egoki bat da PreZero Españaren kanpaina, laneko segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa; hondakinak kudeatzeko eta tratatzeko konpainia nagusietako bat da enpresa. Kanpainaren protagonista Jose Mota umorista eta aktorea da, eta izenburu oso egokia jarri zaio: Eta… balitz? Aurre hartu.
Kanpaina honen bitartez, PreZerokoek istripuei aurre hartu nahi izan diete eta laneko segurtasuna beste modu batera landu, umorearen aldeko apustua eginez, sentsibilizatzeko bide bezala erabilita. Ondorioz, 11 bideo sortu dira, eta, horietan, laneko segurtasunarekin, osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hainbat gai jorratu dira: prebentzioa oro har, segurtasunez gidatzea, ordena eta garbitasuna, norbera babesteko ekipoak (NBE) behar bezala erabiltzea edo seinaleak errespetatzeak duen garrantzia, besteak beste.
Jose Motaren esketxetako bat ikusten ariko bagina bezala, berak bere hitz egiteko modu berezia, hurbileko tonua eta hain ezagunak diren esaldiak erabiltzen ditu arreta gauza oso serio batean jartzeko: istripua gertatu aurretik arrisku-egoerei aurrea hartzeko beharra, “eta… balitz? ospetsua, gehienetan berandu iristen dena.
Lagunarteko hizkera lasaian eta umorez beterikoan, jokabide seguruak indartzeaz gain, langileek aurrean dituzten arrisku ohikoenen aurkako prebentzio-neurriak gogorarazten dira, modu naturalean, inposiziorik eta diskurtso moralizatzailerik gabe.
Prebentzioa komunikatzeko modu horri esker, mezuak zerbait hurbileko, eguneroko eta langileen eguneroko errealitatean aplikatzeko modukoak diren bezala hartzen dira. Eta hortik datorkio arrakastaren zati bat: pertsonek ikusten dutenaz ohartzen direnean, ikaskuntza askoz eraginkorragoa da.
Modu horretan, hobeto jasotzen da segurtasuna guztion kontua dela dioen funtsezko ideia. Prebentzio-kultura umorearen bidez indartzea tresna boteretsua da, prebentzioa modu sortzailean komunikatzen bada, horrek indarra hartzen baitu.
Prebenitzea ez da arauak betetzea soilik; jardun aurretik prentsatzea da, aurrea hartzea, nork bere burua zaintzea eta besteak zaintzea. Eta mezu hori irribarre batekin iristen bada, hobeto gogoratu eta errazago barneratzen da.