Simpsondarrek lagundu al dezakete laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatzen?

Mugarik gabeko segurtasuna
Simpsondarrek lagundu al dezakete laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatzen?

Laneko segurtasuna eta osasuna tartean dauden pertsona guztien arreta eta konpromisoa eskatzen duen gai tekniko eta oso serio bat da. Hala ere, laneko segurtasunari zein osasunari buruzko mezu garrantzitsuak transmititzeko modurik eraginkorrenetako bat umorea eta kultura herrikoia izan ohi dira. Horregatik, nahiz eta gai garrantzitsua izan, prebentzioari buruz kontzientziatzeko moduak ez du zertan serioa izan behar, ezta aspergarria den sermoi erako zerbait izatera mugatu behar ere, eraginkorra izateko.

Prebentzio mota entretenigarriago edota dibertigarriago horren adibide nabarmen bat, goi-mailako profesional espezializatuak prestatzen jardun izaten den Peruko Hegel Institutuak Simpsondarrak telesail bizidun ikonikoaren zenbait zatirekin egin duen erabileran aurkitzen dugu, izan ere, LSOn espezializatutako gainbegirale batekin kontatzearen garrantziaz kontzientziatzeko erabili ditu. Simpsondarren pertsonaiak, umorerako era satirarako duten gaitasunarekin, lanean segurtasunak duen garrantziaz jabetzeko tresna ahaltsua izan litezke.

Aipatu bideoan, bere lanerako gaitasun ezagatik eta seriotasun zein zorroztasun faltagatik ezaguna den Homer Simpson Springfieldeko zentral nuklearreko solairuan segurtasun-ikuskatzaile postua betetzen ikusten dugu eta bera lanpostu horretan dagoen bitartean lan-ingurune horretan gertatzen diren ausarkeria guztiak egiaztatzen ditugu. Pertsonaia honek, LSOren arduradun batek izan behar ez lukeen guztiaren sintesi bat dakarkigu: arduragabea, axolagabea, ausartegia, zuhurtziagabea da, ez du prestakuntza egokirik eta akats oso larriak egiteko joera du.

Hegel Institutuak Simpsondarren pasarte horietan gertatzen den guztia nabarmentzen du eta gertatutakoa iraultzeko erabiltzen du, baita laneko segurtasunaren ardura duten profesional gaituekin eta arduratsuekin kontatzeko beharra zorroztasunez azpimarratzeko ere.

Simpsondarren telesaileko pasarte honen erabilera eraginkorra da, izan ere, telesailarekin duten umorearen eta familiartasunaren bidez, pertsonen arreta bereganatzea lortzen du. Homer hain ezaguna denez, egoera kritiko horretan ikustean, geure lan-eremuan gertatzen denari buruz naturaltasunez hausnartzera gonbidatzen du.

Gainera, prebentzioaren ikuspegi umoretsu horrek LSOri buruz hitz egitean batzuetan dagoen erresistentzia-hesia eraisten laguntzen du.

Buletinera harpidetu