Ba al dago zerbait gehiago APQtik haratago?

Segurmania
Ba al dago zerbait gehiago APQtik haratago?

H330 hilkor etiketarekin sailkatutako produktu baten 20 tona bildu behar ditu. APQs-en baimena du (produktu kimikoak biltegiratzeko araudia) sukoi eta korrosiboetarako, ez, ordea, toxikoetarako. APQ zabalduz gero nahiko izango dela… ez baitago ezer APQtik haratago, ezta?

Duela aste gutxi batzuk oso bilera interesgarria izan nuen gurekin elkartutako fabriketako batean.

Gaiari fabrika baten kudeatzaileak bidalitako posta soil batekin heldu genion. Zera zioen, hitzez hitz: “Kaixo Luis, produktu berri batean lan egiten ari gara eta inhalatuz gero, H330 hilkor etiketarekin sailkatutako produktu baten 20 tona bildu behar ditugu. APQs-en baimena dugu (produktu kimikoak biltegiratzeko araudia) sukoi eta korrosiboetarako, ez, ordea, toxikoetarako. Paper asko osatu beharko dugulakoan nago, nahiz eta uste izan APQ zabalduz gero nahiko izango dela… ez baitago ezer APQtik haratago, ezta? Honekin laguntzerik mesedez?”.

Telefonoa hartu eta deitu nien “Uste dut hobe dela aste honetan zuengana joatea eta, ordubetez inguru, erabaki honen ondorioak komentatu ditzakegu, anitzak eta oso serioak baitira. Industria bat sar daitekeen arazo larrienetariko batean sartuko zarete, alegia: larrialdietarako planifikazio eta segurtasuna kudeatzeko sistema osoa aldatzetik hasten da eta, bitarteko pausu ugari eman ondoren, udalerriko bizilagunei zuzenduriko plan batekin amatzen da, zuen fabrikan larrialdi bat gertatuz gero, nola jardun behar dutenei buruzkoa”.

Kontua erraza da, I. eranskinari so egiten bazaio, irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren 1. Zatiko taulan. Beraren bidez, substantzia arriskutsuek parte hartzen duten istripu larriei datxekien arriskuak kontrolatzeko neurriak ontzat eman ziren, “Seveso Dekretua” izenekoa. Bertan zera ikus daiteke: “H1 TOXIKOTASUN LARRIA – 1. Maila, eraginpean egoteko bide guztiak”, 2. zutabean  fabrikan biltegiratzeko 5 tona markatzen ditu, behe mailak adierazitakoak derrigortzen duenean eta 20 tona berriz, goi mailak ezarritako baldintzetarako, 3. zutabean.

CLP Araudiari heltzen bazaio (1272 zenbakidun Araudia (EB) (2008), nahasketen eta substantzien sailkapena, ontziratzea eta etiketatzea araupetzen duena), nahiz eta, produktuaren Segurtasun Datuen Fitxa begiratzearekin nahikoa izan, ikus daiteke H330 etiketa 1. maila toxikotasun larriari dagokiola, hots; eskalaren larriena.

Eta, are gehiago; ekainaren 23ko 656/2017 Errege Dekretuak (beraren bidez Produktu Kimikoak Biltegiratzeko Araudia eta MIE APQ a 10 Osagarrizko Argibide Teknikoak ontzat eman ziren, “APQ Dekretua”) biltegiratutako kopuruak aipatzen ditu, beraz, produkzio prozesuan dauden kopuruak ez dira kontuan hartuko. Hala ere, Seveso Dekretuak, bere 3.6. artikuluan, zera dio: “3. zutabean zehaztutako kopuruetan edo hortik gorako substantzia arriskutsuak biltegiratutako establezimendua”… hau da, batu behar dira biltegiratutako substantzia guztiak eta prozesuan daudenak eta hori, azaleko tratamenduetan dauden upelen kasuan, esaterako, kritikoa da. (Barkatu esaldiaren idazkera, baina aipamena hitzez hitzekoa da).

Bileran azaldu zidaten produktua diseinatutako prozesu berri baterako behar zutela. Hamaika bira eman ziotela, aukera desberdinak bilatzeko, baina ez zutela baliozko ordezkorik aurkitu.

Nire aldetik, Seveso Dekretuak dakartzan betekizunak azaldu nizkien eta bere izenak Italiako herri batean duela jatorri, non 1976. urtean, istripu bat egon zen: bertan ez zen kalte pertsonalik izan, baina lurralde zati handia kutsatu zuen dioxinekin eta ondorioz 80.000 behi baino gehiago akabatu behar izan ziren.

Istripuak agerian utzi zuen larrialdietako baliabide publikoak eta enpresa bera koordinatzearen funtsezko garrantzia eta, geroztik, konexio horrek funtzionatzea xede duen Europako araudia “Seveso Araudia” izendatu zen. Europar Batasuneko araudiaren segurtasuneko exijentzia maila gorenaz ari gara, baina munduko maila gorenaz ari garela esan dezakegu ere. Bertan, Euskal Autonomia Erkideko 40 establezimendu inguru aurkitzen dira.

Baina koordinazio horretarako buru-belarri lan egin behar da, antolaketan aldaketa handia sortu behar da eta, bereziki H330 etiketarekin sailkatutako produktu lurrunkorren kasuan, inbertsio garrantzitsuak egin behar dira.

Hasierako ezustekoaren ondoren, enpresaren taldea egoerari buruz hausnartzen hasi zen, bertan 20 tona biltegiratzeko beharra ebaluatu zuen eta azkenik ondorioztatu zuten logistika arloan nolabaiteko esfortzua eginez gero, 200 litrorekin moldatu zitekeela, 20 tonetako sortetan erosteko erabakia prezioari zegokion erabakia baitzen eta ez benetako beharra zegoelako.

Produktuaren 200 litroko stockarekin, likido toxikoei buruzko APQ arautzearekin bakarrik nahikoa da (araudia aplikatzen hasiko da 50 litroetatik aurrera), proiektua osatzeko beharrik gabe (hura osatu behar da 250 litroetatik aurrera), beraz, airea berbideratzeko armairu modular batekin, 7.000 € inguruko aurrekontu batekin, proiektua abian jar liteke.

Ondorioz: bertako segurtasun teknikariek erabaki eta proiektu guztietan parte hartu behar dute hasieratik.

 

Luis Blanco Urgoiti

AVEQ-KIMIKAko Idazkari Nagusia

Buletinera harpidetu