Lan-ingurune segurua eta osasuntsua, funtsezko printzipio eta eskubide gisa – Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna, 2023

Segurmania
Lan-ingurune segurua eta osasuntsua, funtsezko printzipio eta eskubide gisa – Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna, 2023

2003az geroztik, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatzen da apirilaren 28an. Horretarako, LANEk nazioarteko kanpaina bat antolatzen du urtero, mundu-mailan jarduera ezberdinak eginaz. Aurten, 2023 honetan, kanpainaren leloa lan-ingurune seguru eta osasungarria da, laneko funtsezko printzipio eta eskubide gisa.

2003az geroztik, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatzen da apirilaren 28an. Horretarako, LANEk nazioarteko kanpaina bat antolatzen du urtero, mundu-mailan jarduera ezberdinak eginaz. Aurten, 2023 honetan, kanpainaren leloa lan-ingurune seguru eta osasungarria da, laneko funtsezko printzipio eta eskubide gisa.

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) aldarrikatu zuen lan segurua eta osasungarria sustatzearren, segurtasuna eta osasuna lan duina lortzeko oinarria baitira.

2003. urtean, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) apirilaren 28a hautatu zuen ospakizun honetarako, munduko mugimendu sindikalak 1996tik hautatutako eguna baitzen lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen biktimei omenaldia egiteko.

Aurten, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren ospakizunak eta lan segurua, osasuntsua eta duina sustatzeko urtero antolatzen den nazioarteko kanpainak gai hau hautatu dute: lan-ingurune segurua eta osasungarria, laneko funtsezko printzipio eta eskubide gisa.

Iaz, LANEren Lanaren Nazioarteko 110. Konferentzia Genevan egin zen eta 2022ko ekainaren 11n amaitu zen. Bertan, erabaki historiko bat hartu zen; hau da, lan-ingurune seguru eta osasungarri baterako eskubidea sartzea LANEren laneko funtsezko printzipio eta eskubideen esparruan.

Horri dagokionean, langileen segurtasunari eta osasunari buruzko hitzarmena, 155. zenbakikoa, eta langileen segurtasunerako eta osasunerako sustapen-esparruari buruzko hitzarmena, 187. zenbakikoa, funtsezko hitzarmentzat jo ziren.

Erabaki hori dela-eta, Estatu kide guztiek, aipatu hitzarmenak berretsi ez badituzte ere, hitzarmen horien xede diren funtsezko eskubideei buruzko printzipioak errespetatzeko, sustatzeko eta gauzatzeko betebeharra dute, Erakundeko kide izateagatik, eta hori fede onez eta Konstituzioarekin bat etorriz egin behar dute.

Apirilaren 28an, adituak eta agintariak bilduko dira funtsezko eskubide berri hori sartzeak lan-munduan dituen ondorioak eta praktikan aplikatzeko modu egokiak eztabaidatzeko. Gainera, aurrean aipatutako 155 eta 187 zenbakiko funtsezko Hitzarmenetan jasotako xedapenen aplikazio-egoeraren inguruan egindako ikerketaren emaitzak aurkezteko balioko du.

Segurmaniatik, beste urte batez, segurtasunarekiko eta osasunarekiko gure babesa eta konpromisoa erakutsi nahi dugu egun garrantzitsu honetan. Erabat horren alde gaude eta egunez egun lan egiten dugu lan-ingurune segurua eta osasuntsua sortzen laguntzeko hori sustatzeko, langile guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea bermatze aldera lan guztietan.

Lan-ingurune seguru eta osasungarri horretan prebentzioak ondo ezarrita egon behar du, arriskuak eta istripuak saihesteko aukera emanaz. Laneko funtsezko eskubide hori lortzen eta errespetatzen lagundu behar dugu guztiok.

Buletinera harpidetu