Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren 2026ko Mundu Eguna: lana antolatzea istripuak saihesteko
Segurmania
Urtero, apirilaren 28an, gauza garrantzitsu bat etortzen zaigu gogora; alegia, lanean segurtasuna eta osasuna izateko, ez direla soilik arauak bete behar, baizik eta gauzak egunerokoan nola egiten ditugun kontuan izan behar dugula. Segurmaniatik bat egiten dugu LANEk bultzatutako Mundu Egunarekin, eta ideia bat argi izanda: prebentzioa lanaren antolaketan hasten dela.
Urtero, apirilaren 28an, gauza garrantzitsu bat etortzen zaigu gogora; alegia, lanean segurtasuna eta osasuna izateko, ez direla soilik arauak bete behar, baizik eta gauzak egunerokoan nola egiten ditugun kontuan izan behar dugula. Segurmaniatik bat egiten dugu LANEk bultzatutako Mundu Egunarekin, eta ideia bat argi izanda: prebentzioa lanaren antolaketan hasten dela.
Izan ere, istripuak ez dira zoriaren ondorio izaten. Lana ondo diseinatu gabe dagoenean agertzen dira: presaka gabiltzanean, koordinaziorik ez dagoenean, jarraibideak oso argiak ez direnean edo ebaluatu ez diren aldaketak egin direnean.
Hori dela-eta, segurtasunaz hitz egitea da lana planifikatzeko eta kontrolatzeko moduaz aritzea: inprobisazioak saihesteko urratsak eta metodoak nola definitzen diren; rolak eta erantzukizunak nola esleitzen diren; denborak nola antolatzen diren; taldeak, jarduerak eta kontratak nola koordinatzen diren; aldaketak arrisku berriak sortu aurretik nola kudeatzen diren; lan kritikoak nola baimentzen eta kontrolatzen diren; eguneroko operatiboan nola komunikatzen den; eta hori guztia benetan betetzen dela nola gainbegiratzen den.
Azken finean, lana antolatzea lan egiteko modua diseinatzea da, segurua izan dadin.
Testuinguru horretan, OSALANen “Laneko ongizatea bultzatzen dugu” kanpaina bezalako ekimenek prebentzioa erakundeen eguneroko kudeaketan integratzearen garrantzia indartzen dute. Eta ikuspegi hori partekatzen dugu batez ere pertsonak planifikatzeari, antolatzeari eta inplikatzeari dagokionean.
2009az geroztik, Segurmania Euskadin lanean ari da segurtasuna ulertzeko modu integratuagoa, operatiboagoa eta enpresen errealitatearekin lotuagoa dena bultzatzeko. Aurten, hori posible egiteko funtsezkoak diren tresnei erreparatzen jarraituko dugu; hala nola, prebentzio-behaketak, ezbehar-tasa murrizteko metodologiak edo arrisku bereziko jardueretako lan-baimenak.
Izan ere, gakoa ez da bakarrik arriskua agertzen denean jardutea, baizik eta lana antolatzea horri aurrea hartzeko eta istripu izaten ez amaitzeko.
Segurtasuna lan egiteko moduaren parte denean, betebehar isolatua izateari utzi eta prebentzio-kultura bilakatzen da.
Eta hor hasten da dena.