SEGURMANIA – Jardunaldi teknikoa: arrisku elektrikoak aztertzea

Segurmania
SEGURMANIA – Jardunaldi teknikoa: arrisku elektrikoak aztertzea

Lan-istripuetan, heriotza-kausa nagusiak korronte elektrikoak eta era horretako arriskuekiko esposizioa dira, eta datu hori prebentzio-kulturaren bitartez murriztu daiteke.

Gauzak horrela, Segurmaníak arrisku elektrikoei buruzko jardunaldi tekniko bat antolatu du azaroaren 23rako, era horretako istripuen ohiko kausak aztertzeko eta zehazteko asmoarekin. Hizlari eskarmentudun eta profesionalekin, gai hauen inguruko metodologia eta irizpideak aztertuko ditugu: istripu horiek nork aztertu behar dituen eta arrisku elektrikoen ezbehar-tasa gutxitzeko zer jokabide seguru ezarri behar diren.

Jardunaldia enpresa txiki eta ertainetan prebentzioa kudeatzeaz arduratzen diren teknikari, zuzendari eta arduradunentzat antolatu dugu, Confebasken eta Osalanen babesarekin. Ekitaldia SEA Arabako Enpresariak elkartearen egoitzan egingo dugu: Posta pasabidea, 32-7, Gasteiz. Ordutegiari dagokionez, 15:30ean hasi eta 17:00etan amaituko da.

Izena SEAren web-orrian eman behar da.

Buletinera harpidetu