Adimen Artifizialak LAPean duen zeregina

Segurtasun-ikasgaiak
Adimen Artifizialak LAPean duen zeregina

Enpresak eboluzionatu dira, produktiboak eta eraginkorragoak izan ahal izateko, baina baita langileontzat gune seguruagoak lortzeko ere. Eta hemen teknologiak langileen osotasuna arriskuan jartzen duten arriskuez ohartarazten gaitu.

Enpresak eboluzionatu dira, produktiboak eta eraginkorragoak izan ahal izateko, baina baita langileontzat gune seguruagoak lortzeko ere. Eta hemen teknologiak langileen osotasuna arriskuan jartzen duten arriskuez ohartarazten gaitu.

Une honetan aurrerapen teknologikoetan garapen handia eman da lanpostuetan, besteak beste, Adimen Artifiziala (AA) edo ukipen bidezko teknologia. Izan ere, gero eta gehiago eta neurri handiagoan lan esparru osoan ezartzen ari da, langileei prozesuak gauzatzeko edo sinplifikatzeko ez ezik, langileei arriskuak saihesteko, aurreikuspenak egin ahal izateko ere, eguneroko zereginak gauzatzerakoan.

Ukipen bidezko teknologiari dagokionez,  adibidez, tabletak edo smartphone-ak, arriskuak azkar eta eraginkortasunez kudeatzeko eta ikuskatzeko aukera ematen du, eta baita alertak unean bertan jasotzeko edo bidaltzeko aukera ere. Aukera ezin hobea da prebentzio jarduerak gauzatzen ari direla kontrolatzeko eta jarraipen zorrotza egin ahal izateko.

Araua: arriskuak prebenitzea

Hori dela eta, lan esparruan aplikatutako Adimen Artifiziala gauzatzeko, une oro, eman daitezkeen lan arriskuak kontuan hartu eta saihestu behar dira. Hauxe da helburua: arriskuak prebenitzea.

Hain zuzen ere,  lan istripuak saihesteko eta horiei aurre hartzeko zenbait konpainiek aurreikuspen analitikoa erabiltzen du, lan jarduerak segurtasun osoz planifikatzeko. Hau da, gerta daitezkeen egoerei aurre hartzen diete, eta horrela istripuak eta langileei kalte eragiten dieten arrisku egoerak saihesten dituzte.

Adimen artifizialdun kamerei esker, segurtasun langileek sistemak bidaltzen dituen alerta guztiak jasotzen dituzte eta euren adimena erabiltzen dute arriskua zuzentzeko jarduera egokia ebaluatzeko.

Bestalde, logistika eremuan larrialdiko sarrerak blokeatuta daudela ohartarazten duten aplikazioak daude, esaterako, zaintza kamerei esker. Eta horrez gain, trafikoko gune beltzak aurreikusi ditzaketen aurreikuspen ereduak ere erabiltzen dira. Alderdi hori oso garrantzitsua da, istripuetako asko itinere gertatzen direlako.

Era berean, Adimen Artifiziala ere aplikatzen da jokabide arduragabeetaz ohartarazten duten zaintza bideoko sistema adimentsuei esker, esate baterako, lanpostuan NBE bat falta dela.

Horrela, AA konpainietan sartzearen ondorioz, lan segurua sortzen ari da, zeregin arriskutsuenak ordezkatzen edo istripuak gertatzeko aukera gehiago dituzten lanpostuak ezabatzen ari direlako.

Teknologia berri hau segurtasun arloko aurrera pausu handia izan da eta arriskuak identifikatzeko eta aurreikusteko erabiltzen da eta, baita horiek murrizteko modurik hoberena bilatzeko ere.

Laburbilduz, lan esparruko aurrera pausu hauek produktibitatea hobetu ez ezik, langileen produktibitatea ere hobetzen dute. Helburua prebentzio kultura  ezartzea eta istripuei aurre hartzea da, denek etxera itzuli nahi dugulako.

 

 

Buletinera harpidetu