Arnesaren sindromea; kausak, sintomak eta prebentzio-neurriak

Segurtasun-ikasgaiak
Arnesaren sindromea; kausak, sintomak eta prebentzio-neurriak

Pertsona batek altueran lan egiten duenean, arreta bereziki erorketan jartzen da. Batzuek pentsatzen dute arriskurik handiena dela, eta langilea erorikotik bizirik atera denean eta arnesetik zintzilikatuta dagoenean, arriskurik ez dagoela eta salbu dagoela; oker dabiltza, ordea. Oraindik ere gehiegi ezagutzen ez den arrisku bat bada, eta arriskutsua izan daiteke berdin-berdin; hau da, arnesaren sindromea.

Pertsona batek altueran lan egiten duenean, arreta bereziki erorketan jartzen da. Batzuek pentsatzen dute arriskurik handiena dela, eta langilea erorikotik bizirik atera denean eta arnesetik zintzilikatuta dagoenean, arriskurik ez dagoela eta salbu dagoela; oker dabiltza, ordea. Oraindik ere gehiegi ezagutzen ez den arrisku bat bada, eta arriskutsua izan daiteke berdin-berdin; hau da, arnesaren sindromea.

Sindrome hori esekiduragatiko trauma, sindrome ortostatiko edo shock ortostatiko moduan ere ezagutzen da, eta ondorio hilgarriak izan ditzake. Eroriko baten ondoren, esekitze-fasea gertatu eta hori denbora luzez luzatzen bada, arnesetik zintzilik egonik, mugitzeko ezintasunak eragindako mugiezintasun-fase batean edo pertsona konorterik gabe edo nekatuta dagoelako, arrisku handia egoten da, eta pertsona minutu gutxi batzuetan hil daiteke.

Zintzilik egotean, odola pilatzen da hanketan, eta oinak mugitu ezin badira, hutsegitea gerta daiteke zain-itzuleran; halaber, egoera hori larriagotu daiteke arnesaren zintek odola igarotzea eragozten dutelako. Ondorioz, odol gutxiago iristen da bihotzera, eta arteria-hipotentsioa eta odol-fluxua murriztea gerta daiteke beste bizi-organo batzuetan. Horrela, odol-presioak eta odol-zirkulaziorik ez izateak toxinak pilatzea bultzatzen du, oxigeno-faltagatik eta zelula-heriotzagatik.

Arnesaren sindromeak sintoma hauek ditu: oinak eta hankak gogortzea, parestesia, goragalea, takikardia, min handia, itolarri-sentsazioa, kontrakzio kontrolaezinak, hipotentsioa eta kontzientzia-maila jaistea.

Pertsona kontzienteetan sintomak bat-batean agertu eta abiadura handian gerta daitezke. Biktimak erreakzionatu ezin badu, segundo gutxi batzuetan sintomak larriagotu daitezke.

Pertsona batek sintomak izateko duen azkartasuna bere baldintza fisikoen araberakoa da. Deshidratazioa, hipotermia, mina eta nekea bezalako sintomatologiek eta gaixotasun kardiobaskularraren edo arnas gaixotasunaren aurrekariek nabarmen handitzen dute arnesaren sindromea izateko arriskua.

Arnesaren sindromea prebenitzeko, lehenik eta behin horren larritasuna zabaltzeko ekintza orokorrak burutu behar dira, altueran lan egiten duten pertsonak kontzientziatzeko eta mentalizatzeko horren garrantziaren eta erreskatea azkar egitearen eta maniobrak behar bezala egitearen inguruan.

Ondoren, erreskate-tekniken gaineko entrenamendu eta prestakuntza espezifikoa jaso behar dute, aldizka derrigorrezko simulakroak egitearekin batera, era horretako egoerak gertatuz gero, berme handienekin aurre egiteko. Erreskatea egiterakoan, honako ezagutza hauek izan behar dira kontuan:

  • Erreskatatutako pertsona ez da bat-batean posizio horizontalean jarri behar, hanketan oxigenorik gabe duen odola gorputzeko gainerako organoetara jariatu baitaiteke eta garuna edo giltzurrunak bezalako bizi-organoei kalte egin, baita bihotza taupadarik gabe geratzea ere.
  • Istripua gertatuz gero, lehendabizi erreskatea egin behar da, eta horrek lehentasuna izan behar du biktima egonkortu aurretik.
  • Biktima kontziente badago, lasaitu egin behar da eta ahal duen neurrian hankak mugitzea gogorarazi, belaunak tolestuz eta luzatuz, ahal bada, hankak posizio horizontalean mantenduz.
  • Lana egin aurretik, zereginak kontu handiz planifikatu behar dira eta prest izan larrialdi-kasuan jarduteko plana, biktima berehala erreskatatu ahal izateko.
  • Ezinbestekoa da erorketen aurkako arnes egokia hautatzen jakitea tailaren arabera eta behar bezala doituta eramatea, gehiegi estutu gabe edo lasaiegi eraman gabe.
  • Ahal dela ez erabili bizkarreko ainguraketa-puntu bakarreko arnesik, beste prebentzio-baliabiderik gabe (adibidez, traumaren kontrako zinta bat).

 

Buletinera harpidetu