Ekipo seguruak ekipo egokiak. Stop harrapaketa

Segurtasun-ikasgaiak
Ekipo seguruak ekipo egokiak. Stop harrapaketa

Lan ekipoek eragindako harrapaketa lan istripuen kausa nagusienetariko bat da. Harrapaketek oso ondorio latzak izan ditzakete, besteak beste: hausturak, ebakiak, azalaren zulaketak, erredurak, lesio larriak, anputazioak edo baita heriotza ere.

Lan ekipoek eragindako harrapaketa lan istripuen kausa nagusienetariko bat da. Harrapaketek oso ondorio latzak izan ditzakete, besteak beste: hausturak, ebakiak, azalaren zulaketak, erredurak, lesio larriak, anputazioak edo baita heriotza ere.

Datuek egiaztatzen dute  egunero makinetan lan egiten duten langileek bakarrik ez dituztela mota honetako istripuak izaten: mantenuko, muntaiako, desmuntatzeko, garbiketako, etab. langileek istripu asko jasaten dituzte. Esperientzia gutxiko langileek ez ezik, eskarmentu handikoek ere istripuak dituzte, bereziki, behin behinean lanpostuz aldatzen badute.

Lan ekipoek eragindako  harrapaketek, arrisku mekanikoak sortutako lan istripuak sortzen dira langilea zati mugikorrekin kontaktuan jartzen delako. Zati mugikorren arriskuak leku hauetan aurkitzen dira:

  • Aurkako norabidean biratzen diren piezen artean: ijezteko makinak, arrabol nahasgailuak, kalandriak, etab.
  • Zati biratzaileen eta haiekiko mugimendu tangentziala dutenen artean: poleak, hortzak dituzten gurpildun kateak, kremaileradun engranajea, etab.
  • Pieza biratzaileen eta zati finkoen artean: askotan, zati finkoa babes karkasa izaten da.

Dakigun bezala, mota hauetako istripu hauek saihestu daitezke prebentzio printzipioak aplikatuta.  Prebentzio neurri egokiak hartuta, ekidin daitezke makinek eragindako harrapaketen istripuak edo murriztu daitezke horiek eragin ditzaketen kalteak.

Prebentzio neurri eraginkorrenak arriskuaren jatorrian jarduten dutenak eta langileak izan ditzakeen distrakzioak edo arinak ez diren axolagabekeriak prebenitzen dituztenak dira. Arriskuei jatorrian egin behar zaien aurre. Hauek dira, makinetako harrapaketak ekiditeko abian jar daitekeen zenbait prebentzio neurri: .

  • Ziurtatu lan ekipoak seguruak direla eta segurtasun baldintza guztiak betetzen dituztela (EB markak, ziurtagiriak, etab.)
  • Lan ekipoak mantenu egoera egokian mantendu.
  • Makinak aldez aurretik ezarritako lan prozedurei jarraiki.
  • Beharrezko baliabide eta babes ekipoak erabili, enpresak hornituta.
  • Prestakuntza zehatza, nahikoa eta egokia jaso gabeko lanik ez egin.
  • Egiaztatu beharrezko babesak hesiak edo segurtasun sistemak dituzula, arrisku zonaldean sartzea saihesteko eta behar bezala kokatuta daudela eta funtzionatzen dutela ziurtatu.
  • Ez blokeatu, baliogabetu, manipulatu edo aldatu segurtasun eta babes elementuak, lan bat errazteko edo arintzeko asmoz.
  • Pieza mugikorrak dituzten zonaldetara edo elementuetara gerturatzea ekidin eta eskuak zonalde hauetatik urrun eduki.
  • Ez erabili eraztunik, katerik, osagarririk edo jantzi zabalik, zapirik edo lepokorik, makinetan trabatu daitezke eta.
  • Mantenu lanak egiterakoan, makina geldituta eduki beti eta ahal bada, babes elementuak kendu gabe.
  • Lanak berehala eten egin makinak huts egiten
  • Ekipo bat erabiltzea galarazi, zuzenean edo zeharka, behar bezalako segurtasun bermeak eskaintzen ez dituela jakiten duzunean.

Segurtasun neurri hauek kontuan hartuta, harrapaketak eragindako istripu asko saihestu daitezke. Prebentzioa beti.

Buletinera harpidetu