Enpresa Jarduerak Koordinatzeko prozesua. Lehen etapa – Kontratazioa

Segurtasun-ikasgaiak
Enpresa Jarduerak Koordinatzeko prozesua. Lehen etapa – Kontratazioa

Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) funtsezko prozesua da hainbat enpresa lanean ari diren lan-inguruneetan segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Ez da isolatutako ekintza bezala ikusi behar, elkarrekin lotutako etapa-multzoa gisa baizik, laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa eraginkorra egin ahal izateko. Gaur, lehen etapari buruz hitz egingo dugu: Kontratazioa.

Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) funtsezko prozesua da hainbat enpresa lanean ari diren lan-inguruneetan segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Ez da isolatutako ekintza bezala ikusi behar, elkarrekin lotutako etapa-multzoa gisa baizik, laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa eraginkorra egin ahal izateko. Gaur, lehen etapari buruz hitz egingo dugu: Kontratazioa.

EJK eraginkorra izan dadin, funtsezkoa da antolaketa-unitate eta hierarkia-maila guztiak inplikatzea. Etapa bakoitzean Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP) integratzea oinarrizkoa da prozesuak arrakasta izan dezan, informazio-fluxu egokia eta erabakiak modu koordinatuan hartzea ziurtatu behar baita inplikatutako alderdi guztien artean.

Prozesua behar bezala burutu dadin, parte hartzen duten enpresa ezberdinek egoera bakoitzerako koordinazio-bitarteko egokienak ezarriko dituzte, informazioaren trukea, erabakiak hartzea, akordioak hartzea, neurriak ezartzea eta horien jarraipena egitea errazte aldera.

EJKren prozesua etapa hauek osatzen dute:

  1. Kontratazioa.
  2. Plangintza eta antolaketa.
  3. Gauzatzea eta kontrola.
  4. Lana amaitzea eta ebaluatzea.

Lehen etapa kontratazioa da, eta kontratatutako enpresek edo langileek lan-inguruneko arriskuen eta baldintzen gainean beharrezko informazioa izatea bermatu behar du lantokiko titularrak. EJKren kudeaketan maiz egiten den akatsa da informazio hori hasieratik ez ematea, eta, horren ondorioz, istripuak gerta daitezke, araudia ez bete edo lanak egitean gatazkak sortu.

 

Zeintzuk dira kontratazioaren etapa honetan eman beharreko funtsezko urratsak?

1- Lantokiko titularrak prebentzio-informazioa biltzea

  • Lantokiko arriskuak identifikatzea (sarrerak, lan-eremuak, instalazioak, substantzia arriskutsuak, etab.).
  • Dauden prebentzio-neurriak eta premia gehigarriak ebaluatzea.
  • Baldintza espezifikoak; hala nola, espezializazio-maila, ziurtagiriak (adibidez, Amianto Arriskua duten Enpresen Erregistroa – RERA) eta eskatutako prebentzio-dokumentuak.
  • Bildutako informazioak zehatza eta eguneratzeko modukoa izan behar du, beharrezkoa den heinean. Informazioaren xehetasun-maila, besteak beste, honako hauen araberakoa izango da: egin beharreko jardueren arriskugarritasun-maila, parte hartzen duten enpresen kopurua, eraginpean dauden langile-kopurua eta jardueren iraupena.

2- Lantokiko titularrak aurrekontuak eskatzea eta enpresak hautatzea

  • Lantokiaren titularrak eskaintzak eskatuko dizkie eskatutako segurtasun- eta osasun-baldintzak betetzen dituzten enpresa edo langile autonomoei.
  • Antzeko lanetarako aurretik kontratatutako enpresek prebentziorako duten historiala baloratzea gomendatzen da. Frogatutako prebentzio-lana baliagarria izan daiteke berriro ere kontuan hartzea komenik den baloratzeko.
  • Prebentzio-informazioa bileren, bideokonferentzien, posta elektronikoen edo lantokira egindako bisiten bidez komunikatu ahal izango da.

3- Parte hartzen duten enpresek eskaintzak prestatzea

  • Lantokiko titularrak emandako informazioa kontuan hartuta, enpresa interesatuek beren eskaintzak prestatuko dituzte, hartu beharreko prebentzio-neurriak, gauzatzeko epeak eta beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak adierazita.
  • Beharrezkotzat joz gero, informazio gehigarria eska dezakete edota lantokira bisita bat egin, analisia osatzeko.

4- Hautatzea eta esleitzea

  • Lantokiko titularrak, behin eskaintzak aztertuta, segurtasunaren eta osasunaren aldetik jarduerak baldintza egokietan egiteko, eskaintzan prebentzio-alderdiak modu egokian integratu dituen enpresa edo langile autonomoa aukeratuko du.

5- Kontratua formalizatzea

  • Lantokiko titularrak eta hautatutako enpresak edo norberaren konturako langile autonomoak LAP arloan garrantzitsuak diren baldintzak kontuan hartzen dituen kontratua formalizatuko dute.
  • Prebentzio Zerbitzuak kontratatutako jardueren berri izan behar du, inplikatutako antolaketa-unitate bakoitzari beharrezko aholkularitza emateko.

Egitura oneko eta prebentzioan oinarritutako kontratazio-prozesuak arriskuak minimizatu eta oinarriak finkatzen ditu EJKren prozesuaren hurrengo etapetan koordinazioa eraginkorra izan dadin. Etapa horiei buruz ondorengo post-etan hitz egingo dugu.

Buletinera harpidetu