Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) – Segurtasunaren eta osasunaren arloan lankidetzan aritzeko betebeharra

Segurtasun-ikasgaiak
Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) – Segurtasunaren eta osasunaren arloan lankidetzan aritzeko betebeharra

Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) funtsezko alderdia da, eta behar bezala kudeatu behar da, bereziki enpresa ezberdinetako langileek lantoki berean lan egiten duten inguruneetan, lantoki horretako jarduera guztietan inplikatuta dauden pertsona guztien laneko segurtasuna eta osasuna mantendu ahal izatearren.

Enpresa Jardueren Koordinazioa (EJK) funtsezko alderdia da, eta behar bezala kudeatu behar da, bereziki enpresa ezberdinetako langileek lantoki berean lan egiten duten inguruneetan, lantoki horretako jarduera guztietan inplikatuta dauden pertsona guztien laneko segurtasuna eta osasuna mantendu ahal izatearren.

Koordinazio hori tartean dauden langile guztiak babestea bermatzeko funtsezkoa izateaz gain, lege aldetik nahitaez bete beharreko baldintza ere bada. Izan ere, indarrean den araudiaren arabera, parte hartzen duten enpresa guztiek eta langile autonomoek lankidetzan aritu behar dute laneko arriskuen prebentzioari (LAP) buruzko araudia aplikatzeko, haien artean harreman juridikorik dagoen ala ez kontuan hartu gabe.

Lantoki berean lan egiten duten enpresek funtsezko betebehar batzuk bete behar dituzte. Jakin nahi duzu zeintzuk diren. Hemen azalduko dizugu:

  • LAP arloko lankidetza: enpresa guztiek esku hartu behar dute LAP araudiaren aplikazioan; beraz, denen konpromisoa behar da lan-ingurune segurua izatearren.
  • Arriskuei buruzko informazioa trukatzea: ezinbestekoa da enpresa guztiek elkarri jakinaraztea enpresa bakoitzaren jardueren bidez zein arrisku espezifiko sor daitezkeen. Eta, batez ere, jardueren bidez larriagoak izan daitezkeen arriskuen berri eman behar dute bereziki, eta hori lanen hasieran, gainera.
  • Enpresa bakoitzeko langileei jakinaraztea hainbat jarduera izateagatik izan daitezkeen arriskuak, arriskuen ebaluazioan sartuta.
  • Aldaketen eta larrialdien jakinarazpena: edozein jarduera egiten hasi aurretik, enpresek arriskuen gainean behar adinako informazioa eman behar dute eta lantokian dauden pertsona guztien segurtasunean eragina izan dezakeen aldaketaren bat egiten bada edo larrialdi-egoeraren bat gertatzen bada, hori jakinarazi behar dute.
  • Idatzizko dokumentazioa: enpresa batek arrisku larriak edo oso larriak sortzen baditu, bertan lanean ari diren gainerako enpresei idatziz jakinarazi behar die. Dokumentazio hori ezinbestekoa da langile guztiek arrisku potentzialak ezagutzen dituztela ziurtatzeko.
  • Istripuak jakinaraztea: funtsezkoa da enpresa guztiek lantokian gertatutako edozein istripu edo larrialdi-egoeraren berri ematea, era horretan, azkar eta modu eraginkorrean erantzungo baita.

Eta enpresaburu titularraren beste betebehar batzuk aipatu gabe utziko ditugu, horietaz beste post batean hitz egingo baitugu. Jarraituko du…….

Buletinera harpidetu