Eskala finkoen erabilera segurua

Segurtasun-ikasgaiak
Eskala finkoen erabilera segurua

Eskala edo eskailera finkoek, "Katu-eskailerak" izenaz ere ezagutzen direnak, lan-istripu ugari eragiten dituzte, batez ere maila desberdinetako erorketak. Lantokiko zirkulazio-bidea denez, segurtasun osoz erabili ahal izango dira bertatik zirkulatzen ari diren oinezkoentzat eta bertatik gertu lan egiten duten langileentzat, bai eraikinen eta lokalen kanpoaldean dauden eskala finkoak, bai horien barrukoak.

Eskala edo eskailera finkoek, “Katu-eskailerak” izenaz ere ezagutzen direnak, lan-istripu ugari eragiten dituzte, batez ere maila desberdinetako erorketak. Lantokiko zirkulazio-bidea denez, segurtasun osoz erabili ahal izango dira bertatik zirkulatzen ari diren oinezkoentzat eta bertatik gertu lan egiten duten langileentzat, bai eraikinen eta lokalen kanpoaldean dauden eskala finkoak, bai horien barrukoak.

Arrisku ohikoenak erorketak dira, arrazoi hauengatik:

  • Eskailerak korrika igo eta jaistea
    • Kargak eramanez edo ikuspen faltaz erabili.
    • Langetegietatik urrun dauden lan-eremuak lortzen saiatzea; horrek desoreka eragiten du, eta, ondorioz, erorketa bat eman daiteke.

Horregatik, eskailera horiek entrenatutako langileek soilik erabili behar dituzte, noizbehinkako edoaldizkako sarbideetarako, betiere beste sarbide-sistema seguruago bat eta erorketen aurrean norbera babesteko ekipamendua erabiltzea ezinezkoa bada.

Nolakoak izan behar dute eskailera finko horiek? Lehenik eta behin, jakin behar da eskailerak desberdinak izan daitezkeela kasuan-kasuan, ezarriko den lantokiaren diseinura egokituta. Instalatu aurretik, arriskuen ebaluazioa egin behar da beti.

Guztiek utzi behar diote erabiltzaileari gutxienez 9 metrotik behin atseden hartzen; beraz, zatituta egon behar dute edo eskailbururen bat izan behar dute. Solidoak eta erresistenteak ere izan behar dute eta hartu behar dituzten karga edo esfortzuak jasateko gai izan behar dute. Gainera, guztiek izan behar dute armatzeko, eusteko edo laguntzeko sistema bat, egonkortasuna bermatzeko.

Sei metro baino gehiagoko luzera duten eskalek babes-kaiola bat izan behar dute, plataformatik edo zorutik 2,50 m-ko altueratik gora kokatua  eta 0,60 m-ko diametroa izan beharko dute gehienez ere.

Zer ezaugarri zehatz bete behar dituzte, araudiaren arabera, eskala finkoek? 486/97 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 8. puntuak honela dio:

– Eskala finkoen gutxieneko zabalera 40 zentimetrokoa izango da eta mailen arteko gehieneko distantzia 30 zentimetrokoa.

– Eskailera-mailen aurrealdearen eta igoeraren albotik hurbilen dauden hormen arteko distantzia 75 zentimetrokoa izango da gutxienez. Eskailera-mailen atzealdearen eta hurbilen dagoen objektu finkoaren arteko gutxieneko distantzia 16 zentimetrokoa izango da.
– Eskala finkoaren ardatzaren bi aldeetan 40 zentimetroko espazio librea egon behar da, eskala horrek kaiolarik edo beste gailu baliokiderik ez badu.
– Eskala finko baten azken tartetik sartu nahi den azaleraraino igarotzeak erortzeko arriskua badakar euskarririk ezagatik, eskalaren baranda edo albokoa gutxienez metro bat luzatu behar da azken mailatik gora, edo segurtasun baliokidea ematen duten neurri alternatiboak hartu behar dira.
– 4 metrotik gorako eskala finkoek, altuera horretatik aurrera, inguruko babes bat izan behar dute. Neurri hori ez da beharrezkoa izango hodietan, putzu estuetan eta, beren konfigurazioa dela-eta, babes hori ematen duten beste instalazio batzuetan.

Zer prebentzio-neurri jar ditzakegu martxan?

– Eskalak akatsik ez duela eta substantzia irristakorrik ez duela egiaztatzea.
– Eskailerari aurrez aurre begiratuz igo eta bi eskuak erabili alboetako eskailera-maila edo langei tinko eusteko.
– Maila bakoitzaren gainean tinko zapaldu, oinaren pisua aldatu aurretik.
– Ez erabili takoirik eta begiratu oinetakoak lehenago  eta ziurtatu koiperik, lokatzik edo beste edozein substantzia irristagarririk ez dutela.
Argiztapen egokia ematea.
– Erremintak edo materialak kargatuz ez igotzea edo jaistea. Igotzeko edo jaisteko, eskuzko jasotze-sistema eta/edo erreminta-ontzi egokia erabili behar da.
– Saihestu eskailerak presaka erabiltzea.
– Ez jauzi egin eskailera-mailetatik.

Prebentzio-neurri horiei jarraitzen badiezu, istripuak saihestu ahal izango dituzu. Gogoratu kontu handiz ibili behar duzula, eta eskalak segurtasunez erabili. Gogoratu denok etxera itzuli nahi dugula.

 

Buletinera harpidetu