Ez badiozu prebentzio klimari muzin egin nahi, bete Galdetegi Nordikoa – NOSACQ-50

Segurtasun-ikasgaiak
Ez badiozu prebentzio klimari muzin egin nahi, bete Galdetegi Nordikoa – NOSACQ-50

Prebentzio kultura eta klima aztertzeko metodologien ildotik jarraituz, gaur Galdetegi Nordikoaz - NOSACQ-50 hitz egingo dugu, alegia;  enpresetako edo erakundeetako prebentzio klima egoki diagnostikatzeko erreminta eraginkor bat.

Prebentzio kultura eta klima aztertzeko metodologien ildotik jarraituz, gaur Galdetegi Nordikoaz – NOSACQ-50 hitz egingo dugu, alegia;  enpresetako edo erakundeetako prebentzio klima egoki diagnostikatzeko erreminta eraginkor bat.

Aurretik aipatu dugun bezala, segurtasun klima erakunde edo enpresetako prebentzio kulturaren adierazpenetako bat da. Elementu neurgarri bat eta prebentzio kulturaren adierazle moduan erabil daiteke.

Prebentzio klima osatzen duen zenbait elementu aztertzeari esker, prebentzio kulturaren egoera baloratu daiteke. Prebentzio klimak lortzen duen mailaren arabera, prebentzio kulturari buruzko benetako informazioa edukiko dugu, hainbat eta prebentzio klimaren maila altuago, bero eta prebentzio kultura handiagoa izango da erakundearen barruan.

Europar Batasunean, erreferentzia tresna gisa erabiltzen den prebentzio klimaren ebaluazio errementarienetariko bat Segurtasun Klimaren Galdetegi Nordikoa (NOSACQ-50) da, Lan Osasuneko Norvegiako Erakundeak osatuta.

50 galderek osatutako galdetegi bat da, 7 dimentsioetan egituratuta. Horietako hiru Zuzendaritzarekin lotutako prebentzio kudeaketari buruzkoak eta gainontzeko lauak, berriz, jarrera kolektiboei buruzkoak:

  • Lehentasunen kudeaketa segurtasunean, konpromisoan eta lehiakortasunean. Zuzendaritzak Segurtasunari eskaintzen dion inplikazioa eta lehentasuna
  • Segurtasun arloko langileen empowerment/ahalduntze kudeaketa. Zuzendaritzak, segurtasun arloan, langileen parte-hartzea, influentzia eta gaikuntza sustatzea.
  • Segurtasun araudien aplikazioari dagokion justizia kudeaketa. Zuzendaritzak esfortzuak istripuen kausak ikertzera zuzentzen ditu, langileei erruan leporatu aurretik.
  • Langileen segurtasunarekiko konpromisoa. Langileen erantzukidetasuna eta lankidetza Segurtasun arloan.
  • Langileen lehentasunak segurtasunari eta arrisku jarrerak ez onartzeari dagokionez. Langileek arriskua ez onartzea
  • Segurtasunaren komunikazioa, ikaskuntza eta konfiantza segurtasunarekiko lankideen gaitasunarekin. Taldearenganako konfiantza maila eta langileen lankidetza, iritzien eta esperientzien elkar trukearen bidez, segurtasuna bermatzeko.
  • Langileen konfiantza enpresaren prebentzioa kudeatzeko sistemaren eraginkortasunarekin, segurtasuna bermatzeko.

Galdetegi honen bidez enpresaren kideen iritzia, jarrera eta hautematea bildu daiteke, une jakin batzuetan. Horri esker, irizpide bat ezar daiteke segurtasuna eraginkortasunez hobetzeko aldaketen esku-hartze eta kudeaketa gauzatzeko.

Hartara, ebaluatutako pertsonen etorkizuneko portaera aurreikusi daiteke eta horrek, aurreikuspenari dagokionez, hobetu daitezkeen alderdiak identifikatzeko balio du.

Emaitzak interpretatzeko ezarritako mailak erabiltzen dira:

  • 2,40 puntuetatik behera: oso maila baxua, hobetzeko premia handiarekin.
  • 2,40 eta 2,69 arteko puntu: nahiko maila baxua, hobetzeko premiarekin.
  • 2,70 eta 2,99 99 arteko puntu: bitarteko maila, hobetzeko premiarekin.
  • 3 eta 3,30 arteko puntu: nahiko maila ona hobetzeko premia txikiarekin.
  • 3,30 puntuetatik gora: prebentzio klima maila ona.

Emaitza Parker eta Hudson-en prebentzio kulturaren eskalarekin bateratzen da, erakundeko prebentzio kulturaren heldutasun mailaren balorazio orokorra lortzeko. Beraz:

  • Estadio Patologikoa – 2,40 puntuetatik behera. Ez dago prebentzioarekiko benetako interesa eta isunen arriskua saihesteko aritzen dira soilik.
  • Erreakzio Estadioa – 2,40 eta 2,69 puntu artean. Segurtasuna kontuan hartzen hasten da, baina arazoak agertzen direnean bakarrik aritzen dira.
  • Estadio Kalkulatzailea – 2,70 eta 2,99 99 puntu artean. Prebentzio kultura ez dago maila guztietan zabalduta, prebentzioa kudeatzeko sisteman bat egon arren, prozeduren eta ikuskapenen arabera jarduten dute soilik.
  • Estadio Proaktiboa – 3 eta 3,30 puntu artean. Prebentzio sistemari esker, arazoei benetan hartzen zaie aurre.
  • Sortze Estadioa – 3,30 puntuetatik gora. Prebentzioa kudeatzeko sistema erakundean erabat barneratuta dago eta bikaintasuna xede duten segurtasun estandarrak ezartzen dira.

Analisia gauzatzen den bitartean, agintarien eta langileen arteko konparazioa ere egiten da, eta baita sailen artean ere, kolektibo desberdinen artean, prebentzio kulturaren hautematea nola aldatzen den baloratzeko.

Buletinera harpidetu