Ezagutu eta egiaztatu zure esku erremintak

Segurtasun-ikasgaiak
Ezagutu eta egiaztatu zure esku erremintak

Aukeratzen dugun erreminta edozein izanda ere, beti behar bezala erabiltzea komeni da, harekin istripuak saihestu ahal izateko. Izan ere badakigu, “Gizon eta emakume zuhurrak, bikoitz balio duela”.

Egunerokotasunean, bai lanean eta bai etxean, askotan esku erremintak erabiltzen ditugu, besteak beste, mailuak, mazoak, zizelak, aliketak, guraizeak, zerrak, kuterrak, labanak, aizkorak, bihurkinak, limak, etab. Aukeratzen dugun erreminta edozein izanda ere, beti behar bezala erabiltzea komeni da, harekin istripuak saihestu ahal izateko. Izan ere badakigu, “Gizon eta emakume zuhurrak, bikoitz balio duela”.

Eskuko erremintak, gehienbat, laneko jardueretarako erabiltzen dira. Beraz, behar bezala erabiltzen jakitea funtsezkoa da beharrezkoak ez diren egoera desatseginak bazterrean uzteko. Osalanen arabera eskuko erremintek eragindako istripuak, izaera arineko lan istripu guztien kopuruaren zati handia dira.

Hain zuzen ere, erremintak lan istripu guztien %7 inguru eta larritzat jotzen direnen %4 eragiten dute. Eta are zehatzago, horien %85 eskuko erremintaren erabileraren ondorioz sortzen dira. Kolpeak eta eskuetako ebakiak, begien lesioak, erremintak jaurtitzeagatik eragindako mikro traumatismoak, erredurak edo beste lankideei eragindako kolpeak, gain hartzen ditugun arrisku nagusienetariko batzuk dira. Konponbiderik hoberena? Prebentzioaren kultura sustatzea.

Lehenengo aholkua, zalantzarik gabe, zeregin bakoitzerako beti erreminta egokia aukeratzean datza, esleitutako lanaren arabera. Funtsezkoa da erremintak dagozkien erabilerarako bakarrik erabiltzea, beraz, beste lanetarako erabiltzea saihestuko dugu. Adibidez, ez dugu inoiz laban bat palanka bezala edo aliketa bat mailu bat bezala kolpatzeko erabili behar.

Bigarren aholku garrantzitsua: erremintak beti egoera onean egon behar dira eta erabiltzeko prest. Beti errebisatu behar dugu euren osagaiek ez dutela akatsik. Ezpaletan zatituta edo askatuta dagoen helduleku bat, gaizki zorroztutako ebakitzeko erreminta bat, desitxuratutako aho bat, herdoildutako erreminta batek, etab. arazo larriak ekar ditzakete.

Ildo berean, gure hirugarren gomendioa erremintak behar bezala mantentzean datza, aldian aldiko errebisioak eginez, berehala konponduz akatsaren bat atzemanez gero edo egokiagoak diren beste batzuengatik ordezkatuz. Aldi baterako oker egin den konponketa batek ondorio latzak ekar ditzake.

Hala ere, neurri hauek guztiak alferrikakoak izango dira, erremintak ez badira beti leku seguru eta egoki batean gordetzen, esaterako, erremintetarako maleta bat, horman ipinitako panelak, etab. Zuzen gordetzen baditugu, beste lankideek istripuak izatea saihestuko dugu, horiekin estropezu eginez lanean ari diren bitartean. Horiek garbiago eta hobeto kontserbatuko dira, bizitza erabilgarri luzeagoa izanez.

Azkenik, komenigarria da beti zeregin bakoitzerako adierazitako erremintak zeintzuk diren eta egoki nola erabiltzen diren jakitea. Besteak beste, egokiena da erreminta bat modu seguruan nola garraiatu behar den jakitea (adibidez, eskailera batera igotzeko zorro edo kartutxera finko batean eraman behar dira eta ez patriketan) eta zeintzuk diren gure segurtasun propiorako beharrezkoak diren babes ekipoak (eskularruak, betaurrekoak, maskarak, pantailak, etab.) eta  horien zaintzak ezagutzea ere.

Buletinera harpidetu