Garraioaz haratago: segurtasuna zamalanetan

Segurtasun-ikasgaiak
Garraioaz haratago: segurtasuna zamalanetan

Salgaien garraioa produktuak lekuz aldatzea baino zerbait gehiago da. Zamalanak fase kritikoak dira, eta prebentziozko kudeaketa egituratua behar dute. Ohiko lanak izan arren, arrisku-maila handiko egoerak ere badira. Zeregin horietaz espezifikoki arduratzen diren langileek nahiz ibilgailuak gidatzen dituztenek eta kasu batzuetan lan horiek egiten dituztenek istripuak izan ditzakete prebentzio-neurri egokiak aplikatzen ez badira.

Salgaien garraioa produktuak lekuz aldatzea baino zerbait gehiago da. Zamalanak fase kritikoak dira, eta prebentziozko kudeaketa egituratua behar dute. Ohiko lanak izan arren, arrisku-maila handiko egoerak ere badira. Zeregin horietaz espezifikoki arduratzen diren langileek nahiz ibilgailuak gidatzen dituztenek eta kasu batzuetan lan horiek egiten dituztenek istripuak izan ditzakete prebentzio-neurri egokiak aplikatzen ez badira.

Zamalanetan, arrisku ohikoenak hauek izan daitezke: harrapaketak, kolpeak, kaxatik edo jasogailutik erortzea, gaizki kargatutako salgaiak erortzea eta lesio muskulu-eskeletikoak, kargak eskuz maneiatzeagatik edo behartutako jarreren ondorioz gertatzen direnak.

Istripu horien atzean, kausa materialak egon ohi dira —argiztapen eskasa, seinalerik ez izatea edo ekipamenduak desegokiak izatea—, baina prebentzio-kudeaketaren arloko hutsuneak ere izan daitezke; hala nola, prestakuntzarik eza, prozedura ez oso argiak edo inplikatutako enpresen arteko koordinazio eskasa.

Prebentzio-estrategia ona garatzeko, lehen neurria da zamalanen eragiketak enpresaren lan-arriskuen ebaluazioan sartzea. Arriskuak sistematikoki identifikatuz gero, irtenbide eraginkorrak diseina daitezke.

Funtsezko beste ardatz bat da langileek prestakuntza espezifikoa izatea; hau da, ibilgailuak seguru irekitzetik hasi eta salgaiak estibatze eta desestibatzeraino, edota maneiatzeko ekipamenduak modu seguruan erabiltzea. Orgak, transpaletak eta plataforma jasogailuak maneiatzeko trebakuntza praktikoa oinarrizkoa da istripuak nahiz esfortzu bidezko lesioak murrizteko.

Halaber, funtsezkoa da lan-arloak modu seguruan diseinatzea. Karga-kaiek espazio mugatuak eta seinaleztatuak izan behar dituzte, araudiaren araberako argiztapen nahikoa eta eragiketan parte hartzen ez duten bitartean gidariak egoteko gune seguruak. Ordena eta garbitasuna ere, batzuetan gutxietsi egiten badira ere, erabakigarriak dira maniobretan irristadak, estropezuak eta desantolaketak ez gertatzeko.

Era berean, ekipoak eta ibilgailuak egoera ezin hobean eduki behar dira prebentzioko mantentze-lanen eta aldizkako azterketen bidez. Altxagarriak, barandak, arrapalak edo gurpil-gidariak bezalako elementu osagarriek segurtasun-geruza gehigarri bat ematen dute.

Horrez gain, segurtasuna indartzeko antolamendu-neurriak eta neurri teknikoak ezarri behar dira. Alderdi materialetatik haratago, ezinbestekoa da zereginak behar bezala planifikatzea eta prozedura argiak izatea, bereziki espazio berean enpresa bat baino gehiago egokitzen direnean. Kasu horietan, enpresa-jarduerak koordinatzeak (EJK) aukera ematen du jarduera bat baino gehiago izatetik eta lanen arteko interferentziatik eratorritako arriskuak murrizteko.

Azkenik, gomendagarria izan daiteke laguntza-teknologiak sartzea; esate baterako, presentzia-detektagailuak edo argi eta soinu bidezko abisu-sistemak arrisku-guneetan, maniobren ikuspena eta kontrola hobetzeko.

Prestakuntza, instalazioen diseinu segurua, ekipoen erabilera eta mantentze egokia eta antolamendu eraginkorra izanez gero, istripuak murrizteko eta zamalanen eragiketa seguruak bermatzeko oinarria izango dugu.

Buletinera harpidetu