Gehiegitan arriskatuz gero… Segurtasun-prebentzioko behaketak: prebentzioa, jokabide ez-seguruak errepikatzea saihesteko

Segurtasun-ikasgaiak
Gehiegitan arriskatuz gero… Segurtasun-prebentzioko behaketak: prebentzioa, jokabide ez-seguruak errepikatzea saihesteko

Laneko istripuak ez daude lantokiaren baldintza materialen, ingurunearen eta antolakuntzaren menpe bakarrik. Batzuetan, beste faktore baten menpe ere badaude: gizakion jokabidea. Pertsonek osatzen dituzte enpresak eta erakundeak, eta pertsonek ditugun jarrerak konplexuak dira. Horrek ere eragina du enpresa edo erakunde baten segurtasunean.

Laneko istripuak ez daude lantokiaren baldintza materialen, ingurunearen eta antolakuntzaren menpe bakarrik. Batzuetan, beste faktore baten menpe ere badaude: gizakion jokabidea. Pertsonek osatzen dituzte enpresak eta erakundeak, eta pertsonek ditugun jarrerak konplexuak dira. Horrek ere eragina du enpresa edo erakunde baten segurtasunean.

Laneko arriskuen prebentzioa era egokian kudeatzeko, garrantzitsua da langileen jokabide edo ekintza ez-seguruei adi egotea, eta horiek zuzentzea eta aldatzea. Lehenik eta behin, jokabide eta/edo ekintza ez-seguru horiek identifikatu behar ditugu, landu eta zuzendu ahal izateko.

Horretarako, jokaerari buruzko segurtasun-bisitak egiten dira. Segurtasun Behaketa Prebentiboen  antzeko tresnak dira, baina, batez ere, behatutako langileen jokaeran jartzen dute arreta.

Zenbait jarduera-sektoretako enpresa askotan frogatu denez, oso eraginkorrak dira istripuak prebenitzeko eta gutxitzeko, eta ez horretarako bakarrik. Izan ere, jokaerari buruzko segurtasun-bisitak (JSB) esku hartzeko eta arriskuak prebenitzeko oso metodologia baliagarria dira, erakunde edo enpresa osoa prebentzioaren kulturaren eboluzioan inplikatzeko eta parte hartzeko, eta benetako eraginkortasunez hari bultzada ematea lortzen dute.

JSBen oinarria langileen jokaerak behatzea da, lantokian bere zereginetan dihardutenean. Jokabideak, keinuak eta jarrerak behatzen dira gehienbat, eta, hala, jokaera seguruak eta ez-seguruak ikusi eta batzuk eta besteak bereiz daitezke.

Jokabide seguruak hauteman ondoren, horiek sendotzen dira erakundearen kide guztiengan, eta lanketa egiten da, noizbait gorabehera bat edo laneko istripu bat eragin lezaketen jokabide edo ekintza arriskutsuak saihesteko. Mota horretako jokabide ez-seguruak jokaeraren alorreko aldaketen bidez zuzendu behar dira.

JSBen helburu nagusia erakundeko kide guztien jarduera edo portaera segurua hobetzea da. Horretarako, langileek duten arriskuaren pertzepzioa hobetzen da, plantilla osoa murgilarazten da arazoen konponbidean, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sortzen dira jokabide ez-seguruei buruz, eta jardunbide egokiak finkatzen dira.

 

Nola antolatzen dira jokaerari buruzko segurtasun-bisitak?

 

Aurretiazko prestakuntza ematen zaie JSBak egingo dituztenei.

Behaketa-bikoteak sortzen dira, enpresaren irizpideetan oinarrituta.

Behatu beharreko zeregina aukeratzen da. Zereginaren arabera, behaketa egingo duen bikotearen profila erabakiko da.

Jokaerari buruzko segurtasun-bisita egiten da behatu beharreko zeregina egiten den lanpostuan.

– Lehenik, behaketa globala egiten da, eta, ondoren, segurtasunari eta osasunari buruzko xehetasunetan sakontzen da.

– Bisita-fasearen ondoren, elkarrizketa-fasea hasten da. Behatutako pertsonarekin egindako solasaldi eta elkarrizketa eraikitzaileen bitartez, haren portaera seguruak sendotzen dira, eta jokabide eta portaera ez-seguruei buruz hausnartzen eta horretan hobetzen laguntzen zaio.

– Behatutako langileak hobetzeko konpromisoa hartzen duenean bukatzen da prozesua.

– Azkenik, JSBaren erregistroa egiteko gomendatzen da, etorkizunean egiaztatu ahal izateko.

Buletinera harpidetu