Gizakion jokabidea laneko arriskuen aurrean

Segurtasun-ikasgaiak
Gizakion jokabidea laneko arriskuen aurrean

Laneko istripuak arrazoi askorengatik gertatzen dira, eta arrazoi horiek elkarrekin lotuta daude. Haien jatorrian, arrazoi teknikoak ez ezik, giza jokabidearekin zerikusia duten arrazoiak ere badaude. Prebentzioaren alorrean, arrazoi teknikoak landu ohi dira gehiago, zuzentzeko eta konpontzeko errazagoak baitira, eta ez hainbeste giza faktoreak, lantzeko askoz konplexuagoak. Haatik, prebentzioaren benetako kultura lortzeko giza faktoreak jorratu eta sakondu behar dira.

Laneko istripuak arrazoi askorengatik gertatzen dira, eta arrazoi horiek elkarrekin lotuta daude. Haien jatorrian, arrazoi teknikoak ez ezik, giza jokabidearekin zerikusia duten arrazoiak ere badaude. Prebentzioaren alorrean, arrazoi teknikoak landu ohi dira gehiago, zuzentzeko eta konpontzeko errazagoak baitira, eta ez hainbeste giza faktoreak, lantzeko askoz konplexuagoak. Haatik, prebentzioaren benetako kultura lortzeko giza faktoreak jorratu eta sakondu behar dira.

Gizakien jokabideak laneko istripuen sorreran duen eraginaz asko hitz egin da, eta asko aztertu da. Oso gai konplexua da, eta haren inguruko iritziak desberdinak dira, baita giza jokabidea zer den definitzeko garaian ere; hala, gaiari buruz egindako azterlanetan ez dago erabateko adostasunik.

Azterlan batzuek diote istripuen % 90ean giza jokabidea ezinbesteko arrazoia dela, eta hori gabe istripua ez zatekeela gertatuko. Beste azterlan batzuek, berriz, % 50 eta % 36 arteko balioa egozten diote giza jokabideari.

Laneko istripuen sorrera azaltzen saiatzen diren teoriek eboluzionatu egin dute. Lehenbiziko ereduak –Heinrichen domino-efektuaren teoria, adibidez– oinarrizkoegiak ziren. Izan ere, horien arabera, faktore kausalen kate-erreakzio batek sortzen du istripua, eta kausa horietako bat desagertuz gero, istripua saihesten da. Baina teoria horren garapenean ez da kontuan hartzen erakundea osatzen duten gizabanako guztien jokabidea.

Eta giza faktorea da laneko istripuak zuzenean eragiten dituzten jokabide edo ekintza ez-seguruen jatorria. Azkeneko Lan Baldintzen Inkesta Nazionalean, istripu bat jasandako langileek esan zuten hauek izan zirela horren arrazoi nagusiak: distrakzioak, deskuiduak, errakuntzak edo arreta falta (% 23); ondoren, behartutako jarrerak (% 18), eta karga astunak altxatzea edo mugitzea (% 16,6).

Giza faktoreekin zerikusia duten beste arrazoien artean, honako hauek aipatu zituzten: produktu edo substantzia kimikoak edo material arriskutsuak modu desegokian erabiltzea (% 2,9); egin beharreko lanerako kualifikazio edo eskarmentu nahikorik ez izatea (% 0,5); eta laneko jarraibideak ez betetzea (% 0,3).

Izan ere, istripuak prebenitzeko garaian, oso kontuan hartu behartu dira garrantzi handiko zenbait alderdi psikosozial: jarrerak, ohiturak, arriskuaren pertzepzioa eta haren gaineko kontrolaren pertzepzioa, kanpoko eragileek laneko arriskuei buruz emandako azalpenak, enpresaren jokamoldearekiko asebetetzea…

Era berean, ezin da baztertu laneko osasunaren izaera psikosoziala, ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera bat baita.

Bada segurtasuna ulertzeko modu bat, prebentzioari aplikatutako etengabeko hobekuntzaren alde egiten duena, eta langileen jokaera ez-seguruak gutxitzen saiatzen dena, horiek baitira istripu askoren jatorria.

Jokabidean oinarritutako segurtasun-molde horrek langileen jokaera aldatzeko lan egiten du. Jokaera ez-seguruak desagertuta, istripu-kopurua gutxitzen baita.

Langileak behatuz beren funtzioak betetzen ari direla, jokaera ez-seguruak eta jokaera seguruak atzematen dira. Jokaera ez-seguruak detektatu ondoren, lan egin behar da arrisku-jokabide horiek desagerrarazteko eta jokabide seguruen errepikapena sustatzeko, errefortzu positiboaren bidez.

Beste lan-molde seguruago batzuk izateko, enpresako langile guztiak tartean izan behar dira. Jokabidea aldatzea enpresako kide guztiei dagokie, baita ikuskatzaileei eta zuzendariei ere.

Izan ere, langile bakoitzak banakako konpromisoaren eta segurtasunarenganako erantzukizunaren zentzua edukitzea da bide bakarra segurtasunaren benetako prebentzio-kultura lortzeko.

Buletinera harpidetu