Hobe da babestea negar egitea baino. Babesak modu seguruan erabiltzea. Sailkapena

Segurtasun-ikasgaiak
Hobe da babestea negar egitea baino. Babesak modu seguruan erabiltzea. Sailkapena

Aurreko argitalpenetan jada azaldu dugun moduan, harrapaketa gehienak laneko makina edo ekipo mekanikoen erabilerarekin lotzen dira. Laneko makina edo ekipo horien elementu mugikorrek arriskuak sor baditzakete, babes finkoak edo mugikorrak eta/edo gune arriskutsuetara sartzea eragozten duten gailuak edo sartu aurretik maniobra arriskutsuak geldiarazten dituzten gailuak izan beharko dituzte. Nolakoak izan behar dute babes horiek eta nola sailkatzen dira? Jarraitu irakurtzen, horren berri emango dizugu-eta.

Babesek babesa bermatu behar dute hesi material baten bidez, langilearen gorputzeko edozein atalak eremu arriskutsurik harrapa ez dezan. Horrela, gune arriskutsu horietara eta/edo elementu mugikorretara sartzea eragotzi behar dute.

Tresnek babesen baten bidez babestuta egon behar dute, eskuraezintasuna ziurtatzeko, mekanizaziorako ezinbestekoa den zatia kenduta, eta transmisio-mekanismoek ere behar bezala babestuta egon behar dute, dagokien babes edo karenaje finkoaren bidez.

Makinaren edo ekipoaren zati arriskutsuetara ez sartzea bermatzeko, babesak behar bezala dimentsionatu behar dira eta behar bezala kokatuta egon behar dute, eremu edo elementu mugikor arriskutsuetara inola ere ez sartzeko moduan, ez gainetik, ez azpitik, ez alboetatik, ez atzetik, ez zerbaiten bidez…

Babesak hiru motatakoak izan daitezke:

  • Finkoak: Babes horiek ezin dira beren posiziotik mugitu. Finkatuta edo itxita daude, modu iraunkorrean (soldadura eran) eta ezin dira erretiratu, edota finkapen-elementuekin (torlojuak etab), erremintarik erabili gabe kentzea edo ireki ahal izatea eragozten dutenak.

Babes-mota horiek honako hauek izan daitezke:

inguratzaileak: eremu arriskutsua erabat ixten dutenak.

urruntzaileak: eremu arriskutsua erabat ixten ez dutenak, baina haien neurriak eta/edo distantzia direla-eta, bertara sartzea galarazten dutenak.

  • Mugikorrak: babes artikulatuak edo gidatuak dira, eta erremintak erabilita kendu edo ireki daitezke. Beharrezko babesa bermatzeko, blokeoa duen edo ez duen katigatze-gailu batekin lotu behar dira.
  • Erregulagarriak: babes horiek finkoak edo mugikorrak izan daitezke, eta osorik erregutu daitezke edo zati erregulagarriak izan ditzakete. Eragiketa jakin batean arriskua dagoen eremuan erabiltzen dira, eta bertan egoten dira denbora horretan, beren posizioa eskuz edo automatikoki doituz, doikuntza autoerregulagarri baten bidez. Kasu horietan, babesen dimentsionamenduak bere irekidura edo posizionamendua eta arrisku-eremurako distantzia batera eta osorik baloratzea eskatzen du.

Kontrolatzeko eta mantentzeko eragiketak, ahal den neurrian, babeste bidez egiten saiatuko dira. Babesek aukera eman behar dute erremintak jartzeko eta/edo ordezkatzeko ezinbestekoak diren esku-hartzeak nahiz mantentze-lanak egiteko, segurtasun-baldintzetan. Horretarako, era horretako zereginak egiteko sarbidea lana egin behar den eremura mugatu behar da, eta, ahal bada, ezarritako babesa edo babes-gailua desmuntatu gabe egin behar dira.

Buletinera harpidetu