Ikusgarritasun handiko arropak bete beharreko baldintzak eta segurtasun-parametroak

Segurtasun-ikasgaiak
Ikusgarritasun handiko arropak bete beharreko baldintzak eta segurtasun-parametroak

Laneko ikusgarritasun handiko jantziek zenbait eskakizun eta ezaugarri bete behar dituzte araudiari dagokionez, sailkapen hori lortu ahal izateko. Denak nazioarteko EN ISO 20471 arauan jasotzen dira, bertan ezarrita baitaude arrisku handiko eremuetan langileentzako laneko arropa ikusgarrien bete beharreko baldintzak. Zeintzuk diren adieraziko dizugu, erabiltzeko oso garrantzitsuak diren eta lehentasuna izan behar duten beste batzuen berri ematearekin batera.

Laneko ikusgarritasun handiko jantziek zenbait eskakizun eta ezaugarri bete behar dituzte araudiari dagokionez, sailkapen hori lortu ahal izateko. Denak nazioarteko EN ISO 20471 arauan jasotzen dira, bertan ezarrita baitaude arrisku handiko eremuetan langileentzako laneko arropa ikusgarrien bete beharreko baldintzak. Zeintzuk diren adieraziko dizugu, erabiltzeko oso garrantzitsuak diren eta lehentasuna izan behar duten beste batzuen berri ematearekin batera.

Araudiaren (31/1995 Legea) arabera, ibilgailuek edo mugimenduan dauden makinek harrapatzeko arriskua duten langileek ikusgarritasun handiko ekipo aproposak eraman behar dituzte. Ikusgarritasun handiko babes-arropa erabili behar da langileen inguruan trafikoa mugimenduan dagoen egoeretan; esate baterako, errepideak eta autopistak mantentzeko lanetan, merkantziak kargatzeko eta deskargatzeko kaietan, tona askoko eraikuntza-makinak erabiltzen diren obretan edo gaua edo kontrako baldintza klimatologikoak direla-eta, ikuspen ona ez dagoen edozein egoeratan.

Ikusgarritasun handiko arropa-mota hori langilea edozein arrisku-egoeratan oso ondo ikusteko moduan diseinatu da, egunez zein gauez, ibilgailu baten argiak langilearen aurrean proiektatzen direnean.

Laneko ikusgarritasun handiko arroparako EN ISO 20471 arauaren arabera, laneko 3. klaseko jantziek (ikusgarritasun handiena eskaintzen dutenek) gorputz osoa estali behar dute, mahuka luzeak eta bi banda retro islatzaile izan behar dituzte, eta beheko zatian edo galtzetan ere, hanka osoa estaltzeaz gain, banda retro islatzaileak izan behar dituzte.

Hori dela-eta, garai batean, tirantedun petoak laneko 3. klaseko arropa moduan katalogatzen baziren ere, orain 2. klasekotzat hartzen dira, mahukarik ez dutelako. Peto horiek galtza gisa katalogatzen dira; beraz, gerriaren banda islatzailea ez da sartzen material retro islatzailearen kalkuluan. Txalekoak ere 2. klaseko bezala katalogatzen dira.

Ikusgarritasun handiko arroparen mahukak material fluoreszentearekin egin behar dira, eta material retro islatzailezko bi banda izan behar dituzte, mahukaren muturretik gutxienez 50 mm-ko tartearekin bereizita eta bi banden artean 5 cm-ko tartearekin.

Mahuka laburrei dagokienez, mahukak, partzialki bada ere, gorputz-enborrean dagoen banda horizontalaren ikuspegia blokeatzen badu, inguruan banda retro islatzaile bat izan beharko du. Banda retro islatzaileek gutxienez 330 cd/lx argiztatu behar dute. Banda guztiek 2. kategoriakoak izan behar dute. 1. klasea ez dago baimenduta.

Txaketak ixteko eremurako zintarik gabeko espazioak 50 mm-koa edo txikiagoa izan behar du. Banda bakoitzeko hutsuneak batuta, emaitza ez da 100 mm-tik gorakoa izango gorputz-enborraren gainean eta 50 mm-tik gorakoa mahuketan eta hanketan.

Laneko ikusgarritasun handiko eta XS tailako jantziek, 3. klaseko beharrezko kalifikazioa lortu ahal izateko, 60 mm-ko zabalerako bandak izan behar dituzte, 50 mm-koak erabiltzen badituzte, ez baitira behar den azalerara iristen.

Laneko ikusgarritasun handiko arropak garbitzeko eta lehortzeko ziklo-muga bat du nahitaez, eta fabrikatzaileak bermatzen du. Muga hori gaindituta, baliteke banda islatzailea hauskor bihurtzea eta islatzeko duen ahalmena murriztea. Ikusgarritasun handiko jantzien etiketetan adierazi behar da zenbat garbiketa- eta lehortze-ziklo bete behar dituzten, haien segurtasun-ezaugarriak kaltetu edo murriztu baino lehen.

Gehienezko garbiketa-kopuruaz gain, etiketek zehaztu behar dute eskatutako informazio guztia; hau da, zein babes-mota duen, EN 20471 araudia betetzen duen eta beste zein araudi betetzen dituen.

Jantziak ur-lurrunarekiko duen erresistentziak (RET) 5m2 Pa/W baino handiagoa izan behar du. Ur-lurrunarekiko iragazkortasun-indizeak gutxienez 0,15ekoa izan behar du.

Nahiz eta kolore fluoreszente guztiek berdinak direla ematen duten, araudiak soilik hiru kolore biltzen eta tipifikatzen ditu: horia, laranja eta gorria. Kontraste-koloreak EN ISO 20471 proba gainditzen duen kolorea izan behar du; hots, garbitu ondoren, ikusgarritasun handiko materiala margultzen, zikintzen edo kaltetzen ez duena.

Ikusgarritasun handiko jantziak erabiltzeko arauei dagokienez, galtzak ezin dira jaso edota laburtu. Galtzetako zinta islatzaileen beheko distantzia nahitaezkoa da. Gainera, galtzak boten gainetik erabili behar dira, material islatzailea estali ez dezaten.

Txaketak, berriz, beti lotuta eraman behar dira, bularreko banda islatzailea ondo ikustearren. Udako garaietarako, bada bereziki diseinatutako arropa, ehun transpiragarriago eta freskoagoekin, mahuka motzekin edota galtza motzak, araudia betetzen dutenak.

Buletinera harpidetu