Ikuspen handiko arropa. Babes-mailak

Segurtasun-ikasgaiak
Ikuspen handiko arropa. Babes-mailak

Aurrean aipatutako moduan, ikuspena ezinbestekoa da harrapatzeko arriskua duten lanetan aritzen diren pertsonentzat; hori dela-eta, eskura dituzten baliabide guztiak erabili behar dituzte edonork eta edozein lekutan ikusteko. Baliabide horien artean ikuspen handiko arropa aurkitzen da, eta funtzio espezifiko bat betetzen du lan-motaren eta hori burutzeko baldintzen arabera. Jakin dezagun zeintzuk diren ikuspen-arropak eskaintzen dituen babes-mailak arrisku-mailaren arabera.

Aurrean aipatutako moduan, ikuspena ezinbestekoa da harrapatzeko arriskua duten lanetan aritzen diren pertsonentzat; hori dela-eta, eskura dituzten baliabide guztiak erabili behar dituzte edonork eta edozein lekutan ikusteko. Baliabide horien artean ikuspen handiko arropa aurkitzen da, eta funtzio espezifiko bat betetzen du lan-motaren eta hori burutzeko baldintzen arabera. Jakin dezagun zeintzuk diren ikuspen-arropak eskaintzen dituen babes-mailak arrisku-mailaren arabera.

Ikuspen handiko arropa langileen presentzia nabarmentzeko eta bisualki seinaleztatzeko diseinatu da. Hain zuzen ere, jantzita daramanari segurtasuna eta babesa emateko diseinatu da. Erabiltzailea ingurunearen aurrean modu eraginkorrean nabarmentzeko egin da, arrisku-baldintzetan detektatua izan dadin, eguneko edozein argitan eta iluntasunean mugimenduan dagoen ibilgailu baten argien aurrean.

EN ISO 20471 Araudiaren arabera, hiru babes-maila daude.

-1. Mailako arropa islatzailea, babes-maila baxukoa. Ikuspen handiko arropa da, baina babes txikiena eskaintzen du. Erabiltzaileak arrisku txikia du, eta trafiko-baldintzak motelak dira. Arropa hori erabiltzea gomendatzen zaie barruti itxietan gehienez 20 km/h-ko abiaduraren pean aurkitzen diren langileei, ibilgailuen nahiz makineriaren gidariek osorik ikusi behar dituztenei.

Gutxienez 0,80m²-ko hondo fluoreszenteko materiala eta 0,20m²-ko material retro islatzailea izan behar dute, 5 cm-ko zabalerako 4 metroko zinta islatzailean banatuta.

Babes-maila hori biltegietan edo plataforma logistikoetan makineria mugimenduan (orga jasotzaileak, makina garraiatzaileak, e.a.) dagoela trafikoaren aurrean lan egin behar duten langileentzat da  edo parking publikoetan edo zentro komertzialetako aparkalekuetan etengabe sartu eta irteten diren ibilgailuen eraginpean daudenentzat eta espaloi iskinetan garbiketa eta mantentze-lanak egiten dituztenentzat.

 

-2. Mailako arropa islatzailea, babes-maila ertainekoa.

Normalean gehien erabiltzen den babes-maila da. Erabiltzailea arrisku ertainean aurkitzen da, makineria eta/edo ibilgailuen trafiko handiagoaren aurrean edo zirkulazio-abiadura handiagoaren aurrean. Ikuspen handiko arropa horiek erabili behar dira langileek hiri-eremuan lan egiten dutenean, trafikoaren arreta galarazten dutenean edo lana 40 Km/h-tik gorako abiaduran dabiltzan ibilgailuetatik oso gertu egiten dutenean. Errepidean soilik erabil daitezke ohiko ikuspena eta trafiko-karga txikia izatean.

Gutxienez 0,50m²-ko hondo fluoreszenteko materiala eta 0,13m²-ko material retro islatzailea izan behar dute, 5 cm-ko zabalerako 2,60 metroko zinta islatzailean banatuta.

Babes-mota hori erabili behar dute zaborrak biltzeko lanak, basoetako lanak, banaketa-lanak, bidesarietako lanak, aireportuetako pistetakoak, trenbideetakoak, portuetakoak edo trafiko handia dagoen parkingetako lanak egiten dituzten langileek.

 

-3. Mailako arropa islatzailea, babes-maila handikoa.

Babes handiena ematen duenez, arropa hau erabiltzea gomendatzen zaie arrisku handia, arrisku-baldintzak, trafiko oso azkarra eta trinkoa edo ikuspen eskasekoa dagoenean lan egin behar duten erabiltzaileei. 60 Km/h-tik gorako abiaduraren aurrean, hiriguneetatik kanpo eta haien ikuspena beste erabiltzaileentzat ere erabakigarria denean lan egin behar duten pertsonentzat egokia da.

Gutxienez 0,14m²-ko hondo fluoreszenteko materiala eta 0,10m²-ko material retro islatzailea izan behar dute, 5 cm-ko zabalerako 2 metroko zinta islatzailean banatuta.

Bereziki gomendatzen da errepideetako eta autopistetako mantentze-lanak egin behar dituzten langileentzat, larrialdiko langileentzat, poliziarentzat, osasun-langileentzat, itsas salbamendukoentzat, ikuskapeneko langileentzat, obretako eta eraikuntzako langileentzat,…

Batzuetan, klimaren, argiaren edo trafikoaren dentsitatearen ondorioz, gomendio horiek aldatu egiten dira, eta beharrezkoa da proposatutakoa baino babes-maila handiagokoa erabiltzea.

Buletinera harpidetu