Kaskoa behar bezala jarri behar dugu beti
Segurtasun-ikasgaiakHorregatik, lan jakin batzuk egiteko burua babestea hil ala bizikoa da. Industria-sektoreko langileek izaten dituzten kalteen % 10 buruko lesioak dira. Gehienak larriak dira, arrastoak uzten dituzte, eta batzuetan heriotza eragiten dute.
Zalantzarik gabe, burua babestea oso garrantzitsua da eta, horretarako, kaskoa janztea da onena. Segurtasun-elementu guztiek bezala, kaskoek erabilera-jarraibideak dituzte eta jarraibide horiek beti bete behar dira. Kaskoak ez da dira txapelak, ezta biserak ere. Ez dira apaingarriak . Ez dira okertuta, atzeraka edo euskarririk gabe jartzen. Erdiratuta jarri behar dira, behar bezala lotu eta estututa, ez mugitzeko eta ikus-eremua ez mugatzeko moduan. Arnesa buruan ongi finkatuz gero, adibidez, makurtzerakoan kaskoa ez da eroriko.
Dagozkien lanetarako bakarrik erabili behar dira, erabiltzeko aholkuetan adierazitako moduan. Jarraibide horiek betetzen ez badira, kalteren bat sortuz gero fabrikatzailea ez da erantzule izango.
Oso garrantzitsua da modelo bakoitzak bere bereizgarriak dituela kontuan hartzea. Polietilenoarekin, polipropilenoarekin edo ABSrekin egindako kaskoek, adibidez, eguraldiaren eraginez balioa galtzen dute. Eta gainera, bai!, iraungipen-data dute.
Pertsona bakoitzak bere kaskoa behar du. Barruko esekitze-sistemak, arnesak eta kokospeko uhalak erabiltzailearen buruaren neurrietara egokitzen dira eta, behin eta berriz egokitzen ibiliz gero, hondatu egiten dira. Gainera, buruak izerdia botatzen du eta, beraz, higiene-kontua ere bada. Alde horretatik, erabiltzaile bakarraren araua betetzeaz gain, oso garrantzitsua da kaskoak garbitzea eta desinfektatzea. Hori bai, ur epela eta xaboia bakarrik erabili behar dira.
Lan bakoitzak bere kaskoa du
Modelo ohikoenek bisera eta hegala dituzte. Baina beste era batekoak ere badaude, lan-baldintza desberdinetan erabiltzekoak. Gauzak horrela, harrobietan eta eraiste-lanetan hegal handiagoko kaskoak erabiltzea komeni da. Goi-lanetarako, berriz, hobe da biserarik eta hegalik ez duten kasket modukoak erabiltzea; horrelakoetan, gainera, kokospeko uhala nahitaez eduki behar dute.
Zulaketen kontra babesteko, adibidez, polikarbonatoz, ABSz, polietilenoz eta beira-zuntzezko polikarbonatoz egindako kaskoak dira, orokorrean, onenak. Arnes on bat edukitzea funtsezkoa da. Alboko kolpeek kalterik ez eragiteko, kaskoek ez du barne-irtengunerik eduki behar. Babes-betegarria badute, beroaren kontrakoa eta ez-sukoia izan behar du.
Metalurtuekin lan egiten dutenek ez dituzte erabili behar aleazio arinekin eginda dauden edo alboan ertza duten kaskoak. Lantokian kable elektrikoak ukitzeko arriskurik badago, material termoplastikoekin eginda dauden eta aireztapen-zulorik ez duten kaskoak bakarrik erabili behar dira. Gainera, errematxeak edo pieza metalikoak badituzte, ez dute egituratik kanpo egon behar.
Langile guztiak trebatu behar dira, kaskoa nola erabili, nola zaindu eta noiz ordeztu behar duten jakin dezaten. Orokorrean, beti bezala, burua erabili behar da.
burua Kaskoa lan istripua lan segurtasuna Prebentzio-kultura prebentzioa Segurmanía