Kontuz, biolin-jolea teilatuan dago (Teilatu eta estalkien gaineko lanak)

Segurtasun-ikasgaiak
Kontuz, biolin-jolea teilatuan dago (Teilatu eta estalkien gaineko lanak)

Estalki eta teilatu gainean lan egitea arriskutsua da, altueratik erortzeko edo objektuak altuera handitik jauzteko arriskua dagoelako. Biak serion hartu behar ditugu. Beraz, istripuak saihesteko ez gara axolagabeak izan behar eta ez dugu pentsatu behar lan oro teilatuan biolina jotzeko gai den orekari hutsa izatean datzala, baizik eta ezinbestekoa da segurtasunez lan egin ahal izatea bermatzen duten hainbat prebentzio neurri errespetatzea. 

Estalki eta teilatu gainean lan egitea arriskutsua da, altueratik erortzeko edo objektuak altuera handitik jauzteko arriskua dagoelako. Biak serion hartu behar ditugu. Beraz, istripuak saihesteko ez gara axolagabeak izan behar eta ez dugu pentsatu behar lan oro teilatuan biolina jotzeko gai den orekari hutsa izatean datzala, baizik eta ezinbestekoa da segurtasunez lan egin ahal izatea bermatzen duten hainbat prebentzio neurri errespetatzea.

Lan hau biolin-joleei ez dagokienez, hura egiteko, mota honetako lanei buruzko prestakuntza zehatza eta egokia eduki behar da eta, jakina, beharrezko segurtasun ekipoa eta  beharrezko prebentzio elementuak eduki behar dira. Langileek segurtasunez lan egin ahal izateko ezagutzak, gaitasunak eta esperientzia egokia eduki behar dute.

Arriskuez jabetu behar dira eta lan honetarako egokiak diren segurtasun sistemak ulertu behar dituzte. Horretarako, arriskuak aurretik ebaluatu behar dira eta haren arabera, lanak zehatz-mehatz planifikatu behar dira, arriskuak ahalik eta gehien murrizteko.

Alturako lanetan, horiek egiteko unea kontuan hartu ez ezik, lanetan sartzerakoan eta horiek uzterakoan ere prebentzio neurri guztiak hartu behar dira. Sarbide, huste eta lan baliabide seguruak instalatu behar dira.

Horrez gain, zereginak antolatzeko eguraldiko baldintzak hartu behar dira kontuan, izotzak, hezetasunak edo haizeak, esaterako, arriskuak nabarmen areagotu ahal ditzakete eta.

Teilatu motaren arabera, erortzeko arriskuaren arrazoiak askotarikoak izan eta puntu desberdinetatik eragin daitezke. Horregatik, prebentzio neurriak estalki mota bakoitzari egokitu behar zaizkio. Teilatu horizontalei dagokienez, erorketa hainbat puntutik eragin daiteke, besteak beste: lan egiten ari diren  eskoratik, edo teilatu oso baten eskoratik edo irekiguneen, zuloen edo egitura ahulen bidez. Aire plataformak konpentsatzeko aukera egokia eta eraginkorra izan dira eta oso erabilgarriak dira, bereziki, iraupen laburreko lanetan eta eraisketetan, edo teilatuan pitzadurak sortuz gero.

Bi isurialdeko teilatuetan, berriz, biolin-jole ospetsuak jotzen zuen teilatuan bezala, erorketa sor daiteke hastialetatik, teilatu-hegaletatik, edo labainketarengatik, edo teilatuaren bidez barnealdean erortzeagatik. Horregatik, aldapa eta arrapala hainbat eta nabarmenagoa izan, alboko babesa gero eta sendoagoa izan beharko da, ahalik eta gogorren izateko, bertatik erortzen den pertsona baten inpaktua neutralizatzeko. Teilatu baterako egokitutako eskailerak edo antzeko ekipoa beharrezkoak izan daitezke, teilek edo arbelek eusteko azalera desegokia eratuz gero.

Pertsona baten pisua edo garraiatzen duten zama berme osoz eutsi ezin duten teilatu hauskorrak edo zaharrak direnean,  besteak beste, muntatze egiturak, argi-zuloak, beira edo plastikozko zuntz-estalkiak edo, denboraren poderioz, hauskor bihurtu, eta hondatu edo herdoildu daitezkeen altzairuzko xaflak, kontu handiagoz jardun behar da.

Lanari ekin baino lehen, ezinbestekoa da teilatuaren zati ahulak identifikatzea, egituraren analisia egitea eta arriskuak zehatz-mehatz ebaluatzea, beharrezko prebentzio neurriak identifikatuz eta aplikatuz. Lanak antolatzeko, materialak teilatutik kentzeko eta pilatzeko, jarraituko den prozedurari arreta berezia jarri behar zaio. Teilatua desmuntatzeko prozesu osoan zehar, langileen segurtasuna bermatu behar da.

Horregatik, langileak ahalik eta gutxien mugitu behar dira teilatutik eta zama guneak ahalik eta gehien aprobetxatu behar dira. Horretarako, dagozkion neurriak hartuko dira material berria entregatzeko, behar den neurrian.

Buletinera harpidetu