Lan-ekipamenduen kontsignazioa: behar bezala nola kontsignatu mantentze-eragiketak arriskurik gabe egiteko

Segurtasun-ikasgaiak
Lan-ekipamenduen kontsignazioa: behar bezala nola kontsignatu mantentze-eragiketak arriskurik gabe egiteko

Makinen mantentze-lanetan beste neurri garrantzitsuenetako bat da lan-ekipamenduak kontsignatzea. Kontsignatzearen helburua da, ahal den guztietan, lan-ekipamendu batean egin beharreko esku-hartzeek, bereziki mantentze-eragiketak, konponketak, garbiketak, e.a., arriskurik ez sortzea operadoreak edo hirugarrenek lanean ari diren bitartean nahi gabe eraginda.

Makinen mantentze-lanetan beste neurri garrantzitsuenetako bat da lan-ekipamenduak kontsignatzea. Kontsignatzearen helburua da, ahal den guztietan, lan-ekipamendu batean egin beharreko esku-hartzeek, bereziki mantentze-eragiketak, konponketak, garbiketak, e.a., arriskurik ez sortzea operadoreak edo hirugarrenek lanean ari diren bitartean nahi gabe eraginda.

Lan-ekipamendu bat kontsignatzerakoan, funtsean, honako ekintza hauek biltzen dira:

Kontsignatze-faseak

1.   Bereiztea

Lan-ekipamendua (edo horren elementu definituak) energia-iturri guztietatik (elektrikoa, pneumatikoa, hidraulikoa, mekanikoa eta termikoa) bereiztea eskatzen du.

Energia elektrikoa bereiztea:

Energia elektrikoari dagokionez, bereizketa honela egin daiteke:

  • ebakigailu baten bidez;
  • kontaktu nagusiak ireki aurretik karga deskonektatzeko kontaktu osagarria duen ebakigailu bat erabilita;
  • etengailu-ebakigailu baten bidez;
  • ebakitze-funtzioa duen etengailu automatiko baten bidez;
  • korronte-hargune bat erabilita, 16º-ko edo gutxiagoko korronte baterako eta 3 kW-tik beherako potentzia oso baterako.

Entxufe bat korronte-hargune batetik kentzea kontsignazio baten baliokidetzat har daiteke edozein makina txikirentzat, baldin eta entxufea bere oinarrian ezin dela txertatu ziur baldin badakigu, makinan esku hartzen duen pertsona ohartu gabe.

Energia hidraulikoa eta pneumatikoa bereiztea:

Era horretako energietarako, bereizteko gailua giltza bat, balbula bat edo eskuzko banatzaile bat izan daiteke. Pneumatikan, “konexio azkarra” erabil daiteke, elektrizitatean korronte-hartunea potentzia gutxiko makinetarako erabiltzen den moduan.

2.     Blokeoa

Funtsezkoa da bereizteko aparatu guztiak blokeatzea (alegia, gailu horiek blokeatu ahal izateko bitartekoak izan behar lituzkete).

3.     Disipatzea

Metatutako energiak disipatzeko batik bat metagailu hidraulikoak purgatu behar dira, aire konprimatuko ontziak hustu (hala badagokio, kanalizazioak), kondentsadoreak deskargatu eta abar.

4.     Egiaztatzea

Aurreko ekintzek nahi zen efektua egin dutela egiaztatu behar da.

 

Ondorengoak gogoratu behar ditugu…

  • Oso garrantzitsua da mantendu behar den makina ezagutzea; horretarako, onena da fabrikatzaileak emandako jarraibideen eskuliburua kontsultatzea.
  • Lan-prozedura egokia izan behar da; hau da, fabrikatzailearen jarraibideen eskuliburutik abiatu eta kasu zehatzak dituen berezitasun guztiak ez ezik, arriskuen ebaluazioa ere jaso behar dira.
  • Lana arriskurik gabe egin ahal izateko beharrezko prestakuntza eta esperientzia duten langileek egin behar dituzte mantentze-lanak.
  • Edozein zeregin egiten hasi aurretik, ziurtatu behar dugu lan hori segurtasunez egiteko beharrezko ekipamendu eta material guztiak ditugula.
  • Edozein makina-motarekin lanean hasi aurretik, langileak ziurtatu behar du ez dagoela makina ustekabean funtzionamenduan jartzeko aukerarik, haren zatiren bat lekuz aldatzeko aukerarik edota aldez aurretik abisatu gabe aska daitekeen energia-motarik. Seinaleztatu eta kontsignatu egin behar du beste langile batek makina funtzionamenduan jar ez dezan eragiketa egiten den bitartean.
  • Makina batean mantentze-lanak egin ondoren, segurtasun-sistemak badabiltzala eta garatutako lanek eraginik ez dutela izan egiaztatu behar da.
  • Mantentze-lanetatik kanpoko inork ez du eremu arriskutsuan egon behar.
  • Fabrikatzaileek adierazitako lan-prozedura seguruak eta prebentzio-zerbitzuak landutako lan-prozedurak eta -jarraibideak jarraitu behar dira.
  • Mantentze-lan bat egiten den bakoitzean, lan-prozedura berrelikatu behar da antzemandako segurtasun-akats guztiekin.

 

 

Buletinera harpidetu