Lan Segurtasuna eta Osasunarako hautatutako langilea. Zeintzuk dira bere zereginak?

Segurtasun-ikasgaiak
Lan Segurtasuna eta Osasunarako hautatutako langilea. Zeintzuk dira bere zereginak?

Lehenik eta behin, garrantzitsua da hautatutako langilea zehazki zertan datzan argi edukitzea. Enpresaren prebentzioa antolatzeko modalitateetako bat da, Prebentzio Zerbitzuei buruzko 39/1997 Errege Dekretuan deskribatuta. Hura 2015ean argitaratu zen azkeneko aldiz, urriaren 9ko 899/2015 Errege Dekretuaren bidez.

Lehenik eta behin, garrantzitsua da hautatutako langilea zehazki zertan datzan argi edukitzea. Enpresaren prebentzioa antolatzeko modalitateetako bat da, Prebentzio Zerbitzuei buruzko 39/1997 Errege Dekretuan deskribatuta. Hura 2015ean argitaratu zen azkeneko aldiz, urriaren 9ko 899/2015 Errege Dekretuaren bidez.

Hautatutako langilea zuzendaritzak prebentzio planaren garapenean aktiboki kolaboratzeko aukeratutakoa da. Langile horrek arlo honetan esleitutako zereginak beste batzuekin bateratu ahal izango ditu, bere gaitasunen eta eskuragarritasunaren arabera.  

Hala ere, ez da nahita nahiez hautatu beharko, enpresaburuak prebentzio zerbitzu propioa eratzea, kanpoko batera jotzea edo prebentzio jarduera pertsonalki gain hartzea erabakitzen duenean, Prebentzio Zerbitzuei buruzko 39/1997 Errege Dekretuan deskribatzen den bezala (azkeneko aldiz 2015ean eguneratuta, urriaren 9ko 899/2015 Errege Dekretuaren bidez).

Gutxienez, hautatutako langileak oinarrizko mailako zereginak garatzeko prestakuntza eduki beharko luke, nahiz eta, inguruabarren arabera (enpresaren tamaina, jarduera, arriskuak, prebentzio planaren ezaugarriak, etab.) hautatutako langilea erdi edo goi mailako teknikaria izatea komenigarria izan, hartara, zeregin gehiago gain hartu ahalko lituzke enpresaren PRL kudeaketaren barruan.

Honako hauek izango lirateke bere zereginak eta gaitasunak prebentzio arloan eta bere prestakuntzaren arabera:

 

  • Ezarritako prebentzio jarduera desberdinei buruzko aholkularitza zerbitzua eskaintzea.
  • Portaera seguruak eta lan eta babes ekipoak zuzen erabiltzea azpimarratzea eta langileen prebentzio jarduerarekiko interesa eta lankidetza sustatzea.
  • Oinarrizko prebentzio jarduerak sustatzea, besteak beste: txukuntasuna, garbiketa, seinaleak eta mantenu orokorra eta baita haren jarraipena eta kontrola ere.
  • Enpresaren arriskuen ebaluazioan eta kontrolean kolaboratzea. Horretarako, bisitak egin beharko ditu, kexak eta iradokizunak artatu, etab.
  • Larrialdietan eta lehen laguntzan esku hartzea, egin beharreko lehenengo jarduerak kudeatuz.
  • Segurtasun eta Osasun Batzordeko bileretara joatea, aholkulari gisa.
  • Prebentzio arloari buruzko informazio interesgarria bideratzea enpresaren egiturarantz eta baita prebentzio jardueraren emaitzak ere.
  • Sailen arteko harremanen koordionazioaren alde egitea, beharrezko koordinazioa eskaintzeko eta akatsak eta laneko segurtasun eta osasunerako kalteak saihesteko.
  • PRLri buruzko dokumentazioa errebisatzea.
  • Prebentzio zerbitzuei laguntzea.
  • Zuzendaritzak ezartzen dituen zereginak.

Langile bat edo bat baino gehiago hautatzea burutzeko nahiko ez duten prebentzio jarduerak prebentzio zerbitzu bat edo baten baino gehiagoren bidez garatu beharko dira, propioak zein kanpokoak. Beraz, hautatutako langilea atal nagusia edo enpresaren bestelako prebentzio modalitateen osagarria izan daiteke, langile horrek enpresaren jarduerak eta langileak ezagutzearen abantaila alde edukiz.

 

Iturria: Prebentzio Zerbitzuei buruzko ED eta NTP 565: Prebentzio kudeaketako sistema: prebentzio zereginen antolaketa eta definizioa.

Buletinera harpidetu