Lanerako ekipo mugikorrak – Horiek erabiltzearen ondorioz sortzen diren arriskuak ezagutzea, prebenitu ahal izatearren

Segurtasun-ikasgaiak
Lanerako ekipo mugikorrak – Horiek erabiltzearen ondorioz sortzen diren arriskuak ezagutzea, prebenitu ahal izatearren

Zer da lanerako ekipo mugikor bat? Batetik bestera mugitzen den bitartean eginkizun operatiboak egiten dituen ekipoa edo jarduteko posizio ezberdinen artean batetik bestera mugitzen den ekipoa. Lanerako ekipo mugikorrek garraiatutako langileak eraman ditzaketenez, arriskua handiagoa izan daiteke. Prebenitu nahi badugu, lehenik jakin behar dugu zeintzuk diren arrisku nagusiak.

Zer da lanerako ekipo mugikor bat? Batetik bestera mugitzen den bitartean eginkizun operatiboak egiten dituen ekipoa edo jarduteko posizio ezberdinen artean batetik bestera mugitzen den ekipoa.

Lanerako ekipo mugikorrak autonomoak izan daitezke edo urrutitik bultza, atoian eraman eta/edo kontrola daitezke. Gurpilen, arrabolen edo patinen gainean mugitu daitezke, eta funtzioa aldatzeko ekipo trukagarriak izan ditzakete.

Gainera, lanerako ekipo mugikorrek garraiatutako langileak eraman ditzaketenez, arriskua handiagoa izan daiteke. Garraiatutako langileak eramaten dituzten lan-ekipo mugikor horiek egokitu egin beharko dira, joan-etorrietan langileek arrisku gutxiago izateko. Arrisku horien artean sartu behar dira langileek gurpilak edo beldarrak ukitzeko duten arriskua nahiz horiek zapalduak izateko arriskua.

Baina prebenitu nahi badugu, lehenik jakin behar dugu zeintzuk diren lanerako ekipo mugikorrak erabiltzetik eratorritako arrisku nagusiak. Hemen kontatuko dizkizugu.

  • Arrisku mekanikoak: askotariko lesioak eragin ditzakete: zapalketak eragindako lesioak, zizailadura, ebakitzea, krokatzea, harrapatzea, talka egitea, trokelatzea, marruskadura-urradura, jariagaiaren proiekzioa… Lesio horiek honako hauek eragin ditzakete:
    • Elementu mugikorrak.
    • Transmisio-elementuak.
    • Makinaren elementuak jaurtitzea apurketa medio.
    • Landutako materialaren proiekzioa.
  • Arrisku elektrikoa: lesioak, erredurak edo heriotza eragin ditzake talka elektrikoa dela-eta. Lesio horiek normalean tentsioan dauden zatiekin zuzenean kontaktuan izatean gerta daitezke edo zeharkako kontaktuan, tentsioan dagoen zatiarekin ezustean kontaktuan egotean edo isolamendu desegokia izatean eta zirkuitulaburren ondorioz.
  • Arrisku termikoa: erredurak, higadurak eragin ditzake. Lesio horiek gertatzen dira objektu edo material beroekin kontaktuan egoteagatik.
  • Zaratak eragindako arriskuak: zarataren aurrean egoteak honako hauek eragin ditzake: entzumena erabat galtzea, gorreria, nekea, estresa, ahozko komunikazioarekiko eta hots-seinaleekiko interferentzia eta kontzentratzeko eta arreta jartzeko zailtasuna.
  • Bibrazioek eragindako arriskuak: bibrazio oso handien eraginpean etengabe egoteak nahasmendu muskularrak, lunbalgia, ziatika… sor ditzake.
  • Arrisku ergonomikoak: gehiegizko kargak edo gehiegizko esfortzuek edo esfortzu errepikakorrek edo jarrera behartuak mantentzeak eragindako lesioak. Horiek guztiak gertatzen dira makinen diseinuan ergonomia ez aplikatzeagatik eta langilearen ezaugarri eta gaitasunetara ez egokitzeagatik.
  • Pertsonak ekipotik kanpo erortzeko arriskua. Langileak garraiatzen dituzten lan-ekipo mugikorren kasuan, pertsonak eror daitezke lan-motarako eserleku egokirik ez izateagatik edo atxikipen-sistemarik (arnesak, segurtasun-barrak…) ez dutelako edo kabina bat edo operazio-postu bat eta lanerako plataforma babestuak ez dituztelako, edo abiadura-muga ez errespetatzeagatik …
  • Inklinatzeko edo iraultzeko arriskua. Garraiatutako langileak dituzten ekipoetan ere langileak iraul daitezke. Hori dela-eta, beharrezkoa da ekipoak berak ez iraultzeko egitura bat izatea (bestela, iraultzearen kontrako egiturak ezarri behar dira, ROPS-ak.…) eta kontrapisuak bezalako egonkortze-sistemak ere bai, edota bide-zabalera handitzea.

Arrisku horiek minimizatu edo ezabatuko dituzten prebentzio-neurri egokiak ezarri ahal izateko, lehenik eta behin arriskuak ebaluatu behar dira, lanerako dauden lan-baldintzak kontuan izateko; hots, lan-ekipoen ezaugarriak, lanaren ezaugarriak, ekoizpen-prozesuaren antolamendua, lan-metodoak eta langileen gaitasunak, kualifikazioa eta esperientzia.

Buletinera harpidetu