Minusbaliotasuna lanean covid-19 garaian: praktika onak eta inguru segurua

Segurtasun-ikasgaiak
Minusbaliotasuna lanean covid-19 garaian: praktika onak eta inguru segurua

Bizitza kopuru handiaren galeraz gain, COVID-19 pandemiaren ondorioz, jarduerak behera egin du eta gizarte harremanak nabarmen mugatu dira. Inpaktua itzela izan da, eta bereziki minusbaliotasuna duten pertsonengan. Horien mugimenduak mugatzeaz gain, arreta berezia jaso behar dute segurtasun neurrietan.

Bizitza kopuru handiaren galeraz gain, COVID-19 pandemiaren ondorioz, jarduerak behera egin du eta gizarte harremanak nabarmen mugatu dira. Inpaktua itzela izan da, eta bereziki minusbaliotasuna duten pertsonengan. Horien mugimenduak mugatzeaz gain, arreta berezia jaso behar dute segurtasun neurrietan.

Minusbaliotasunaren bat duten langileak (fisikoa, psikikoa edo sentsoriala) kolektibo ahula dira lan esparruan, birusa kutsatzeko arriskuaz gain (jendearengandik laguntza handiago jaso behar dute), lan esparruan sartzeko eta lanpostura egokitzeko zailtasunak dituztelako.  Horregatik, oso garrantzitsua da pertsona hauei Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntza eta informazioa eskuragarri jartzea.

Lan arrisku prebentzio inklusiboa aplikatu behar da, minusbaliatuak lan munduan sartzen laguntzeko, euren premiak asetzeko eta inguru eskuragarria sortzeko, bertan euren trebetasunak eta gaitasunak mugarik gabe garatu ahal izateko.

Praktika onak, inguru segurua

Lan inguruan neurriak praktika onak aplikatzea ezinbestekoa da, minusbaliotasuna dutenak atzean gera ez daitezen eta COVID-19 bezalako pandemien aurrean ahulagoak izan ez daitezen.

Laneko Nazioarteko Erakundearen (LNE) argitalpen desberdinetan oinarritutako praktika onen gidaren arabera, honako hauek praktika horietako batzuk dira:

Lehenik eta behin ingurua modu egokian prestatu behar da. Ziurtatu behar da irisgarritasuna behar bezalakoa dela, lanpostura sartzeko ez ezik, denok erabiltzeko instalazioetara ere, minusbaliotasuna edozein izanda ere.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat zereginen antolaketa eta lana norberaren egoera partikularrekin adiskidetzea da, besteak beste, errehabilitazioak, tratamenduak, etab.

Era berean, lanpostua behar bezala diseinatzeko, bere segurtasuna eta osasuna bermatzea ezinbestekoa da. Horrez gain, Larrialdietarako Plan bat ezarri behar da, minusbaliotasuna dutenen segurtasuna ziurtatzeko, adibidez: laguntzaileak eduki edozein unetan laguntzeko eta ebakuazio ibilbide bat edukitzea eta mugikortasun minusbaliotasuna duten langileak larrialdi sarreretatik ahalik eta gertuen kokatzea.

Funtsezko beste neurrietako bat seinale egokiak ipintzea da (ikustekoak, entzutekoak edo ukitzekoak), inoren menpe ez egoteko eta instalazioetatik errazago mugitu ahal izateko.

Kontuan hartzeko beste alderdi bat lanpostuaren informazioa da, prebentzioaren funtsezko oinarri gisa. Horrenbestez, informazioa euskarri eskuragarrietan eskaini behar zaizkie, minusbaliotasun bakoitzaren arabera.

Eta, azkenik, arduradun guztiek eta gainontzeko langileek informazio berezia jaso beharko lukete, minusbaliotasunaren bat duten langileei laguntzeko.

Horrekin guztiarekin, espero dugu pandemia honek irauten duen bitartean, talde hau lan mundura berriz sartzeko eta berriz gizarteratzeko prozesua ahalik eta seguruena izatea. Segurtasuna eta osasuna guztiona eta guztiontzat den zerbait bezala ulertu behar dugu.

 

Buletinera harpidetu